39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Euskararen erabilerari eta sustapenari buruzko udal ordenantzaren 70. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, Euskararen erabilerari eta sustapenari buruzko ordenantzaren 70. artikuluaren aldaketa hasiera batean onetsi zuen. Iragarkia 2018ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean.

Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren arabera behin betiko onetsi da Euskararen erabilerari eta sustapenari buruzko ordenantzaren 70. artikuluaren aldaketa, bere osotasunean argitaratuko dena.

Altsasun, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

“70. artikulua. Nafarroako Gobernuak, Euskaltzaindiaren aldez aurreko txostena izanik, Nafarroako Foru Komunitateko toponimoak eta lurralde, herri eta herriarteko bideen izen ofizialak erabakiko ditu eta, orobat, horren berri eman beharko dio Nafarroako Parlamentuari. Haatik, herri barruko bideen izena jartzea udal bakoitzari dagokio. Horiek horrela, Altsasuko Udalak herri barruko bideen izenak ezartzeko orduan honako irizpide hau hartuko da kontuan: izendatu beharreko tokiak toponimoa balu, horixe lehenetsiko da. Betiere, Euskaltzaindia, gaian eskumen gorena baitu, izanen da udalaren organo aholku-emailea.”

Iragarkiaren kodea: L1801880