39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

153/2018 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena.

Nekazaritzako merkatuen antolamendu bateratua sortu zuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren I. atalean jasota daude eskoletan barazkiak eta frutak jateko programak eta esnea hartzekoak. 2016ko maiatzaren 11ko 2016/791 Erregelamenduak (EB) egindako aldaketaren ondorioz, bi programa horiek esparru juridiko bakarrean batu dira, eraginkorragoa izateko, laguntza berariazkoagoa izateko eta hezkuntzari dagokion alderdia areagotzeko.

Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/39 (EB) Erregelamendu Betearazleak 1308/2013 (EB) Erregelamendua garatzeko arauak ezartzen ditu (Europar Batasunaren laguntzari dagokionez), ikastetxeetan frutak eta barazkiak, bananak eta esnea banatzeko eta, besteak beste, irregulartasunei eta iruzurrari aurre egiteko kontrol neurriak zehazten ditu.

Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuak 1308/2013 (EB) Erregelamendua osatzen du (Europar Batasuneko laguntzari dagokionez), ikastetxeetan frutak eta barazkiak, bananak eta esnea banatzeko eta gai hauek jorratzen ditu: Batasuneko kide diren estatuen estrategiak, neurri lagungarriak, kostu diruz lagungarriak, eskatzaileak onartu eta hautatzea, aplikatu beharreko zehapenak, jarraipena eta ebaluazioa eta programaren beste zenbait ezaugarri.

Maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuak, Espainian Europar Batasuneko araudiaren aplikazioa garatzen duenak eskoletan frutak, barazkiak eta esnea hartzeko programari dagokionez, berariaz indargabetu eta ordezten du apirilaren 23ko 487/2010 Errege Dekretua, ikastetxeetako ikasleei esnea eta esnekiak emateko laguntza aplikatzeko moduak ezartzen dituena; errege dekretu berriak batera ezartzen ditu garapen arauak, ikastetxeetan produktu horiek nahiz frutak eta barazkiak banatzeari dagokionez.

Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak (MAPAMA) estrategia nazional bat prestatu du eskola programa aplikatzeko 2017-2018 ikasturtetik aurrera, eta Batzordeari jakinarazi dio. Plana aplikatzeko maila administratibo egokiena autonomia erkidegoena da, izan ere nekazaritzako, osasuneko eta hezkuntzako eskumenak autonomia erkidegoei transferituta daude eta, beraz, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio eskoletan fruta eta barazkiak hartzeko plana 2017-2018 ikasturtean aplikatzea. Hala ere, Espainiako agintaritza eskudunak koordinaziorako esparru bateratu eta adostua ezarriko du.

Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak parte hartu dute Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan fruta banatzeko plana prestatzeko lanean, eta bai ikastetxeak bai planean parte hartuko duten haurren adina hautatu dituzte, bai eta ikasleentzat asteko anoa kopuru egokia zein den erabakitzen.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduaren 23.bis artikuluak 6. apartatuan planaren finantzaketaz xedatzen duenez, Europar Batasunaren laguntzaz gain, Batasuneko kide diren estatuek laguntza nazionalak eman ditzakete eskola programa hau finantzatzeko. Alde horretatik, aipatutako ministerioak jakinarazi du, Elikagaien Industriako zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 12ko ofizio baten bidez, Europar Batasunak eskoletan fruta eta barazkiak banatzeko programari eman beharreko funtsetatik Nafarroako Foru Komunitateari dagokion diru-esleipena 240.059,10 eurokoa dela 2017-2018 ikasturterako. Kontuan hartuta planaren exekuzioaren helburua dela ikastetxeetarako inolako kosturik ez ekartzea, ez da beharrezkotzat jotzen zenbateko hori Foru Komunitatearen funtsekin osatzea, 2017-2018 ikasturtean eskoletan fruta eta barazkiak banatzeko planaren aurrekontu beharrei osotara erantzuten dielakoan aipatutako diru-kopuruak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdiaren oinarri arautzaileak, ebazpen honen I. eranskinean dauden moduan, onestea, bai eta II. eranskinetik VI.era bitartekoak ere, deialdiaren parte baitira.

2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko diru-laguntzen deialdia onestea.

3. Ebazpen hau igortzea NOPLOIko Osasuna Sustatzeko eta Politika guztietan Txertatzeko Atalera eta Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. 2018ko ekitaldian Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) Nafarroako Foru Komunitateari bideratzen dion aurrekontuak aukera ematen duen heinean erantzunen zaie ebazpen honen ondoriozko gastu konpromisoei.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko otsailaren 9an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

2017-2018 IKASTURTEAN NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXEETAN FRUTAK BANATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIKO OINARRI ARAUTZAILEAK

Lehena.–Xedea eta aplikazio eremua.

Ebazpen honen xedea da ezartzea eskoletan fruta jateko planaren oinarri arautzaileak eta onestea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak banatzeko laguntzen deialdia, eskoletan frutak banatzeko Planaren barruan (2017-2018 ikasturtea).

Eskoletan fruta jateko plana aplikatzearen kostua Europar Batasunak finantzatuko du osotara. Hamalaugarren oinarrian xedatutakoa ukatu gabe, 2017-2018 ikasturtean eskoletan fruta banatzeko planak izanen duen gehieneko zenbatekoa 240.059,10 eurokoa da.

Bigarrena.–Jarduera eta gastu diruz lagungarriak.

1. Kostu hauek izanen dira diruz lagungarriak eta, beraz, Europar Batasunaren laguntza jasotzen ahalko dute:

a) Eskolako programaren esparruan eman eta el 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 22. artikuluan aurreikusitako ikastetxeetako haurrei banatutako produktuen kostuak, produktu horiek hornitu eta banatzeko erabiltzen diren ekipoak erosi, alokatu edo finantza errentamenduan hartzeko kostuak barne har ditzaketenak, Europar Batasuneko kide den estatuaren estrategian aurreikusitakoaren arabera.

b) Hezkuntza neurri lagungarrien kostuak, honakoak alegia:

–Ikastetxeetan dastaketa klaseak antolatzeko eta lorategiak prestatu eta mantentzeko kostuak, bai eta nekazaritzako ustiategietara bisitak egiteak eta haurrak nekazaritzara berriz gerturatzeko helburua duten antzeko jarduerak antolatzeak dakartzatenak ere.

–Haurrei gai hauei buruzko heziketa emateko neurrien kostuak: nekazaritza, elikadurako ohitura osasagungarriak, tokian tokiko elikagai kateak, ekoizpen ekologikoa, ekoizpen jasangarria eta elikagaien xahuketaren kontrako borroka.

c) Programaren publizitate kostuak, jendeari informazioa ematea zuzeneko helburua dutenak; honako hauek sartzen dira:

–Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 12. artikuluan aipatzen den kartelaren kostua.

–Hedabideekin, komunikazio elektronikoekin, egunkarien bidez eta antzeko komunikabideekin egindako informazio kanpainen kostuak.

–Jendeari eskola programari buruzko informazioa emateko diren informazio saioen, hitzaldien, mintegien eta lantegien kostua, bai eta antzeko ekitaldiena ere.

–Informazio eta sustapeneko materialaren kostua, hala nola gutunak, eskuorriak, liburuxkak, publizitateko gauzak eta antzekoak.

d) Eskola programaren aplikazioaz esperientziak trukatzeko eta jardunbideak hobetzeko sareak sortzeko neurrien kostuak.

e) Batasunaren kide diren estatuei programaren jarraipena egin eta eraginkortasuna ebaluatzeko betebeharrak eragiten dizkien kostuak.

f) Eskola programaren baitan emandako produktuen garraio eta banaketa kostuak, atal honen a) letran sartuta ez badaude.

2. Lehenago aipatutako kostuek ez dute Europar Batasunaren beste ezein laguntza araubide, programa, neurri edo eragiketaren bidezko finantzabiderik izanen.

3. Europar Batasunaren laguntzak ez du balio erantsiaren gaineko zerga (BEZa) hartzen.

4. Publizitate kostu diruz lagungarrien zenbateko osoa ez da izanen Europar Batasunak Nafarroako Foru Komunitateari urtean egindako behin betiko esleipenaren %10 baino handiagoa.

Hirugarrena.–Banaketak bete beharreko baldintzak.

1. Eskoletan fruta banatzeko bete behar diren baldintzak honako hauek dira:

a) Produktuak astean behin banatuko dira, ikasleek, guztira, 36 anoa fruta, barazki eta/edo zuku har dezaten 12 irakas-astetan, baldintza hauetan:

–Anoen %20 gutxienez ere produktu ekologikoak izanen dira.

–Astean hiru ano banatuko dira, fruta, barazki eta/edo zuku har dezaten.

–Asteko anoetako gutxienez ere bi zatitu gabeko aleak izanen dira.

–Ale bakoitza 150 bat gramokoa izanen da. Anoetan produktu bat baino gehiago izanez gero, hornitzaileak banakako anoen identifikazioa emanen du. Produktua azal eta guzti jan badaiteke, garbituta eta azal eta guzti jateko beharrezkoak diren baldintza higieniko-sanitarioak betez aurkeztuko da.

–Fruta zukuak izanez gero, anoa 150 mililitro edo gramo ingurukoa izanen da. Fruta zukutzat jotzen dira urriaren 11ko 781/2013 Errege Dekretuan ezarritako definizio eta ezaugarriekin bat heldu direnak. Dekretu horren bidez, fruta-zukuak eta gizakien elikadurarako beste antzeko produktu batzuk egiteari buruzko arauak eta haien osaerari, etiketatzeari, aurkezteari eta publizitateari buruzko arauak ezarri ziren. Zukuak ez du azukre erantsirik, koipe erantsirik, gatz erantsirik edo edulkoratzaile erantsirik izanen.

–Fruta eta/edo barazki zehatz batzuekiko alergia duten ikasleak dauden ikastetxeetan, betiere Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari aldez aurretik jakinarazi bazaio, beste prodduktu batzuk emanen dira alergia duten ikasleen premiei erantzuteko behar dena soilik.

b) Banatzen diren produktuek elikagaien segurtasun bermeak bete beharko dituzte, eta kalitate handikoak izanen dira beti, eta jateko behar bezain onduak egon beharko dute. Produktuak ez dira inoiz ere lurzoruaren gainean bilduta edukiko.

c) Hornitzaile baimendu bakar batek ikasturteko 12 irakas-astetan banatuko ditu produktuak, 2018ko martxotik ekainera, ikastetxearekin adostutako moduan. Beharrezkoa bada, eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren segimendu batzorde mistoak aldatzen ahalko ditu banaketaren asteak.

d) Ikastetxeko koordinatzaileak atzera bota dezake produktua kalitate urrikoa denean, eta horren berri Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari emanen dio. Hornitzaileak eskatzen zaion baldintza hori ez betetzeagatik ez den beste arrazoi batengatik produktuak atzera botatzen badira, entregatu diren kopuruak banatutzat joko dira kontatzeko orduan.

e) Horniketa Haur Hezkuntzako 2. zikloko (3-6 urte) 11.500 ikaslerentzat eginen da gehienez ere, Hezkuntza Departamentuak planean parte hartzeko hautatutako 137 ikastetxeetakoak; II. eranskinean agertzen da horien zerrenda. Haurren obesitate tasa Nafarroako batez bestekotik gorakoa duten eskualdeetako ikastetxetan Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen artean ere (6-9 urte) eginen da banaketa. “Maila anitzeko landa eskoletan” eta “hezkuntza bereziko ikastetxeetan” adin tarteak desberdinak izan daitezke.

f) Planari atxikitako ikastetxeetako ikasleek bakarrik kontsumituko dituzte produktuak eskola eremuan, eta ezin izanen dira erabili eskolako bazkariak prestatzeko. Horri dagokionez, ikastetxeko arduradunak adierazpen bat sinatuko du, bertan bermatzeko diruz lagundutako produktuak behar bezala erabiltzen direla.

g) Planari buruzko informazio publikoa Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, Osasun Departamentuari eta Hezkuntza Departamentuari dagokie, ez beste inori, segimendu batzorde mistoaren bidez.

Laugarrena.–Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren Segimenduko Batzorde Mistoa.

1. Eskoletan fruta eta barazkiak jateko planaren Segimenduko Batzorde Mistoa eratzen da. Batzordeburua Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria izanen da, edo hark eskuordetzen duena, eta batzordekideak ordezkari hauek:

a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aldetik, Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burua eta Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoko burua (idazkari lanetan arituko dena).

b) Hezkuntza Departamentuaren aldetik, Prestakuntza Ataleko burua eta Prestakuntza Programen Bulegoko burua.

c) Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren aldetik, Osasun Sustapenaren Ataleko burua eta atal horretako teknikari bat.

Edonola ere, batzordeak berariazko gaiei buruzko adituei parte har dezaten eskatzen ahalko die.

2. Batzordeak eskoletan fruta eta barazkiak jateko plana behar bezala gara dadin zaintzea izanen du helburu. Horretarako, eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

a) Planaren jarraibide orokorrak ezartzea.

b) Planaren estrategiari lotutako datuak prestatu eta berrikustea, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministeriora (MAPAMA) bidaltzeko.

c) Jardueren jarraipena egitea eta, hala badagokio, araudiak eskatzen dituen txostenak eta ebaluazioak egitea.

d) Egokitzapenen edo aldaketa edo gorabeheren berri ematea.

e) Planeko hornitzaile baimendua izateko eskaerak ebaluatzea.

f) Planari buruzko informazio publikoa proposatzea.

Bosgarrena.–Onuradunak eta baldintzak.

1. 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan frutak eta barazkiak banatzeko baimenduta dagoen hornitzailea izanen da diru-laguntza honen onuradun.

2. Onuraduna izateko, entitateak deialdi honetan ezartzen diren baldintzak bete beharko ditu, bai eta ebazpen honen III. eranskinean jasotzen diren konpromisoak ere.

3. Onuradunak hautatuko dira soilik maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren 9. artikuluaren babesean eskola programan parte hartzeko interesa agertu eta Nafarroako Foru Komunitatean parte hartzeko adierazpena aurkeztu zuten entitateen artetik; adierazpena kudeaketa organo eskudunak onetsia beharko du eta FEGAk jakinarazia, maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren 9.3 artikuluari jarraikiz.

Seigarrena.–Hornitzaile gisa baimentzeko prozedura eta eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak.

1. Laguntza hauek hornitzaile baimendu gisa eskuratzeko interesa dutenek eskaera aurkeztu beharko diote Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari; baliabide telematikoak erabiliz egin beharko da Erregistro Orokor Elektronikoan Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariaren bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera.

2. Eskaerak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 10 egun naturaleko epean aurkeztuko dira.

3. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduta, eta ebazpen honen III. eranskinean ageri den informazioa behintzat azaldu beharko dute. Ereduak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal dira (www.nafarroa.eus).

4. Eskabidearekin batera dokumentu hauek aurkeztuko dira:

–Entitatearen IFZren kopia.

–Ibilgailuen titulartasuna frogatzen duten dokumentuak.

–2017-2018 ikasturterako banaketa planaren proposamena, ondokoak zehaztuta:

  • Banaketaren egutegia.
  • Horniketaren ezaugarriak, hirugarren oinarriko baldintzekin bat.
  • Planean aurreikusten denaren arabera banatuko diren produktuen laburpena, honako hauek adieraziz: produktu mota, kalitatea, barietatea, jatorria edo nondik heldu diren, kalitatearen ziurtagiria eta aurkezteko modua.
  • Horniketa egiteko dauzkan baliabide materialak eta giza baliabideak, xeheki adierazita.
  • Proposamenaren zenbatekoa, guztira.

Zazpigarrena.–Diru-laguntza emateko modua, lehentasunak, irizpideak eta helburuak.

1. Deialdi honen xedeko diru-laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira, eta lehenetsiko da Nafarroan, Nafarroako Foru Komunitateko ekoizleek eta nekazaritzako elkarteetakoek egindako fruta eta barazkiak banatzea.

2. Hornitzaile baimendu gisa aritzeko baimena emanen zaio baremo honen arabera puntuazio handiena lortzen duen eskatzaileari:

a) Plan proposamen merkeena (2 puntu gehienez). Proposamen merkeenari emanen zaio gehieneko puntuazioa. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, jaitsiera portzentaje handienaren arabera; era horretan, zero puntu emanen zaie deialdiaren zenbatekoan inolako jaitsierarik ez duten eskaintzei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

b) Produktu kopurua, 5 fruta eta/edo barazki mota gutxienez (2 puntu gehienez). Gehieneko puntuazioa emanen zaio fruta espezie gehien dituen proposamenari. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, espezie portzentaje handienaren arabera; era horretan, 0 puntu emanen zaie 5 espezie baino gehiago aurkezten ez duten eskaintzei. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

c) Fruta eta barazki ekoizleen erakunde onartua izatea (2 puntu).

d) Sozietatearen helbidea Nafarroan izatea (puntu bat).

e) Produktuak bere ibilgailuekin banatzea (puntu bat gehienez). Puntuazioa esleitzeko, bere ibilgailuen proportzioa hartuko da kontuan, produktuen banaketan guztira erabiliko diren ibilgailuekin alderatuta.

f) Barazkiak izatea banatu beharreko produktuen artean (puntu bat).

g) Banatu beharreko produktuetatik 8 anoa gutxienez fruta edo/edo barazki ekologikokoak izatea (puntu bat, gehienez). Gehieneko puntuazioa emanen zaio produktu ekologikoen portzentaje handiena duen proposamenari. Gainerako proposamenak modu zuzenki proportzionalean baloratuko dira, produktu ekologikoen portzentaje handienaren arabera; era horretan, 0 puntu emanen zaie 8 anoatik gorako kopurua ez duten proposamenei banatu beharreko fruta edo/eta barazki ekologikoetan. Balorazioak egiteko unean, bi dezimal hartuko dira kontuan puntuazioa emateko.

Zortzigarrena.–Deialdiaren antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

1. Eskaerak harturik, bosgarren eta seigarren oinarrietan ezarritako baldintzak eta dokumentuak betetzen dituzten egiaztatuko da. Agiri guztiak ez badaude, interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko gehieneko epean zuzendu ditzala, eta adieraziko zaio, hori egin ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatu eginen dela. Halaxe jakinaraziko zaio.

2. Eskoletan fruta eta barazkiak hartzeko Planaren Segimenduko Batzorde Mistoak ebaluatuko ditu aurkeztutako eskaerak, eta, zazpigarren oinarriko baremoaren arabera ezarriko du ordena.

Berdinketa izanez gero, hezkuntza eta osasun ikuspegitik kalitate handienekoa, eta osatuena eta askotarikoena den planari dagokion banaketa planaren proposamenaren alde eginen da. Horrez gain, beste ezaugarri batzuk hartuko dira kontuan, besteak beste: produktuen jatorria, kalitatea eta aurkezteko modua.

3. Eskoletan fruta jateko Planaren Segimenduko Batzorde Mistoak eskaerak ebaluatu eta ikastetxeak esleitu ondoren, Nekazaritza Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen du baremoan puntuazio altuena lortu duen proposamenarn alde.

4. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ebazpen arrazoitua emanen du interesduna eskoletan fruta jateko planean (2017-2018 ikasturtea) hornitzaile baimendu gisa onartzeari buruz, eta berariaz jakinaraziko da zein eskaera ezetsi diren.

5. Prozeduraren gainean ebazteko epea 15 egunekoa izanen da, eskaerak osorik aurkezten direnetik hasita. Epea ebazpenik espresuki eman gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko dira eskaerak.

Bederatzigarrena.–Laguntza eskatzailearen konpromisoak.

Hornitzaile baimendua izateko, hurrengo ataletan zehaztu eta baimen eskaeran jasota dauden gai hauei buruzko konpromiso idatzia hartu beharko du eskatzaileak:

a) Hornitzaile hautatua izateko proposamenean agertzen den bezala egitea banaketa. Aldaketaren bat egin baino lehen, administrazioari jakinarazi beharko zaio, eta horrek baimendu.

b) Eskoletan fruta jateko programa dela medio Europar Batasunak finantzatzen dituen produktuak prest egonen direla bermatzea, laguntzaren xede diren ikastetxeetako ikasleek kontsumitzeko.

c) Emandako laguntza eskola programaren helburuekin bat erabiltzea, jarraipen, ebaluazio eta publizitaterako edo lagun egiteko hezkuntza neurrietarako.

d) Oker ordaindutako laguntzen zenbatekoa itzultzea, baldin eta egiaztatzen bada produktuak ez zaizkiela eman planari atxikitako ikastetxeetako haurrei, edo Nafarroako Foru Komunitateko eskoletan fruta jateko planaren barruan diruz laguntzekoak ez diren produktuetarako ordaindu bada laguntza.

e) Jarraipen, ebaluazio eta publizitaterako edo lagun egiteko hezkuntza neurrietarako oker ordaindutako laguntza itzultzea, neurri edo jarduera horiek modu egokian aplikatu ez direla egiaztatuz gero.

f) Frogagiriak agintari eskudunei ematea, eskatzen dituztenean.

g) Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak ezarritako edozein kontrol neurri onartzea, bereziki erregistroak egiaztatzeari eta ikuskatze fisikoari dagokienez.

h) Ikastetxeen izen eta helbideen erregistroa izatea, bai eta ikastetxe horiei banatutako produktuena eta kopuruena ere.

Hamargarrena.–Laguntzaren onuradunaren betebeharrak.

Onuradunak betebehar hauek izanen ditu:

a) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari erakustea beharkizunak eta baldintzak betetzen dituela, hornitzaile baimendua izateko aurkeztutako proposamenarekin bat; orobat, hari frogatzea diru-laguntza emateko arrazoi izan den jarduera egin duela, eta helburua bete dela.

b) Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, Hezkuntza Departamentuak edo Osasun Departamentuak egin beharreko egiaztatze lanak onartzea, baita Nafarroako nahiz Europar Batasuneko kontrol organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapenak eta finantza kontrolak ere, eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea.

c) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

d) Deialdi honen hamabigarren oinarrian adierazitakoarekin bat, gutxienez ere A-3 neurriko kartel bat ematea planari lotutako ikastetxeei, haiek ageriko toki batean eta sarrera nagusian jar dezaten.

e) Orobat, banatu den fruta kopurua frogatzen duen agiriaren kopia bat utzi beharko da ikastetxeetan, fruta eta kartel hartzaileak baitira, zer produktu noiz banatu den, eta emandako informazio kartela adierazita.

Hamaikagarrena.–Ikastetxeen betebeharrak.

Ikastetxeak betebehar hauek izanen ditu:

a) Laguntzaren xede diren produktuak ikasleek bakarrik eta eskola eremuan kontsumituko dituzte, eta ez dira erabiliko eskolako otorduak prestatzeko. Horri dagokionez, ikastetxeko arduradunak adierazpen bat sinatuko du, bertan bermatzeko diruz lagundutako produktuak behar bezala erabiltzen direla. Adierazpen hori ikastetxean bertan gordeko da, baina eskura egonen da, kontrolik egiten bada egiaztatu ahal izateko.

b) Matrikulatutako ikasleen kopurua jakinaraztea eskatzaileari.

c) Ikastetxeko sarreran agertzea, ongi ikusteko moduko kartel batean, 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren eranskinean ezarritako gutxieneko baldintzak eta autonomia erkidegoak ezar ditzakeen beste batzuk betetzen dituela.

d) Agintari eskudunek ikastetxean egiten dituzten ikuskapen fisikoak baimentzea.

e) Agintzari eskudunak beharrezkotzat jotzen dituen beste guztiak.

Ikastetxe batek ez baditu betetzen arestian aipatutako betebeharrak, Planaren Segimenduko Batzorde Mistoak egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu programa ongi gauzatu dadin.

Hamabigarrena.–Ikastetxeetan fruta banatzeari buruzko publizitatea.

1. Eskoletan fruta hartzeko programan parte hartzen duten ikastetxeek publizitatea paratu beharko dute beren eskola instalazioetan, ikastetxeko sarrera nagusian edo argi ikus eta irakur daitekeen toki batean, publizitateko afixen bidez, adierazteko programa hori Europar Batasunak diruz lagundua dela.

2. Publizitateko afixa horiek banatzaile baimenduek emanen dizkiete ikastetxeei, Nafarroako Foru Komunitateko organo eskudunak gainbegiratuta betiere. Afixa edo material horiek 2016ko azaroaren 3ko 2017/40 Erregelamendu Delegatuaren eranskinean ezarritako gutxieneko baldintzak bete beharko dituzte.

3. Afixa A-3 gutxieneko neurrikoa izanen da, zentimetro bateko edo gehiagoko letrekin. Kartel horrek Europar Batasunaren eta Nafarroaren ikurrak izanen ditu, “Europar Batasuneko eskola programa” titulua duela, eta esaldi hau gutxienez: “Gure ikastetxeak Europar Batasunaren eskola programan parte hartzen du, Europar Batasunak diruz lagundurik” Kartelak Europar Batasunaren eta Nafarroako Gobernuaren ikurrak izanen ditu.

Hamahirugarrena.–Ordaintzeko eskaera, eta diru-laguntzaren helburua lortu dela frogatzeko modua.

1. Ordainketaren eskatzailea Eskolan Fruta Jateko Planerako (2017-2018 ikasturtea) hornitzaile baimendua izanen da. Ordainketarako eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuari zuzenduta.

2. Ordaintzeko eskaera bat aurkeztuko da horniketa hilabete bakoitzerako.

3. Ordaintzeko eskaerak hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, behar bezala betetako ordainketa eskabidea aurkezten den egunetik hasita. Eskaera bakoitzak, gutxienez, V. eranskinean agertzen den informazioa bilduko du, eta zein banaketa aldiri buruzkoak diren, hari dagozkion frogagiriak erantsiko zaizkio.

4. Ordaintzeko eskaerarekin batera, produktuaren kantitatea, aurkezpen-formatuak eta ikasturtean sortu diren oharrak edo gorabeherak aurkeztuko dira, hornitutako ikastetxe bakoitzaren arabera sailkatuta. Horrekin batera, egiaz hornitu edo banatu diren produktuen kantitateen ordain-agiriak (albaranak) ere aurkeztu beharko dira.

5. Ordainketarako eskabidean adierazitako zenbatekoak frogagirien bidez justifikatu beharko dira, banatutako produktu bakoitzaren prezioa zein bere aldetik haietan adierazita.

6. Produktu bakoitzaren unitateko gehieneko kostua (euroak/kg) ez da izanen maiatzaren 22ko 511/2017 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritako zenbatekoetatik gorakoa. Errege dekretu horren 5. artikuluarekin bat, produktu ekologikoen zenbatekoak % 20 handituko dira.

7. Batez besteko kostua, gehienez, 0,48 eurokoa izanen da banatutako anoa bakoitzeko, eskoletan fruta jateko planerako (2017-2018 ikasturtea) ordainketa eskaera guztiak kontuan hartuta.

8. Komunikazio kostuei dagokienez, ikastetxeetara eramaten den eskoletan fruta jateko planaren kartel iragarlea ez da, ikastetxe bakoitzerako, 5,50 euro baino garestiagoa izanen.

9. Gutxienez, produktuen horniketa eta banaketari dagozkion ordainketa eskaeretan informazio hau jaso beharko da:

a) Banatutako produktu kantitateak produktu multzoen arabera.

b) Produktua zein ikastetxetan banatu den, haren izena eta helbidea, edo hezkuntza agintariarena.

c) Ikastetxe bakoitzean ikasturte hasieran matrikulatutako ikasle kopurua edo, eguneratua, kasua bada, laguntzaren eskaerak hartzen duen epean produktuak jasotzeko eskubidea dutenena.

Hamalaugarrena.–Laguntzaren kalkulua.

1. Entregak frogatzen dituzten albaranak egiaztatu ondoren, organo kudeatzaileak zehaztuko du zein diren kostu baliozkotuak kontzeptu hauetan:

a) Hornitutako produktuak (banaketa):

–Banaketa zein ikastetxetan egin den, horietako ikasleen kopurua hartuko da (II. eranskina), salbu eta banaketan zehar aldaketaren bat atzeman, eta Hezkuntza Departamentuak kopuru hori eguneratzen duen kasuan.

–Ikastetxe bakoitzean astean hiru anoa banatuko direla hartuko da kontuan, banaketa kopuru txikiagoa gertatu den asteetan izan ezik.

–Aplikatuko den unitateko prezioa (euroak/kg) hauetako txikiena izanen da: ordaintzeko eskaeran adierazitakoa edo VI. eranskinean jaso den erreferentziako gehieneko kostua. Produktu ekologikoen kasuan, unitateko prezioak, VI. eranskinean jasotakoak, % 20 handituko dira. Edozein kasutan, zenbateko osoa ez da izanen lehen oinarrian ezarritakoa baino handiagoa.

–Batez besteko kostua, gehienez, 0,48 eurokoa izanen da banatutako anoa bakoitzeko, eskoletan fruta jateko planerako (2017-2018 ikasturtea) laguntza eskaera guztiak kontuan hartuta. Batez besteko gehieneko kostu hori gainditzen bada, laguntza murriztu eginen da batez besteko kostu horretara mugatu arte.

b) Eskola programaren publizitatea (afixa).

–Kontuan hartuko da zenbat ikastetxetan egin duen banaketa banatzaile baimenduak, baimenak emateko ebazpenarekin bat.

–Aplikatuko den unitateko prezioa (euroak/kg) hauetako txikiena izanen da: ordaintzeko eskaeran adierazitakoa edo VI. eranskinean jaso den erreferentziako gehieneko kostua. Edozein kasutan, zenbateko osoa ez da izanen lehen oinarrian ezarritakoa baino handiagoa.

2. Gehienez aplikatuko den diru-laguntza honako zenbateko hauetan txikiena izanen da:

a) Gastu kontzeptuaren arabera kalkulatutako laguntzaren batura.

b) 2017-2018 ikasturtean eskoletan fruta jateko planaren aplikazioak izanen duen gehieneko zenbatekoa, Europar Batasunak finantzatutakoa, hau da, 240.059,10 euro.

Hamabosgarrena.–Ordaintzeko modua eta epeak.

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak ordainduko du laguntza hiru hilabeteko epean, eskaera behar bezala eta osorik beteta eta baliozkoa aurkeztu eta biharamunetik hasita.

Laguntza eskaera aurkezteko ezarritako epea gehienez ere 60 egun naturalez gainditzen bada, laguntza ordaindu eginen da, baina ondoren adierazten den moduan murriztuta:

–%5, epea egun batetik 30 egun natural arte gainditzen bada;

–%10, epea 31 egun naturaletatik 60 egun natural arte gainditzen bada.

Epea 60 egun naturalez baino gehiago gaindituz gero, beste %1 gehiago murriztuko da laguntza egun bakoitzeko, gelditzen den saldoaren gainean kalkulatuta.

Hamaseigarrena.–Diru-laguntzaren bateragarritasuna.

Diru-laguntza bateraezina da jarduera bererako jasotzen ahal diren beste diru-laguntzekin.

Hamazazpigarrena.–Kontrolak.

1. Kontrol administratiboak eta tokian bertakoak eginen dira, Batzordearen 2016ko azaroaren 3ko 2017/39 (EB) Erregelamenduaren 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoa kontuan hartuta. Kontrolak egiten ahalko dituzte bai Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko langileek, bai Hezkuntza Departamentukoek, bai Osasun Departamentukoek.

2. Ordaintzeko eskaera guztiei kontrol administratiboak eginen zaizkie eta, bereziki, diruz lagundutako kostuen frogagiriak egiaztatuko dira. Kontrol administratiboan alderdi hauek betetzen direla egiaztatuko da:

–Kasua bada, hautatu eta baimendu den hornitzaile batek aurkeztu dituela.

–Deialdi honetan ezarritako eredu, epe eta horniketa aldiarekin bat datozela, kontuan hartuta, ezinbesteko kasuetan izan ezik, eskaera, beranduenez, eskaeraren xedeko aldia bukatu eta hurrengo hirugarren hilabeteko azken egunean aurkeztu beharko direla.

–Gutxienez informazio hau jasotzen dutela:

  • Eskatzailearen identifikazioa.
  • Ikastetxe bakoitzaren identifikazioa.
  • Ikasturte hasieran matrikulatutako ikasleak.
  • Banatutako produktu kopuruak eta banaketa aldia.

–Eskaeran sartutako produktuek ezarritako baldintzak betetzen dituztela (kantitatea, kalitatea eta abar), eta Kontsumo, Elikagaien Segurtasun eta Nutriziorako Espainiako Agentziak onartu eta, kasua bada, baimendutakoen artean daudela.

–Laguntzaren xede diren kostuak bat datozela Batzordearen 2017/40 Erregelamendu Delegatuaren (EB) 4. artikuluko 1. apartatuan eta deialdi honen bigarren oinarrian ezarritakoekin.

–Egiaz entregatutako fruta kantitateak justifikatzen dituzten albaranak ere erantsita dituztela.

–Eskatzaileak ez duela finantzaketarik jaso beste ezein laguntza araubide, programa, neurri edo eragiketaren bidez, eskatutako kostu berberetarako.

–Eskabideetako informazioa eta ikastetxeek aurkeztutako aitorpenak bat datozela ikastetxeetan matrikulatutako ikasle kopuruari eta laguntza eskaeraren xede den ikasle kopuruari dagokienez, ziurtatuta banatutako kantitateak egiten duen anoa kopurua bat datorrela ikasle kopuruarekin.

3. Kontrol administratiboak tokian berean egindako ikuskapen fisikoekin osatuko dira.

Hamazortzigarrena.–Zehapenak.

1. Oker ordaindutako zenbatekoak berreskuratzeko, 809/2014 (EB) Erregelamendu Betearazlearen 7. artikulua aplikatuko da, mutatis mutandis.

2. 511/2017 Errege Dekretuaren 15. artikuluari jarraikiz, eskola programan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean ordaindutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia egiten duen zehapen administratibo bat ordainduko du.

3. Begi bistako akatsengatik ez bestelakoengatik ordainketa irregularrak egin diren kasuan eta eskatzaileari egozten ahal zaion iruzur edo axolagabekeria larria dagoenean, eskatzaileak, bidegabeki jasotako diru-kopuruak itzultzeaz gain, hasiera batean eskatutako zenbatekoaren eta eskatzaileak jasotzeko eskubidea duen zenbatekoaren arteko diferentzia egiten duen zehapen administratibo bat ordainduko du, 2017/40 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 8. artikulua aplikatuta.

4. Aurrekoa gorabehera, eskatzaile batek bere betebeharretako bat ez duela bete atzemanez gero, bertan behera geldituko da eskatzailearen parte-hartzea Nafarroako Foru Komunitatean, aldi baterako, hilabetetik hamabi hilabetera, edo errebokatu eginen da, zein den arau-haustearen larritasuna eta proportzionaltasun printzipioarekin bat. Bertan behera utzi edo errebokatzea ez dira aplikatuko arau-haustea garrantzi gutxikoa denean. Eskatzaileak eskatuta eta errebokatzeko arrazoiak zuzendu baldin badira, agintari eskudunak erabakitzen ahalko du parte-hartzailea berriz onartzea, zuzenketa egin eta, gutxienez ere, hamabi hilabete iragan ondoren.

5. Ikastetxe batek ez baditu betetzen deialdi honen hamaikagarren oinarrian aipatutako betebeharrak, Planaren Segimenduko Batzorde Mistoak egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu programa ongi gauzatu dadin.

Hemeretzigarrena.–Emandako diru-laguntzen publizitatea eta datuen tratamendua.

1. Onuradunei emandako diru-laguntzak argitaratu eginen dira Nekazaritza Politika Erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 111. artikuluari jarraikiz. Batzordeko eta Estatuetako auditoretza eta ikerketa organismoek tratatu ditzakete horien datuak, Batasunaren finantza interesak babestearren.

2. 95/46/EE Zuzentarauaren betebeharrekin bat, datu pertsonalak direnean, estatu kideek beren eskubideak jakinaraziko dizkiete onuradunei, datuen babeserako arauekin bat eta eskubide horiek erabiltzeko aplikagarriak diren prozedurekin bat, edo hala ez bada, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduarekin bat. Aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (Datuen babeserako erregelamendu orokorra).

II. ERANSKINA

2017-2018 ikasturtean eskoletan fruta jateko planean parte hartzen duten ikastetxeen zerrenda

IKASTETXEAREN DATUAK

HERRIA

IKASLEAK

MOTA (1)

Abartzuzako HLHIP

Abartzuza

37

L

San Babil HLHIP

Ablitas

57

H+L

Zelandi HLHIP

Altsasu

120

H+L

Iñigo Aritza

Altsasu

68

H+L

Amaiurko Eskola Publikoa

Amaiur

28

L

Añorbeko ikastetxe publikoa

Añorbe

51

L

Agoizko San Migel IP

Agoitz

101

H

Arantzako Ikastetxe Publikoa

Arantza

26

L

Arbizuko Herri Eskola

Arbizu

58

L

Nazabal HH eta LHko IP

Areso

28

L

“Sancho Ramírez” HLHIP

Arguedas

85

H

Arizkungo Eskola Publikoa

Arizkun

34

L

La Balsa HLHIP

Arroitz

61

L

Francisco Arbeloa HLHIP

Azagra

120

H

Azpilkuetako Eskola

Azpilkueta

11

L

Santa Luisa de Marillac

Barañain

133

H

Alaitz IP Barañain

Barañain

70

H

Sahats IP

Barañain

56

H

Martín de Azpilcueta

Barasoain

13

H

Beintza-Labaien HLHIP

Beintza-Labaien

6

L

Beireko HLHIP

Beire

6

L

Labiaga Ikastola

Bera

78

H+L

Ricardo Baroja

Bera

119

H+L

Mendialdea II

Berriozar

115

H

Mendialdea I

Berriozar

170

H

Araxes

Betelu

22

L

Santa Ana IP

Buñuel

40

H

Amor de Dios

Burlata

60

H

Hilarión Eslava IP

Burlata

127

H

Ibaialde Ikastola

Burlata

16

H

Ermitaberri IP

Burlata

84

H

“Teresa Bertrán de Lis” HLHIP

Cadreita

58

H

Virgen del Soto IP

Caparroso

95

H

“Virgen de Gracia” HLHIP

Carcar

28

H

Francisco Javier Saenz de Oiza HLHIP

Kaseda

11

L

San Fermin Ikastola

Zizur Txikia

100

H

Ciudad de Corella IP

Corella

260

H

Virgen de Nievas IP

Deikaztelu

6

L

Virgen de Nievas

Deikaztelu

34

L

San Miguel IP

Doneztebe

152

H+L

Baztan Ikastola

Elizondo

61

H

Elizondoko Eskola Publikoa

Elizondo

117

H+L

Erratzuko Eskola

Erratzu

37

L

San Esteban EP

Erroibar

10

L

Remontival IP

Lizarra

228

H

San Donato Herri Eskola

Etxarri Aranatz

67

H

Doña Álvara Álvarez IP

Faltzes

62

H

Fiteroko J. de Palafox HLHIP

Fitero

60

H

Virgen del Rosario HLHIP

Fontellas

30

L

Santos Justo y Pastor HLHIP

Fustiñana

76

H

Gartzaingo IP

Gartzain

14

L

Andrés Narbarte Xalto

Goizueta

17

L

Virgen Blanca

Uharte

225

H

Iruritako HLHIP

Irurita

65

L

Atakondoa IP (Irurtzun)

Irurtzun

130

H

Arrano Beltza

Iturmendi

9

L

Oihanzabal Eskola

Jauntsarats

20

L

Luis Fuentes

Lakuntza

45

H

San Miguel HLHIP

Larraga

60

H

Larraintzarko Ikastetxea HH-LH

Larraintzar

72

H

Erleta HLHIP

Leitza

183

H+L

Lekaroz HLHIP

Lekaroz

7

L

Ibarberri IP

Lekunberri

88

H

Doña Blanca de Navarra

Lerin

43

H

Irain Eskola Publikoa

Lesaka

84

H+L

Lezaungo HLHIP

Lezaun

10

L

Ángel Martínez Baigorri IP

Lodosa

63

H

La Milagrosa Ikastetxea

Lodosa

64

H

San Juan IP (Irunberri)

Irunberri

53

L

San Bartolomé IP

Martzilla

101

H

Santa Ana IP (Melida)

Melida

54

L

San Francisco Javier LHIP

Mendabia

74

H

Nuestra Señora Dolores

Mendabia

30

H

Nuestra Señora del Patrocinio

Milagro

104

H

San Benito HLHIP

Miranda Arga

59

L

Santa Bárbara IP

Elo

50

L

Honorio Galilea

Monteagudo

37

H+L

Raimundo Lanas

Murillo el Fruto

30

L

San Pedro

Mutiloa

251

H

Arotzenea

Narbarte

28

L

Obanos HLHIP

Obanos

41

L

Domingo Bados

Olazti

40

L

Príncipe de Viana HLHIP

Erriberri

113

H

Oronozko Eskola

Oronotz

31

L

San Salvador HLHIP

Oteitza

55

L

El Molino HBI

Iruña

31

HB

Bernart Etxepare IP

Iruña

145

H

“Nicasio de Landa” IP

Iruña

20

H

Santa Catalina

Iruña

66

H

San Jorge IP

Iruña

122

H

Patxi Larrainzar IP

Iruña

173

H

Rochapea IP

Iruña

94

H

Hegoalde ikastola

Iruña

107

H

Amaiur Ikastola

Iruña

136

H

García Galdeano HLHIP

Iruña

50

H

Claret Larraona

Iruña

157

H

José M.ª de Huarte

Iruña

95

H

San Francisco HLHIP

Iruña

135

H

Mendigoiti Ikastetxea

Iruña

116

H

Sanduzelai Ikastetxea

Iruña

50

H

Buztintxuri IP

Iruña

354

H

Mendillorri IP

Iruña

111

H

Iturrama HLHIP

Iruña

85

H

Jaso ikastola

Iruña

151

H

Río Arga HLHIP

Azkoien

34

H

Pitillasko HLHIP

Pitillas

18

L

Garesko IP

Gares

125

H

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada

58

L

“San Bartolomé” HLHIP

Ribaforada

116

H

Saldiasko IP

Saldias

7

L

Alfonso X el Sabio HLHIP

San Adrian

204

H

Zangozako Ikastola

Zangoza

29

H

Ntra. Sra. de la Asunción

Santakara

48

L

Hermanas Uriz HLHIP

Sarriguren

256

H

Joakin Lizarraga IP

Sarriguren

373

H

Virgen de Nievas HLHIP

Sesma

43

H

Tafallako Garcés de Los Fayos ikastola

Tafalla

57

H

Marqués de la Real Defensa HLHIP

Tafalla

126

H

Compañía de María

Tutera

281

H

Monte San Julián IP

Tutera

120

H

Huertas Mayores HLHIP

Tutera

140

H

Elvira España IP

Tutera

165

H

Santa Ana ikastetxea

Tutera

95

H

Torre Monreal IP

Tutera

60

HB

Uharte-Arakilgo San Miguel Ikastetxea

Uharte Arakil

35

L

“Nuestra Señora de Ujué” IP

Uxue

11

L

Urdazubi HIE

Urdazubi

30

L

Urdiaingo Herri Eskola

Urdiain

45

L

Urrozko HLHIP

Urrotz

37

L

Félix Zapatero IP

Valtierra

64

H

Erentzun Ikastola

Viana

29

H

El Castellar IP

Alesbes

90

H

San Veremundo ikastetxea

Villatuerta

30

L

Atargi

Atarrabia

95

H

Erreniega IP

Zizur Nagusia

117

H

Catalina de Foix HLHIP

Zizur Nagusia

123

H

Zugagarramurdi HIE

Zugarramurdi

22

L

Hezkuntza Departamentuak ikasleen kopurua eman eta ikastetxeekin egiaztatu du, 2017-2018 ikasturteko matrikulazio datuen arabera.

(1) H = Haur Hezkuntza; H+L = Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa; L = Landa Eskola; HB = Hezkuntza Berezia.

III. ERANSKINA

Laguntza eskatzaileak baimentzeko eskaeraren gutxieneko edukia.

IV. ERANSKINA

Ikastetxearen konpromisoak.

V. ERANSKINA

Laguntza eskaeraren gutxieneko edukia.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

VI. ERANSKINA

Produktuari aplikatzen ahal zaion gehieneko balioa

PRODUKTUA

ERREFERENTZIAKO GEHIENEKO KOSTUAK (euroak/kg)

Zerba

2,03

Baratxuria

4,12

Abrikotak

3,70

Alkatxofa

2,57

Apioa

1,56

Alberjiniak

2,25

Brokolia

2,28

Kalabazina

1,88

Kalabaza

1,88

Kakia

2,25

Tipula

1,27

Gerezia

4,74

Txanpinoia

3,39

Arana

2,69

Klementinak

2,72

Azaloreak

1,67

Eskarola

2,33

Zainzuria

5,45

Ziazerba

2,36

Marrubia/Baratze-marrubia

3,75

Fruitu oskoldunak

10,59

Fruitu tropikalak

2,62

Fruitu gorriak

12,87

Granada

2,70

Baba berdea

2,96

Zitriko txikien hibridoak

2,07

Pikua

4,38

Leka

3,92

Kiwia

2,99

Uraza

2,59

Limoiak

2,20

Mandarinak

2,02

Sagarrak

1,88

Melokotoiak

2,41

Meloiak

2,99

Arbia, aza-arbia eta txiribia

3,23

Laranjak

1,98

Nektarinak

2,56

Mizpira

3,92

Paraguaia

2,97

Pepinoa

2,05

Udareak

2,19

Piperra

2,44

Platanoa

1,46

Porrua

2,31

Buru-aza/aza

1,72

Angurriak

1,16

Tomateak (ekainaren 1etik urriaren 31 bitarte)

1,20

Tomateak (azaroaren 1etik maiatzaren 31 bitarte)

2,37

Mahatsa

3,23

Azenarioa

1,86

Frutak IV. gama

9,31

Barazkiak IV. gama

9,50

Barazki zopak/kremak

2,87

Barazki zukua

2,75

Fruta zukuak

1,95

Kontzentratuetatik ateratako fruta zukuak

1,53

(*) 511/2017 Errege Dekretuaren II. eranskinean adierazitako zenbatekoak. Errege dekretu horren 5. artikuluarekin bat, produktu ekologikoen zenbatekoak % 20 handituko dira.

Iragarkiaren kodea: F1802061