39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2018ko otsailaren 1ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 3/2017 aldaketa 2017ko udal aurrekontuan, kreditu berezi bat eta kreditu-gehigarri bat gaitzeari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko otsailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1801816