39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, 2018an emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateendako diru-laguntzak emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 385846.

Iruñeko emakumeen elkarte, talde feminista eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei diru-laguntzak ematea, honako proiektu hauek finantzatzeko: bizitzaren esparru guztietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen eta neskatoen ahalduntzea bultzatzeko sentsibilizazioa eta jarreren nahiz jokabideen aldaketa progresiboa sustatzen duten proiektuak eta hori bultzatuko duten azterlanen eta dokumentazioaren ezagutza, ikerketa eta zabalkundea bultzatzen dituztenak 2018an.

Iruñean, 2018ko otsailaren 12an.–Berdintasuneko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Laura Berro Yoldi.

Iragarkiaren kodea: L1802130