39. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

51/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2018. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia onesten duena, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak kontrolatzeko zenbait neurri barne hartuta.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko arrantza-baliabideen aprobetxamendua babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea, iraunkortasun irizpideen arabera.

Alde horretatik, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza-aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxa daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Beste alde batetik, Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuak, berriki indarra hartu duenak, neurri batzuk hartzera behartzen ditu administrazio publiko eskudunak, populazioak kontrolatzeko eta, behar denean, espezie horiek desagerrarazteko.

Errege Dekretu horrek, bigarren xedapen iragankorraren bidez, aukera ematen du Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legeak indarra hartu aurretik sartu ziren espezie katalogatuak kudeatzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazten saiatzeko arrantzaren bidez, data horren aurreko hedadura-mugetatik kanpora heda ez daitezen.

Horregatik, foru agindu honetan xedatzen da, Nafarroan indarra duen legediaren babesean harrapatzen ahal diren espezieez gainera, bestelako arrain-espezieen arrantza bideratuko dela abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretu horren helburuak betetzera.

Bi helburu horiek –hots, arrain-aprobetxamendua antolatua izatea eta arrain-espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea– bide ematen dute Nafarroako arrantza-baliabideen aprobetxamendurako plana diseinatzeko 2018ko arrantza-denboraldirako.

Hori horrela, Arrantzako Aholku Batzordearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 70.1 artikuluak emandako eskumena erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Honako foru agindu honen helburua da 2018. urtean Nafarroan izanen den arrantzarako berariazko araudia finkatzea, bi alde hauetatik begiratuta: arrain-baliabideen aprobetxamendu antolatua arautzea eta, gainera, espezie exotiko inbaditzaileen populazioak eraginkortasunez kontrolatzeko neurriak hartzea, espezie horiek harrapatuz eta, behar denean, harrapatutako arrainak desagerraraziz.

1. ATALA

Espezieak

2. artikulua. Arrantzatzen ahal diren espezieak.

Nafarroan, 2018ko denboraldian, honako arrain-espezie hauen arrantza baimentzen da:

–Autoktonoak edo bertakoak:

  • Aingira (Anguilla anguilla).
  • Graellsko barboa (Luciobarbus graellsii).
  • Txipa (Phoxinus bigerri).
  • Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).
  • Zarboa (Gobio lozanoi).
  • Loina (Chondrostoma miegii).
  • Platuxa latza (Platichthys flesus).
  • Izokina (Salmo salar).
  • Tenka (Tinca tinca).
  • Ibai eta itsas amuarraina (Salmo trutta).

–Exotikoak:

  • Urre-arraina (Carassius auratus).

3. artikulua. Espezie exotiko inbaditzaileen arrantza.

Espezie exotiko inbaditzaileen Espainiako katalogoa arautzen duen abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, honako espezie exotiko inbaditzaile hauen arrantza baimentzen da, foru agindu honen 34., 35. eta 38 artikuluetan adierazitako baldintzetan eta eremuetan bakarrik, espezie horiek kontrolatzeko eta desagerrarazten laguntzeko, edo, behinik behin, haien hedadura mugatzeko.

–Arrainak:

  • Alburnoa (Alburnus alburnus).
  • Karpa (Cyprinus carpio).
  • Lutxo arrunta (Esox lucius).
  • Perka amerikarra edo Black-bass izenekoa (Micropterus salmoides).
  • Arrain katua (Ameiurus melas).
  • Silurua (Silurus glanis).
  • Ortzadar amuarraina (Oncorhynchus mykiss).

–Ornogabeak:

  • Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).
  • Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

Ez da baimenik ematen ondoren aipatzen diren espezie exotiko inbaditzaileak arrantzatzeko, ez eta foru agindu honetan baimenduta ez dagoen beste edozein espezie exotiko ere. Uretatik nola edo hala harrapatu, atxiki edo ateratako espezie horretako arrainak ezin dira natur ingurunera itzuli, eta harrapatu bezain pronto hil beharko dira, bereziki debekatua baitago haiekin trafikatzea eta salerosketan ibiltzea.

  • Ganbusia (Gambusia holbrooki).
  • Eskardinio begigorria (Scardinius erythrophthalmus).
  • Lutxoperka (Sander lucioperca).
  • Eguzki-perka edo eguzki-arraina (Lepomis gibbosus).
  • Perka arrunta (Perca fluviatilis).

2. ATALA

Ibaiak eta ur-masak

4. artikulua. Uren zonifikazioa, arrantzaren ondorioetarako.

Araudi honen ondorietarako, Nafarroako ibai eta ur masa guztiak ondoren aipatzen diren bi eremuotako batean sartzen dira:

a) Salmonidoen eremua:

Eremu honen barrenean, bi mota bereizten dira:

–Salmonidoen goiko eremua. Kudeaketaren ondorioetarako, ibilgu nagusiak eta bigarren mailako ibilguak bereizten dira.

–Salmonidoen eremu mistoa:

Eremu bakoitzari dagozkion ibilguen zerrenda Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzaile indardunean ezarrita dago (uztailaren 16ko 59/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

–Izokin-tartea: Bidasoa ibaiaren ibilgu nagusia izokin-tartetzat hartzen da, Berako Fundizioen presatik Nafarroak Endarlatsan duen mugaraino.

b) Ziprinidoen eremua:

Salmonidoen eremuan sartuta ez dauden Nafarroako gainerako ibai-ibilguek eta ur masek osatzen dute ziprinidoen eremua.

5. artikulua. Idoi eta urtegietako urak.

Zer ibilgutan isurtzen duten ura, haien arrain-eskualdeko araudi bera bete beharko du ur hauetan egiten den arrantzak. Arro endorreikoen edo itxien kasuan, ibilgu hurbileneko araudi bera. Esako urtegia ziprinidoen eremutzat jotzen da.

Urtegien, ureztatzeko idoien eta antzekoen kasuan, bildutako uren inguruko perimetrora sartzea ur horien titularrari dagokion eskubidea da, eta, horregatik, bere esku du sartzeko baimena edo debekua ematea. Arrantzarako eskubidea, beraz, jendearentzako sarrera-eskubidearen ondotik heldu da.

6. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide pribatuak dituzten urak.

–Nafarroako Errege Bardeako parke naturalean, hango Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

–Lorko aintziran, hango Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraikiz eginen da arrantza.

3. ATALA

Debekuak

7. artikulua. Espezieak sartzea.

Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak espresuki baimenik ematen ez badu.

8. artikulua. Arrantzatzeko debekua duten tarteak.

Arrantzatzeko debekua duten tarte mota hauetan ezin da inolako espezierik harrapatu:

a) Arrantzatzeko debekua duten eremuak, haietan ugalketa errazteko: debeku-eremu iraunkorrak dira, Nafarroako Salmonidoen Uretako Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarriak (uztailaren 16ko 59/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

b) Arrantzatzeko aldi baterako debekua duten eremuak: unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira. Foru agindu honen I. eranskinean zehaztu dira.

9. artikulua. Presetatik hurbil arrantzatzea.

Gutxienez distantzia hauek utzi behar dira arrantzalearen edo bere beitaren eta presen oinarriaren edo arrainentzako eskalen edo pasaguneen sarreraren edo irteeraren artean:

a) Izokin-tartean: 50 metro.

b) Izokin-ibai ez diren salmonidoen ibaietan eta ziprinidoen ibaietan:

–Arrainentzako pasabidea duen presa: 10 metro.

–Arrainentzako pasabiderik gabeko presa: 50 metro.

10. artikulua. Beita, tresna eta prozedura debekatuak.

Debekaturik dago ondoko beita, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:

a) Mota guztietako sareak, eta selektiboak ez diren gainerako aparailu guztiak.

b) Arrantza errazteko asmoz, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo hesiak paratzea dakarren edozein prozedura edo ibilguak nahiz emariak aldatzea.

c) Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko substantziak.

d) Atzaparrak, burni-kakoak, hiruhortzak, karakoteak, karpinak, arpoiak, arrain-tranpak, baheak, pertolak, esparbelak, esku-sareak, tretzak, salabardoak, kordelak, egoneko amu-hariak eta gisako arrantza-tresnak.

e) Esku-arrantza eta urpekoa.

f) Atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik, hori ziprinidoen eremuan erabil baitaiteke atxamarta batekin baino gehiagorekin, bestetan ez.

g) Salmonidoen Goiko Eremuan, izokin-tartean izan ezik, ez da zilegi garragadun amurik erabiltzea.

h) Ninfa edo eulia “har” edo “puruarekin” erabiltzea, edo buia edo buldo beruneztatuak edo zamatuak, hondoratzea dakarren edozein materialekin, jaurti eta hondoratu ondoren azalera itzultzea eragozten dela.

i) Beita gisa erabiltzea arrain natural biziak edo hilak (“naturaltzat” hartzen dira ingurune naturaletik ateratakoak, ez dira hor sartzen arrain zati merkaturatuak). Zilegi da zatiak erabiltzea karramarro aloktonoak arrantzatzeko, salbu artikulu honetako j atalean adierazitakoak.

j) Debekatuta dago abuztuaren 2ko 630/2013 Errege Dekretuaren eranskinean sartutako espezie exotiko inbaditzaileetatik edozein erabiltzea beita gisa, osorik edo zatika, hilik edo bizirik.

k) Salmonidoen eremuan, debekatuta dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak eta “haragiaren harra” edo “asticot” izenekoa erabiltzea, eta, oro har, Nafarroako ibai guztietan, larba, pupa edo ninfak edo bertako faunakoak ez diren espezieak.

l) Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, beita gisa amuan sartuta ez dauden boilieen erabilera barne. Entrenamendu fasean dauden arrantzaleei baizik ez zaie baimenik emanen ziprinidoen eremuko tarteetan ibaia beitaz ereiteko, betiere arrantzale federatuak badira eta Nafarroako Arrantza Federazioaren eta bertan federatutako kluben urteko egutegiaren barreneko kirol lehiaketetan bada.

11. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta merkaturatzea.

Nafarroan arrantzarako debekualdiak dirauen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez arrantzatua dela frogatzen duen dokumentazioa ez baldin badute aldean.

Debekatua dago espezie guztietako arrainak merkaturatzea, salbu eta denboraldiko lehen izokina.

Zilegi da foru agindu honen arabera arrantzatzen ahal diren espezie exotiko inbaditzaileen aleak eduki eta garraiatzea, betiere arrainak hilik badaude eta desagerrarazteko toki egoki batean uzteko asmoz edo autokontsumorako harrapatzen badira.

Urteko kirol egutegiaren barreneko kirol lehiaketak egiten direnean, espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzeko neurriak kirol probaren bukaeran aplikatuko dira.

4. ATALA

Arrantzarako baldintza orokorrak

12. artikulua. Lizentzia.

Foru agindu honen 2. eta 3. artikuluetan baimendutako espezieak harrapatzeko, Nafarroako arrantzako baimena eduki behar da.

13. artikulua. Salmonidoen eremurako baimenak.

Arrantzako baimena izateaz gainera, salmonidoen goiko eremuan eta izokin-tartean baimendutako edozein espezie harrapatzeko, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emana.

a) Salmonidoen goiko eremurako baimenak.

16 urtetik beherakoek ez dute baimen hori beharko arrantzan egiteko debekurik ez duten arroetako hirigunearen barreneko ibai tarteetan, salmonidoen goiko eremurako arrantza-denboraldian eta arraina harrapatu eta askatzeko arrantza motan soilik.

Bi baimen izanen dira: arraina harrapatu eta eramatekoa, edo arraina harrapatu eta askatzekoa. Arraina harrapatu eta askatzeko modalitateko baimena eskatuz gero, baimenaren titularra modu horretan baizik ezin izanen da aritu arrantzan. Beste baimena duenak, berriz, bi moduetan aritzen ahalko da arrantzan, betiere modalitate bakoitzerako ezarritako betebeharrak errespetatuz, baina ezin izanen da arraina harrapatu eta askatzeko arrantza modalitateko tarte batean sartu arraina harrapatu eta eramateko arrantza modalitateko baimenarekin.

Hauexek dira arrantza arro bakoitzeko baimen kopurua:

–Baztan-Bidasoa: 9.920 baimen.

–Oria-Urumea: 4.765 baimen.

Honako arro hauetan, harrapatu eta askatzeko modalitaterako bakarrik emanen dira baimenak (salbu amuarrainen arrantza barrutietako zati batzuetan).

–Ega-Urederra: 549 baimen.

  • Zudairiko arrantza barrutia: 319 baimen.

–Arakil-Larraun: 443 baimen.

–Arga-Ultzama: 301 baimen.

  • Eugiko arrantza barrutia: 248 baimen.

–Irati-Erro: 868 baimen.

b) Izokin-tarterako baimenak.

Egunean 100 baimen izanen dira guztira izokin-tarterako.

14. artikulua. Ibaien mugaldeko tarteetan arrantzatzea.

Beste lurralderen batekin muga egiten duten ibai tarteetan, arrantzaleak Nafarroako Foru Komunitatean indarrean dauden arauak eta baldintzak bete beharko ditu, betiere arrantza Nafarroan egiten bada.

15. artikulua. Arrantzarako egunak.

Arrantzarako egunak ezagutzeko, espezie bakoitzerako arrantza-denboraldia hasi eta bukatzeko egunak aintzat hartuko dira.

16. artikulua. Arrantzarako orduak.

Nafarroan arrantzarako ordutegia, karramarroarena alde batera utzita, ondoko hau izanen da, hilabetez hilabete:

–Martxoan eta apirilean, 07:00etatik 21:00etara.

–Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:30era arte; izokin-tartean arrantzatzeko, berriz, 07:00etatik 21:30era arte.

–Abuztuan: 07:00etatik 22:00etara.

–Irailean eta urrian: 07:00etatik 20:00etara.

Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke arrantzan, eguzkia sartu eta ordubete pasatu arte (betiere, ordu ofizialaren arabera, 06:00etatik 24:00ak bitarte), salbu eta Carp Fishing modalitateko kirol lehiaketetan, lehiaketa horrek bere ordutegia izanen baitu.

17. artikulua. Arrantza tresnak.

Arrain-espezieak arrantzatzeko, kanabera besterik ezin da erabili:

–Salmonidoen eremua: arrantzale bakoitzak kanabera bakarra izaten ahalko du eskura; ordezko bat eraman dezake, aparailua muntatuta duela.

–Ziprinidoen eremua: arrantzale bakoitzak hiru kanabera izaten ahalko ditu eskura.

–Arrantzako kirol lehiaketetan, parte-hartzaileek beste kanabera batzuk izan ditzakete muntaturik, unean-unean erabiltzen ari direnaz gain.

Karramarroak arrantzatzeko, salabardoak besterik ezin dira erabili. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura, arrantzako baimenaren zenbakia eta arrantzalearen telefono zenbakia.

18. artikulua. Hil beharreko arrainak.

Ondotik aipatzen diren espezieetatik arrantzatzen diren aleak harrapatu eta bertan hil behar dira:

–Arrainak:

  • Alburnoa.
  • Karpa.
  • Urre-arraina.
  • Lutxoa.
  • Perka amerikarra edo Black-bass izenekoa.
  • Arrain katua.
  • Siluroa.
  • Ortzadar amuarraina.

–Ornogabeak:

  • Paduretako karramarroa.
  • Karramarro seinaleduna.

Orobat, nahiz ez den zilegi arrantzatzea, hurrengo espezieetako arrainak hil behar dira, edozein prozedura erabiliz harrapatu, atxiki edo uretatik ateratzen direnean:

  • Ganbusia.
  • Eskardinio begigorria.
  • Lutxoperka.
  • Eguzki-perka edo eguzki-arraina.
  • Perka arrunta.

Arrantzako kirol lehiaketetan, atal honetan ezarritakoa kirol probaren bukaeran aplikatuko da.

19. artikulua. Espezieen neurriak eta neurtzeko modua.

Legezko ondorioetarako, buruaren aitzineko muturretik isats-hegats edo buztan irekiaren gibelaldearen erdiko punturainoko luzera izanen da arrainen neurria.

Debekatuta dago espezie bakoitzerako ezarritako gutxieneko neurrietara iristen ez diren edo gehieneko neurrietatik pasatzen diren arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.

20. artikulua. Arrantzako kirol lehiaketak.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak, dagokion ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatzen edo babesten dituen arrantzako kirol lehiaketak egiteko baimena ematen ahalko du. Ondorio horietarako, lehiaketa horiek egiteko eskaerak martxoaren 1a baino lehen aurkeztuko ditu Nafarroako Arrantza Federazioak.

Kirol lehiaketek Nafarroako Arrantza Federazioaren arauei jarraituko diete, betiere foru agindu honetan ezarritakoarekin bat.

Lehiaketak egiten diren egunetan, lehiaketatik kanpoko arrantzaleek ezin izanen dute arrantzarik egin tarte horretan.

21. artikulua. Arrantzako hezkuntza jarduerak.

Arrantzan ikasteko eskola, 41. artikuluan definitzen dena, Nafarroako Arrantza Federazioak, arrantzaleen elkarteek, tokiko entitateek edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak sustatzen dituzten hezkuntza jardueretarako baizik ez da erabiliko, arraina harrapatu eta askatzeko arrantza mota eginez, betiere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena badute.

22. artikulua. Arraina harrapatu eta askatzeko arrantzarako baldintzak.

Sare ez-metalikoa duen hargailua erabili beharko da nahitaez, eta gomendatzen da sare horrek korapilorik ez izatea eta harrapatutako arrainak, ahal dela, uretan bertan maneiatzea, haiei kalte ez egiteko.

Harrapatutako arrain guztiak berehalaxe itzuli behar dira uretara, eta behar diren bermeak jarri behar dira hil ez daitezen. Harrapatzean hiltzen direnak ere uretara botako dira. 18. artikuluan bildutako espezie exotikoetako arrain guztiak hil egin behar dira nahitaez.

Arraina harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteetan –39. artikuluan definitzen dira–, arrantzaleak ezin izanen du arrainik aldean eraman, ez eta beste leku batzuetan harrapatutakoak ere.

Salmonidoen eremuan (arrantza barruti naturaletako harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak barne), apeu artifizialak erabiliz bakarrik egiten ahalko da arrantzan, gehienez ere hiru apeu artifizial erabiliz aparailu bakoitzean, eta haietako bakoitzean amu soil bakarra, garranga gabea. Arrantza-koilaran, arrain artifizialetan, biniloetan eta abarretan, amu arrunt bakar bat jartzen ahalko da, garranga gabea.

Salmonidoen goiko eremuan, harrapatu eta askatzeko modalitateko baimen batekin baimentzen da arrantzatzea bai harrapatu eta askatzeko tarteetan bai arrantzarako debekurik ez dagoen gainerako tarteetan, betiere baimenean aukeratutako modalitatea errespetatuz.

23. artikulua. Bidasoa ibaiaren izokin-tartean arrantzatzea.

Izokin arrunta eta baldintza hidrauliko desegokietan dauden gainerako espezieak babesteko asmoz, honako arau hauek ezarri dira Bidasoa ibaiaren izokin-tartean arrantza egiteko:

a) Basozaintzak egiaztatzen badu uraren baldintzak direla-eta (ibaiko ura uherregia izatea, esate baterako) espezieen osotasuna arriskutan egon daitekeela, izokin-tartean koilararekin eta deboiarekin arrantzatzea debekatuko da aldi baterako. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta dagokion seinalea jarriko du, koilararekin arrantzatzeko aldi baterako debekuaz ohartarazteko. Ura berriz ere arrainentzako arriskurik gabe dagoela egiaztaturik, arrantzarako aldi baterako debekualdia kenduko da. Basozaintzak egoera horren akta eginen du, eta koilararekin eta deboiarekin arrantzatzeko aldi baterako debekuaren seinaleak kenduko ditu.

b) Basozaintzak ikusten badu “Nasak” alderdian 24 ordutik gorako epean Irun-Endarako zentralaren presaren gainaldetik urak ez duela gainezka egiten presa txikiaren eskuineko erdialdean (erdiko uhartearen eta ibaiaren eskuineko ertzaren artean), arrantzatzea debekatu eginen da aldi baterako, presa txiki horretatik hasi eta Irun-Endarako zentraleko karga-biltegiaren hustubideraino. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta dagokion seinalea jarriko du, arrantzatzeko aldi baterako debekuaz ohartarazteko. Egiaztatzen denean 24 ordutik gorako denbora tarte batean ura berriro dabilela eskuin aldeko presaren gainaldetik, arrantzatzeko aldi baterako debekua kenduko da. Basozaintzak egoera horren akta eginen du eta arrantzatzeko aldi baterako debekuaren seinaleak kenduko ditu.

24. artikulua. Ontzitik edo flotazioko beste sistema batzuetatik arrantzatzea.

Baimenduta dago ontzitik arrantza egitea; foru agindu honetan ezarritako guztia aplikatuko zaio arrantza modalitate horri. Nolanahi ere, Nafarroako ur kontinental nabigagarrietan baizik ezin da egin arrantza mota hori, ibai-arroaren ardura duen erakundeak ezarritako arau eta baldintzei jarraikiz.

Zilegi da bainuaren osagarriak diren flotazio bitarteko edo tresnekin (ahateak edo katamaran-ahatea) arrantzan egitea ur jabari publikoaren eremuetan, haietan bainatzea debekatuta ez badago (bainuaren osagarriak diren tresnak erabiltzeko ez da erantzukizunpeko adierazpenik aurkeztu behar).

Oro har arrantzarako debekua duten tokiez gain, ez da zilegi ontzitik arrantzan egitea, ez eta bainuaren osagarriak diren flotazio bitartekoekin ere (ahateak edo katamaran-ahatea) toki hauetan:

–Ebro ibaia: Soto de las Norias lekune naturalaren (EN-11) goiko mugatik eta uretan behera Soto de la Mejana lekune naturalaren (Soto de Traslapuente lekune naturala barne) beheko mugara arteko ibai tartean.

–Laguna de Dos Reinos (EN-13) lekune naturala, Figarol.

–Badina de Escudera (EN-8 eta lekune naturaletik kanpoko eremua), Alesbes.

–Corellako aintzira.

–Valdelafuenteko idoia, Tutera.

–Las Estanquillasko idoia, Cintruenigo.

–Cintruenigoko aintzira.

–Arradako aintzira.

–Lezkadi edo ezpata-belarren inguruan.

25. artikulua. Salbuespeneko neurriak.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, salbuespen gisa, arrantza-denboraldiak eteten ahalko dira, ingurumeneko baldintzek arrain populazioak arrisku larrian jartzen badituzte edo departamentuko kudeaketa-teknikariek eskaturik.

II. KAPITULUA

Espezie bakoitzerako xedapen bereziak

26. artikulua. Izokinaren arrantza.

a) Zonifikazioa: Bidasoa ibaiaren izokin-tartean baizik ezin da harrapatu izokina. Tartea 4. artikuluan dago definitua.

b) Izokin-tartean arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.

c) Arrantza-denboraldia: apirilaren 15etik maiatzaren 27ra, eta ekainaren 14tik uztailaren 31ra (aipatutako egunak barne). Denboraldia itxiko da 66. alea harrapatzen den unean edo, kopuru hori harrapatzera iritsiko ez balitz, uztailaren 31n.

Negu bat baino gehiagoko izokinak babesteko, kupo osotik kalkulatu da zenbatek izan behar duten negu batetik gorako izokin: 16 hain zuzen. Negu bat baino gehiagoko 12. izokina harrapatu eta biharamunetik (negu batetik gorako izokin kupoaren %80), arrantzarako 7 eguneko debekualdia jarriko da, eta, egun horiek igarota, berriz harrapatzen ahalko da izokina. Debekualdi hori arrantza-denboralditik kanpo gertatzen bada, arrantza-denboraldia berriz hasten denean ezarriko da debekualdia, 7 eguneko debekualdia osatu arte. Ondorio horietarako, 70 zentimetrotik gorako izokina hartuko da negu batetik gorakotzat.

Aipatu arrantza-denboratik kanpo, debekatuta dago edozein espezie arrantzatzea izokin-tartean.

d) Arrantza-egunak: aste guztia, salbu eta jaiegun ez diren astearteak.

e) Neurriak: 40 zentimetro gutxienez.

f) Beitak: foru agindu honen 10. artikuluan aipatutakoez gain, debekatuta dago, baita ere, beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.

g) Amuak: beita naturalerako amuek 13 mm-ko edo gehiagoko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik amuaren puntaraino neurtua, eta 14 mm-ko zabalera oinean. Euli-arrantzarako amuek 7 mm-ko edo gehiagoko luzera izanen dute aurrealdean, oinetik amuaren puntaraino neurtua, eta 8 mm-ko zabalera oinean. Atxamarten kasuan, multzoaren tamaina ezin da amu arruntentzat adierazitakoa baino txikiagoa izan. Koilarek gutxienez 7 cm-ko luzera izanen dute, goiko zirrindolatik amuaren makurduraraino neurtua.

h) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.

i) Kupoa: izokin 1, arrantzale eta eguneko.

j) Debekatuta dago ugalketa egina duten izokinak harrapatzea.

k) Jatorriaren ziurtagiria: eduki, garraiatu eta saltzeko, izokin bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko basozaintzak luzatua. Ez zaie jatorriaren ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinei.

l) Beste arrantzaleren bat baldin bada txanda zain, arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa izanen da.

m) Mikromarka jarrita duen izokin bat harrapatuz gero, arrantzaleak hura atxikita dagoen buru puska eman beharko dio eskualdeko basozaintzari, jatorriaren ziurtagiria egiteko unean.

27. artikulua. Itsas amuarrainaren arrantza.

a) Zonifikazioa: itsas amuarraina Bidasoa ibaiaren izokin-tartean baizik ezin da harrapatu. Tarte hori 4. artikuluan dago mugatua. Tarte horretan debekatuta egonen da ibai amuarraina arrantzatzea.

b) Izokin-tartean arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.

c) Arrantza-egunak: maiatzaren 1ean irekiko da, eta 20. alea harrapatzen den momentuan edo izokinaren arrantza-denboraldia bukatzen denean itxiko da.

d) Arrantza-egunak: aste guztia, salbu eta jaiegun ez diren astearteak.

e) Neurriak: 35 zentimetro gutxienez eta 50 zentimetro gehienez.

f) Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 10. artikuluan aipatzen direnak eta, halaber, debekatuta dago beita naturala erabiltzea maiatzaren 31ra arte, egun hori barne.

g) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 25 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 9 mm-ko zabalera oinean.

h) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.

i) Kupoa: itsas amuarrain bat, arrantzale eta eguneko.

j) Jatorriaren ziurtagiria: eduki eta garraiatzeko, arrain bakoitzak jatorriaren ziurtagiria beharko du, eskualdeko basozaintzak emana.

28. artikulua. Ibai amuarrainaren arrantza.

1. Salmonidoen goiko eremuan:

a) Salmonidoen goiko eremuan arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.

b) Salmonidoen goiko eremurako arrantza-denboraldian eta arraina harrapatu eta askatzeko modalitatean bakarrik, 16 urtetik beherakoek ez dute baimen hori beharko hirigunearen barreneko ibai tarteetan, arro guztietan, ez eta, segurtasun arrazoiengatik, Arakil ibaiak Altzania ibaiarekin bat egiten duen tokitik Urdiaingo errotako presa arteko tartean ere. Hiriguneko tartean debekua duten arro irekietan, debekua errespetatuko da tarte horietan.

c) 12 baimen izanen dira arrantzale eta denboraldiko, eta harrapatu eta eramateko modalitatean gehienez ere 5 baimen emanen dira.

d) Arrantzaleak arrantza egunetan lortzen dituen arrainen berri eman beharko dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, dela Interneteko inkestak betez, dela behar bezala betetako baimenak postaz itzuliz.

e) Arraina harrapatu eta eramateko arrantza mota egiten dutenek nahitaez eraman beharko dute aldean ibai-txartela arrantza-egunean. Txartel horretan idatziko dute arrantza egunetan zenbat amuarrain harrapatu dituzten, amuarrainak hartu eta berehala, eta arrainaren tamaina eta ordua apuntatu, basozainek eta bestelako agintaritzaren agenteek tokian-tokian egiten duten kontrolerako. Ibai-txartel hori Arrantzaren web-orrian aurkitzen ahalko da (http://www.pesca.navarra.es/). harrapatu eta eramateko arrantza modalitateko baimena duten arrantzaleek ezin izanen dute arrantzan egin harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteetan.

f) Zonifikazioa: libre da amuarraina harrapatzea Salmonidoen Goiko Eremu guztian, salbu eta Bidasoa ibaiaren izokin-tartean eta debekua duten eremuetan.

Ezka-Zaraitzu ibaien arroetako salmonidoen goiko eremuko tarteak debekatuta egonen dira.

g) Arrantza-egunak: maiatzaren 1etik ekainaren 30era. Arrantza-denboraldia 15a arte luzatzen ahal da arrazoi hauengatik bakarrik:

I.–Denboraldian arrantzatzeko baldintza desegokiak.

II.–Uztailaren erdialderako emarien eta tenperaturen aurreikuspenak bereziki kontrakoak ez direnean arrainen populazioetarako.

Denboraldia luzatzen bada, baimen sistema bera aplikatuko da, eta horren bidez eskainiko dira denboraldian erabili gabe dauden baimenak. Harrapatzeko eta askatzeko modalitatean bakarrik eskainiko dira, eta arrantzale bakoitzeko 3 baimen gehiago izan daitezke denera.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez onetsiko da luzapen hori, ekainaren 15a baino lehen, eta errebokatzen ahalko da, baldin baldintza meteorologikoek arrain populazioak arriskuan jartzen badituzte.

h) Arrantza-egunak: asteko egun guztiak, jaiegun ez diren astearteak izan ezik.

i) Neurriak: nola ibilgu nagusietan hala bigarren mailako ibilguetan, gutxienez 23 zentimetro eta gehienez 35 zentimetro.

j) Kupoa: 2 amuarrain, arrantzale eta eguneko. Egun horretan harrapatu eta eramateko kupoa bete duen arrantzaleak ezin izanen du jarraitu beste modalitate batean arrantzatzen.

k) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko, eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

l) Amuak eta aparailuak: beita naturalerako amuek gutxienez 20 mm-ko luzera izanen dute, guztira, eta 7 mm-ko zabalera oinean. Salmonidoen goiko eremuan, Bidasoa ibaiaren izokin-tartean salbu, ez da zilegi garrangadun amurik erabiltzea. debekatuta dago atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea. Arrain artifizialik erabiltzen bada, atxamarta guztiak kendu beharko dira, bat izan ezik, edo, bestela, gehienez hiru amu arrunt erabili.

2. Salmonidoen eremu mistoan:

a) Arrantza-denboraldia: apirilaren 1etik uztailaren 31ra, abuztuaren 1etik aurrera eta irailaren 30era arte soilik Irati ibaiaren salmonidoen eremu mistoan harrapatu eta askatzeko modalitatean (amuarrainen arrantza intentsiborako barrutietan, arrantza-denboraldia martxoaren 1etik urriaren 31ra artekoa da).

b) Arrantza-egunak: asteko egun guztiak, jaiegun ez diren astearteak izan ezik.

c) Neurriak: 20 zentimetro.

d) Kupoa: gehienez hiru amuarrain arrantzale eta eguneko. Egun horretan harrapatu eta eramateko kupoa bete duen arrantzaleak ezin izanen du jarraitu beste modalitate batean arrantzatzen.

e) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko, eta bat bakarra arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

f) Amuak eta aparailuak: debekatuta dago atxamarta bat baino gehiago edo hiru amu arrunt baino gehiago dituzten aparailuak erabiltzea. Arrain artifizialik erabiltzen bada, atxamarta guztiak kendu beharko dira, bat izan ezik, edo, bestela, gehienez hiru amu arrunt erabili.

3. Ziprinidoen eremuan:

ibai amuarrainen bat arrantzatzen bada ziprinidoen eremuan, ahalik eta min gutxien emanez itzuli beharko da uretara, arrantza-barrutietan izan ezik, kasu horretan dagokion Arrantza Kudeatzeko Plan Teknikoari jarraituko baitzaio.

29. artikulua. Aingiraren arrantza.

a) Zonifikazioa:

–Salmonidoen eremu mistoan eta ziprinidoen eremuan arrantzatzen ahal da.

–Debekatuta dago aingirak harrapatzea salmonidoen goiko eremuko ibai guztietan.

b) Arrantza-denboraldia:

Salmonidoen eremu mistoan: apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

–Ziprinidoen eremuan: urteko egun guztietan.

c) Neurriak: 20 zentimetro.

d) Kupoa: gehienez 2 aingira arrantzale eta eguneko.

e) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko. Arrantzale bakoitzak hiru kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremu mistoan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

30. artikulua. Korrokoiaren eta platuxa latzaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia: espezie horiek izokinarentzat finkatutako toki eta arrantza-denboraldi berberetan harrapatzen ahalko dira.

b) Izokin-tartean arrantzatu ahal izateko, Nafarroako arrantza-baimena izateaz gainera, beharrezkoa da eguneko baimen berezia izatea, pertsonala eta besterenezina. Baimena Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emanen du, Internet edo telefono bidez.

c) Neurriak eta kupoa: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.

d) Tresnak: kanabera bakar bat onartuko da arrantzale bakoitzeko.

e) Amuak eta aparailuak: itsas amuarrainaren arrantzarako berberak.

31. artikulua. Loinaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:

–Ziprinidoen eremuan, urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra arte eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte arrantzatzen ahal da, egun guztietan. Apirilean, maiatzean eta ekainean debekatuta dago espezie hori harrapatzea, kirol lehiaketetan izan ezik. Halakoetan, arrainak ahalik eta min gutxien emanez itzuli behar dira uretara.

–Salmonidoen eremu mistoan, uztailaren 1etik 31ra arte, jai ez diren astearteetan izan ezik.

–Salmonidoen goiko eremuan, debekatuta dago loina arrantzatzea.

b) Neurriak: 12 zentimetro gutxienez, salbu eta kirol lehiaketetan, non eta neurri horietara iristen ez diren aleak uretara botatzen ahalko diren kirol proba bukatutakoan.

c) Kupoa: 20 ale arrantza eta eguneko, salbu eta kirol lehiaketetan.

d) Tresnak: kanabera baizik ez da onartuko. Arrantzale bakoitzak hiru kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, aparailua muntatuta duela.

32. artikulua. Barboaren, tenkaren, ezkailuaren eta zarboaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:

–Ziprinidoen eremuan, espezie horiek urte osoan arrantzatzen ahal dira.

–Salmonidoen eremuan, amuarrainaren arrantzarako denboraldi berean harrapatzen ahal dira. Ez da zilegi zarboa harrapatzea Kantauriko arroetan.

b) Neurriak: barboak 15 zentimetro gutxienez eta tenkak 15 zentimetro gutxienez, salbu eta kirol lehiaketetan, non eta neurri horietara iristen ez diren aleak uretara botatzen ahalko diren kirol proba bukatutakoan. Ezkailuek eta zarboek ez dute neurri mugarik izanen.

c) Kupoa: ez dago gehieneko kuporik.

d) Tresnak: arrantzale bakoitzak hiru kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.

33. artikulua. Urre-arrainaren arrantza.

a) Zonifikazioa eta arrantza-denboraldia:

–Ziprinidoen eremuan, espezie horiek urte osoan arrantzatzen ahal dira.

–Salmonidoen eremuan, amuarrainaren arrantzarako denboraldi berean harrapatzen ahal dira.

b) Neurriak eta kupoa: ez dago inolako debekurik arrainen neurriaren edo harrapaketa kopuruaren gainean.

c) Tresnak: arrantzale bakoitzak hiru kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan. Salmonidoen eremuan bat bakarra izaten ahalko da arrantzalearen eskura; ordezko bat eraman daiteke, baina aparailurik gabe.

d) Foru agindu honen 11. eta 18. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

34. artikulua. Arrain exotiko inbaditzaileen arrantza: karpa, perka amerikarra edo black-bass izenekoa, lutxoa, alburnoa, siluroa, arrain katua eta ortzadar amuarraina.

a) Zonifikazioa: ziprinidoen eremuan harrapa daitezke bakarrik, salbu eta perka amerikarra edo black-bass delakoa, Itoizko urtegian ere arrantza baitaiteke amuarraina salmonidoen goiko eremuan harrapatzen ahal den egun eta baldintza beretan.

b) Arrantza-denboraldia: espezie horiek urte osoan arrantza daitezke.

c) Neurriak eta kupoa: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.

d) Tresnak: arrantzale bakoitzak hiru kanabera izaten ahalko ditu eskura, gehienez ere.

e) Foru agindu honen 11. eta 18. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

35. artikulua. Karramarro exotiko inbaditzaileen arrantza: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna.

a) Zonifikazioa: zilegi da karramarroa harrapatzea ondoko ibai eta tarte hauetan:

–Ebro ibaia: ibilgu nagusian, eta Lodosatik Arnedorako errepide nazionaleko zubitik behera ura Ebron isurtzen duten ibai adarretan; eta ibai horrek zeharkatzen dituen udalerri guztietako ureztatzeko erreten eta ubideetan.

–Ega ibaia: ibilgu guztian eta adarretan, Alloko zentraletik Ebro ibaiarekin bat egin arte, ureztalurretako erreten eta ubideak barne direla.

–Arga ibaia: ibilgu guztian eta adar guztietan, Larragako zubitik Aragoi ibaiarekin bat egin arte, ureztatzeko erretenak, ubideak eta uberkak barne direla.

–Zidakos ibaia: ibilgu guztian eta eskuinaldeko adarretan, ureztatzeko ubide eta erretenak barne, Puiuko eta Tafallako mugatik Aragoi ibaiarekin bat egin arte.

–Aragoi ibaia: ibilgu guztian eta ibaian behera ezkerraldeko adarretan, Galipentzuko Arribako presatik Zarrakazteluko mugaraino, eta ur guztietan, Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik Ebro ibaiarekin bat egin arte, ureztalurretako erreten eta ubideak barne direla.

Barnean gelditzen da idoi, aintzira eta urtegietan egiten den arrantza, hura zilegi den ibai tarte edo adarren arroetan, hurrengo aintzira eta idoietan izan ezik:

–Salobreko edo Las Cañasko urtegia (RN-20).

–Juncaleko aintzira (RN-23).

–Pitillasko aintzira (RN-27).

–Agua Saladako idoia (RN-34).

–Pulguerko idoia (RN-35).

–Dos Reinosko aintzira (EN-13).

–Valdelafuenteko idoia.

–Cardeteko idoia (ez da zilegi arrantzan egitea idoiaren mendebaldean).

Halaber, zilegi da espezie horiek harrapatzea karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barruti guztietan. Barruti horien zerrenda 38. artikuluan agertzen da, bakoitzerako ezarritako mugekin batera.

Ur haietatik kanpora, debekatua dago karramarroa harrapatzea.

b) Arrantza-denboraldia: karramarroa urte osoan harrapatzen ahalko da, karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutietan salbu. Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutien barrenean dauden ibai tarteetan, arrantza-denboraldia barruti horietan karramarroak harrapatzeko ezarritako berbera izanen da.

c) Neurriak eta kupoa: ez dago mugarik, ez kupoan, ez tamainan.

d) Tresnak: karramarroa salabardoz baizik ezin da harrapatu. Arrantzale bakoitzak gehienez ere zortzi salabardo erabil ditzake. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da, eta, bertan, arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.

e) Harrapatutakoak berehala hil beharko dira, bertantxe, arrantza egiteko tokitik alde egin baino lehen.

f) Ordutegia, hilabetearen arabera:

–Martxoan eta apirilean, 07:00etatik 21:30era.

–Maiatzean, ekainean eta uztailean: 06:30etik 22:00etara.

–Abuztuan, irailean eta urrian: 07:00etatik 21:30era.

Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke, eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

III. KAPITULUA

Amuarrainen arrantza barrutiei eta karramarro
exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko
barrutiei aplikatu beharreko araudia

36. artikulua. Arrantza barrutien araudi orokorra.

a) Barruti batean arrantzan aritzeko, arrantzarako administrazio lizentziaz landa, barrutia administratzen duen arrantzaleen elkarteak emandako baimen pertsonala ere beharko da.

b) Baimenaren erabiltzaileak barrutiko buzoietako batean utzi behar du baimena, fitxako datu guztiak jarri eta gero.

c) Tasak: amuarrainen eta karramarroen arrantza barrutietan, arrantza-baimenaren tasak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legean, martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legean eta Tributu-neurriei buruzko abenduaren 24ko 28/2014 Foru Legean ezarrita daudenak izanen dira.

–Amuarrainen arrantza barruti naturala:

  • Harrapatu eta eramateko modalitatea: 12 euro.
  • Harrapatu eta askatzeko modalitatea: 6 euro.

–Amuarrainen arrantza intentsiborako barrutia:

  • Harrapatu eta eramateko modalitatea: 12 euro.
  • Harrapatu eta askatzeko modalitatea: 6 euro.

–Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutia: 6 euro.

–Tasa murriztua: 6 euro.

Barrutietako elkarte administratzailek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren aurretiazko baimenarekin, arrantzale federatuei, 65 urtez goitikoei, 16 urtez beheitikoei eta ongintzako elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzen duten beste pertsona talde batzuei aipatu foru legean ezarritako tasa murriztua aplika diezaiekete, arrantza gizartean zabaltzeko asmoz.

d) Harrapatzeko eta askatzeko eguneroko baimen bat dagoen amuarrainen arrantza barruti naturaletan, barruti osoan arrantzatzen ahalko da (bai harrapatu eta askatzeko tarteetan bai harrapatu eta eramateko tarteetan), betiere aukeratutako modalitatea errespetatuz.

e) Barrutiaren barreneko edo barrutiarekin muga duten udalerri edo kontzejuetako herritarrak hartuko dira bertakotzat, baita ibaiko izokin-tartean dauden sozietate federatuetako kideak ere.

f) Arrantza intentsiborako barrutietan, asteazkenetan 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzale federatuek izanen dute lehentasuna.

g) Sozietate administratzaileek aparkatzeko guneak jarriko dituzte eta barrutietako arrantzaleek derrigor erabili beharko dituzte.

37. artikulua. Amuarrainen arrantza barrutiak.

2018. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak amuarrainen arrantza barruti izanen dira:

a) Eugiko arrantza barruti naturala, Arga ibaian.

Eugiko urtegiko presaren neurketa-estaziotik (Eugi) Zubiriko burdinazko zubirainoko tartea (Saigots). Luzera: 6,3 km.

Arrantza barrutiaren tarteak:

–Harrapatu eta askatzeko tartea: Etxarroko erreka bukatzen den tokiaren eta Zubiriko burdinazko zubiaren (Saigots) arteko sektorea. Luzera: 2,7 km.

–Harrapatu eta eramateko tartea: Eugiko presaren azpiko neurketa-estazioaren eta Etxarro erreka bukatzen den tokiaren arteko sektorea. Luzera: 3,6 km.

–Baimen kopurua gehienez eguneko (harrapatu eta eramateko modalitatea edo harrapatu eta askatzeko modalitatea): astez 3 harrapatzeko eta eramateko arrantzan, eta 5 harrapatu eta askatzekoan, asteburuetan 4 harrapatzeko eta eramateko arrantzan eta 7 harrapatzeko eta askatzekoan.

–Kupoa: 2 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

–Neurriak: 23 zentimetro gutxienez eta 35 zentimetro gehienez.

–Arrantza-denboraldia bi sektoreetan: maiatzaren 1etik ekainaren 30era, biak barne. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

b) Zudairiko arrantza barruti naturala, Urederra ibaian.

Bakedaoko zubitik (Bakedao) San Fausto zentralaren Intzurako presarainoko sektorea (Artabia). Luzera: 7,5 km.

Arrantza barrutiaren tarteak:

–Harrapatu eta askatzeko tartea: Bakedaoko zubiaren (Bakedao) eta Zudairiko errotako (Zudairi) presaren arteko sektorea. Luzera: 1,2 km.

–Harrapatu eta eramateko tartea: Zudairiko errotako (Zudairi) presaren eta Intzurako (Artabia) presaren arteko sektorea. Luzera: 6,3 km.

–Baimen kopurua gehienez eguneko (harrapatu eta eramateko modalitatea edo harrapatu eta askatzeko modalitatea): astez 2 harrapatzeko eta eramateko arrantzan, eta 3 harrapatu eta askatzekoan, asteburuetan 3 harrapatzeko eta eramateko arrantzan eta 4 harrapatzeko eta askatzekoan.

–Kupoa: 2 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

–Ateratzen denaren neurria: 23 cm baino gehiago eta 35 cm baino gutxiago.

–Arrantza-denboraldia bi sektoreetan: igandeetan, maiatzaren 1etik ekainaren 30era, biak barne.

c) Uharteko arrantza intentsiborako barrutia, Arga ibaian.

Akerretako zubiaren (Akerreta) eta Zokorenako presaren (Uharte) arteko sektorea. Luzera: 8,4 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzaleentzat lanegunetan, eta 40 baimen arrunt larunbat, igande eta jaiegunetan.

–Kupoa: 7 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

–Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

d) Arintzanoko arrantza intentsiborako barrutia, Ega ibaian.

Arintzanoko zubiaren (Arintzano) eta Deikazteluko zentraleko presaren (Deikaztelu) arteko sektorea. Luzera: 8,1 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzaleentzat lanegunetan, eta 45 baimen arrunt eta 5 bertakoentzat larunbat, igande eta jaiegunetan.

–Kupoa: 7 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

–Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

e) Esako arrantza intentsiborako barrutia, Aragoi ibaian.

Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik 500 metro beheiti) itoaren harria deitutako tokiraino, Esako arrain-haztegitik 150 metro beheiti. Luzera: 3,2 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 25 baimen arrunt lanegunetan, eta 45 baimen arrunt, larunbat, igande eta jaiegunetan.

–Kupoa: 7 amuarrain, arrantzale eta eguneko.

–Neurriak: 20 zentimetro gutxienez.

–Arrantza-denboraldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra. Debekatuta dago jai ez diren astearteetan arrantzan aritzea.

38. artikulua. Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutiak.

1. 2018. urterako, ondoan aipatzen diren ibai tarteak eta ur masak izanen dira karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutiak, baldintza hauekin:

a) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Asiaingo barrutia, Arakil ibaian.

–Tokia: Irurtzunen Larraun ibaiarekin bat egiten duen tokitik Asiaingo hodien zubirainoko sektorea. Luzera: 11,5 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

b) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Ega ibaiko barrutia, Ega ibaian.

–Tokia: Arabako mugatik (Zuñiga) Alloko zentralerainoko sektorea. Luzera: 54,3 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 90 baimen arrunt.

c) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Uharteko barrutia, Arga ibaian.

–Tokia: Akerretako zubitik Uharteko Zokorena izeneko presarainoko sektorea. Luzera: 8,4 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

d) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Esako barrutia, Aragoi ibaian.

–Tokia: Rincón del Royotik (Esako urtegiko gainezkabidetik 500 metro beheiti), Zangozako I. Zentraleko presarainoko tartea (luzera: 9,6 km).

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

e) Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko Soraurengo barrutia, Ultzama ibaian.

–Tokia: Eltzarrain eta Ultzama ibaien arteko elkargunetik Azotzerako NA-4251 errepideko zubiraino. Luzera: 9,24 km.

–Eguneko baimen kopurua, gehienez ere: 30 baimen arrunt.

2. Karramarro exotikoak modu kontrolatuan harrapatu eta eramateko barrutietan aplikatu beharreko arau komunak.

–Harrapatu nahi diren espezieak: karramarro seinaleduna eta paduretako karramarroa.

–Tresnak: arrantzale bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzalearen izena, bi deitura eta nortasun agiri nazionalaren edo baliokidearen zenbakia.

–Kupoa: ez dago gehieneko kuporik.

–Neurriak: ez da finkatu harrapatutakoaren gutxieneko neurririk.

–Denboraldia: ekainaren 15etik urriaren 30era arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteetan izan ezik.

–Ordutegia: 16:00etatik 21:00ak arte.

IV. KAPITULUA

Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak,
eta araubide bereziko beste tarte batzuk

39. artikulua. Harrapatu eta askatzeko arrantzarako tarteak.

a) Bidasoa ibaia: Bertizko zubitik Bidasoak Donezteben Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: 5,6 km.

b) Bidasoa ibaia: Murgesko zentralaren presatik Igantziko errepideko zubiraino (NA-4020). Luzera: 2,7 km.

c) Ezpelura ibaia: Donamariako Bentetako presatik Ezpelurako zubiraino (Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino). Luzera: 2,9 km.

d) Ezkurra ibaia: ur emaria neurtzeko estazioa dagoen tokitik hasi, Elgorriagako bainuetxearen ondoan, eta Doneztebeko industrialdea hasten den arte. Luzera: 1,4 km.

e) Urumea ibaia: Goizuetako Magdalenako zubitik Isillasko errekarekin bat egin arteko tartea. Luzera: 4,0 km.

f) Leitzaran ibaia: Leitzako arrain-haztegiko presaren eta Astibia Behekoa baserrirako sarbidea den zubiaren arteko tartea. Luzera: 2,4 km.

g) Araxes ibaia: Arribe-Atalluko herrigunetik uretan behera dagoen zubitik Gipuzkoako mugarainoko tartea. Luzera: 4,7 km.

h) Salmonidoen goiko eremuan egonik, debekurik ez duten tarte guztietan, honako arro hauetan, harrapatzeko eta askatzeko modalitatean bakarrik arrantzatzen ahalko da (salbu amuarraina arrantzatzeko barrutien zati batzuetan):

i.–Arga eta Ultzama.

ii.–Ega eta Urederra.

iii.–Arakil, Larraun eta Basaburua.

iv.–Irati, Urrobi eta Erro.

i) Irati ibaia: bi hauen arteko tartea: batetik Itoizko urtegira iristeko zubia eta bestetik Agoizko zentral hidroelektriko zaharrerako deribazio ubidearekin bat egiten den tokia, zerrategi aldean. Luzera: 3,6 km.

j) Irati ibaia: bi hauen arteko tartea: batetik Aianzko ur emaria neurtzeko estazioa eta bestetik Artieda eta Gerezen arteko errepideko (NA-2455) zubia. Gutxi gorabeherako luzera: 9.7 km.

k) Ziprinidoen eremua: foru agindu honen 40. artikuluan aipatutako kirol eszenatoki guztiak harrapatu eta askatzeko arrantzarako tartetzat hartzen dira.

40. artikulua. Arrantzako kirol eremuak.

a) Bidasoa ibaia: Bertizko zubitik Bidasoak Donezteben Ezkurra ibaiarekin bat egiten duen tokiraino. Luzera: 5,6 km.

b) Urumea ibaia: Goizuetako Magdalenako zubitik Isillasko errekarekin bat egin arteko tartea. Luzera: 4,0 km.

c) Araxes ibaia: Arribe-Atalluko herrigunetik uretan behera dagoen zubitik Gipuzkoako mugarainoko tartea. Luzera: 4,7 km.

d) Irati ibaia: Hiriberri Aezkoako errota zaharreko presatik Esclusa azpiko presaraino (Aribe). Luzera: 4,1 km.

e) Urrobi ibaia: Arrañosin eta Xuringoa erreken elkargunetik, Aurizberriko kanpinaren ondoan, errepideak Urrobi ibaiaren gainean duen zubiraino, Arrietan. Luzera: 7 km.

f) Erro ibaia: Tarteko zubitik hasi eta, NA-2331 errepidearen eta Ardaitzen arteko bidegurutzetik behera, NA-2330 errepidean dagoen zubitik behera. Luzera: 4,0 km.

g) Arga ibaia: Olazar errekako Urtzelgo plazuelatik Sasoaran errekarekin bat egin arte. Luzera: 5,9 km.

h) Arga ibaia: Arrotxapeko zubitik Biurdanako presa eta errotaraino, Iruñean. Luzera: 2,0 km.

i) Azkoiengo idoia: Santa Eulaliako lekunearen hegoaldeko idoia, beheko tartea, 260 metrokoa (Argaren lehengo ibilgua). Perimetroa: 0,65 km.

j) Zidakos ibaia: Errekarte zubitik San Martin Unx-Tafalla NA-132 errepideko zubiraino. Luzera: 1,2 km.

k) Ebro ibaia: “Soto de la Mejana” eta “Soto de Traslapuente” lekune naturalen mugetatik, uretan behera, NA-134 errepideak Tuteran duen zubiraino: Luzera: 3,8 km.

l) Ebro ibaia: Lodosako Ubidearen presatik Lodosako La Barcako presarainoko tartea. Luzera: 2,4 km.

m) Ebro ibaia: El Sotico-ren goiko aldearen ezkerreko bazterretik Errioxako mugaraino (Azagrako La Boleta parajeraino). Luzera: 4,0 km.

n) Ebro ibaia: ezker bazterreko tartea, Campielgo amildegietatik Azagrako Machinen presaraino. Luzera: 1,2 km.

o) Ebro ibaia: ezkerreko bazterrean, El Marimal-etik San Adriángo futbol zelairaino. Luzera: 3,1 km.

p) Barcelosako urtegia, Tutera. Perimetroa: 1,6 km.

q) Rinuevo Altoko idoia, Cascante. Perimetroa: 0,42 km.

r) Valdelafuenteko idoia: Valdelafuenteko trokaren eskuineko bazterreko tartea, Tuteran. Luzera: 0,32 km.

s) La Estanquillako idoia, Corella. Perimetroa: 1.2 km.

t) La Moreako idoia, Beriainen: idoiaren iparraldeko muturretik (industrialde ondoan) eta mendebaldeko bazterretik jarraituz (dikearen parean) hegoaldeko muturreraino, oinezkoen bidean barna. Luzera: 1,1 km.

u) Salbuespen gisa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak arrantzarako oro har aldi baterako debekatuta dauden ibai tarteak baimentzen ahalko ditu kirol eszenatoki gisa erabiltzeko, baldin eta Nafarroako Arrantza Federazioak ekitaldi horiek Nafarroako txapelketa gisa sailkatuta baditu.

41. artikulua. Arrantzan ikasteko eskola.

Ezkurra ibaia: Donezteben, Ezkurra ibaiaren eta Ezpelura ibaiaren zubietatik Bidasoa ibairaino. Luzera: 0,7 km.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

Zebra muskuiluaren kontrola

Nafarroako Foru Komunitateko ur masetan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) ondoriozko infekzioa prebenitzeko eta zabal dadila saihesteko, arrantza tresnak kontu handiz garbitu eta lehortu beharko dira, baita konfederazio hidrogafikoek ezartzen dituzten arau guztiak bete ere.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Feltrozko zolak erabiltzeko debekua

Didymo edo harriko mukia izeneko alga inbaditzailea (Didymosphenia geminata) Nafarroako uretan ugal ez dadin, debekatzen dira euskarri gisa feltrozko zola duten galtza-botak edo edozein oinetako, Nafarroan arrantzatzeko.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Urte naturala bukatuta, aurrerako urterako onetsitako araudiak izanen du indarra, harik eta debekualdiei buruzko hurrengo foru agindua argitaratu arte.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko otsailaren 8an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

I. ERANSKINA

Aldi baterako debeku tarteak

1. Aintzirak, urtegiak eta ubideak:

–Salobreko edo Las Cañasko urtegia (RN-20 natura-erreserba): debekatua eremu osoan.

–Juncaleko aintzira (RN-23): debekatua eremu osoan.

–Pitillasko aintzira (RN-27): debekatua eremu osoan.

–Pulguerko idoia (RN-35): debekatua eremu osoan, salbu eta espresuki adierazitako tokietan, hau da, diketik eta kanaberarekin.

–Agua Saladako idoia (RN-34): debekatua eremu osoan.

–Badina Escudera (EN-8 lekune naturala): debekatua eremu osoan.

–Dos Reinosko idoia (NL-13 lekune naturala): debekatua eremu osoan, salbu eta espresuki adierazitako tokietan, hau da, diketik eta kanaberarekin.

–Eugiko urtegia: debekatua itxitura duen inguru guztian eta Sasoaran errekarekin bat egiten den tokitik Arga ibaian beherako tartean.

–Mairagako urtegia: debekatua eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean.

–Artikutzako urtegia.

–Añarbeko urtegia.

–Leurtzako urtegiak.

–Urdalurko urtegia.

–Nafarroako Ubidea: erabat debekatua, baita ubidearen erregulazio idoi guztietan ere.

–Valdelafuenteko idoia: debekatua ezkerralde osoan, troka sarreratik Lodosako ubidearekin elkartzen den tokiraino.

2. Ibai tarteak.

–Irati ibaiaren arroa:

  • Irati ibaia: Itoizko urtegiko presatik presara joateko zubiraino.
  • Areta ibaia: ibai guztia eta bere adarrak, Irurozkiko errotako presako zubitik gora.

–Aragoi ibaiaren arroa:

  • Aragoi ibaia: Esako presaren gainezkabidetik hasita 500 metroko tartea ibaian behera, Rincón del Royoraino.
  • Aragoi ibaia: Zangozako presatik hasita Zangozako zentralaren irteerako kanalaren bukaeraino (Los Pozancos).
  • Aragoi ibaia: Galipentzuko Haitzuloko zentralaren presatik ibaian gora 50 metrora dagoen lekutik hasita presa horretatik ibaian behera 100 metrora dagoen lekuraino.
  • Ezka ibaia: ibai guztia eta bere adarrak, Burgiko presatik gora, bai eta adar guztiak ere presa horretatik behera, Aragoiko mugaraino.
  • Zaraitzu ibaia: ibai guztia eta bere adarrak, Ustaizeko errotako presatik gora.

–Arga ibaiaren arroa:

  • Arga ibaia: Eugiko urtegiko presatik neurketa-estaziorainoko tartea, uretan behera.
  • Lotzako idoia eta Itzako putzua: erabat debekatua.

–Bidasoa ibaiaren arroa:

  • Baztan-Bidasoa ibaia: Giltxaurdiko zubiaren eta Opokako presaren arteko tartea, Elizondon.
  • Bidasoa ibaia. Banaketa ubideak: debekatua dago Bidasoa ibaiaren banaketa ubide guztietan arrantza egitea, Bertizko Jaurerriaren (Oronoz-Mugairi) zubitik beheiti.
  • Zia ibaia: Santo Kristo zubitik, Illekueta auzoan, Bidasoa ibairainoko tartea.
  • Tximista ibaia: Landaburuko eta Antsolketako presen arteko tartea.
  • Borda ibaia: Ote kaleko zubitik Albistur kaleko zubirainoko tartea, Lesakan.
  • Endara latsa: Gipuzkoarekin muga egiten duen tarte guztia.

–Ega ibaiaren arroa:

  • Itxako ibaia: Itxakoren iturburutik Urederrarekin bat egin arte.

–Leitzaran ibaiaren arroa:

  • Leitzaran ibaia: Urtoko zubitik Plazaolako presarainoko (Gipuzkoako muga) tartea.

–Urumea ibaiaren arroa:

  • Añarbe ibaia: Añarbeko presatik gorako ibai guztia eta haren ibaiadarrak (urtegia barne).

Iragarkiaren kodea: F1802019