39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Fernando Izco García jauna, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak.

Horiek horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Fernando Izco García jauna, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2018ko otsailaren 16az geroztik izanen ditu ondorioak, eta 2018ko otsailaren 15a izanen du bere azken laneguna karguan.

2. Foru agindu hau interesdunari, Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 8an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1802018