2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Izabako Udalak, 2017ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari dagokionez xedatuarekin bat, espedientea Udal Idazkaritzan egongo da ikusgai, hamabost egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Izaban, 2018ko otsailaren 7an.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.
Iragarkiaren kodea: L1801925