38. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4617/2017 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 416/2014 Ebazpena ondoriorik gabe uzten duena. Haren bidez, diru-laguntzak emateko araudia ezarri zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko, ekonomia sozialeko enpresa berriak sortzeko jarduketengatik, laguntza teknikoa, sustapena eta zabalkunde lanak egiteagatik eta proiektu pilotuak prestatzeagatik.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 19an eman zuen 416/2014 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzak emateko deialdia ezarri zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko, ekonomia sozialeko enpresa berriak sortzeko jarduketengatik, laguntza teknikoa, sustapena eta zabalkunde lanak egiteagatik eta proiektu pilotuak prestatzeagatik.

2014., 2015., 2016. eta 2017. urteetan aplikatu da aipatu deialdia; nolanahi ere, haren alderdi batzuen eraginkortasunaz izandako zalantzak, aurkeztutako proiektuak baloratzean azaldu diren problemak eta epe horretan eskuratutako eskarmentua direla eta, arrazoizkoa da deialdiaren oinarri arautzaileak berrikustea eta berriak onestea, haien eraginkortasuna hobetzeko.

Ikusirik, Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinek otsailaren 19ko 416/2014 Ebazpena ondoriorik gabe uztea proposatzen duen.

Azaldutakoarekin bat, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondoriorik gabe uztea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 416/2014 Ebazpena. Haren bidez, diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan-sozietateetan enplegua sustatzeko, ekonomia sozialeko enpresa berriak sortzeko jarduketengatik, laguntza teknikoa, sustapena eta zabalkunde lanak egiteagatik eta proiektu pilotuak prestatzeagatik.

2. Ebazpen hau Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzura eta Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea agortzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2017ko abenduaren 29an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1800151