38. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Egiturazko aldaketa puntuala Udal Planean, Arizkungo 47. poligonoko 176. eta 177. lurzatietan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Arizkungo 47. poligonoko 176. eta 177. lurzatietan aplikatu beharreko Baztango Udal Planeko Hirigintza Araudi Partikularren 26.3 artikuluaren aldaketa puntuala, “eraikinen interes soziala eta onura publikoari” buruzkoa, Latadia Baztan SLk sustatua.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan interesdunek Udal Bulegoetan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2018ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1801981