39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa, udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2018ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Artzibarko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da Artzibarko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan, eta aldatutako artikuluen testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artzibarren, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1801814