39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia 4. poligonoko 838. lurzatian.
Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2018ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, erabaki hauek hartu zituen:

1. Osoko Bilkurak, 2017ko uztailaren 20an, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Eliezer Redín Aristuk sustatua, Irunberriko 4. poligonoko 838. lurzatiari dagokiona. Erabakia argitara eman zen 2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 11n, eta Foru Komunitateko bi egunkaritan.

2. Alegazio bat aurkeztu zen planaren aurka, baina ezetsi egin zen.

3. Osoko Bilkurak, 2018ko urtarrilaren 11n, hasiera batez onetsi du Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Eliezer Redín Aristuk sustatua, Irunberriko 4. poligonoko 838. lurzatiari dagokiona.

4. Espedientea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, onets dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Irunberrin, 2018ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia 4. poligonoko 838. lurzatian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1802362