38. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Enkantean atzera egitea

Antzingo Kontzejuak, 2018ko otsailaren 19an egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen aho batez:

Lehenbizikoa.–Atzera egitea, interes publikoko arrazoiengatik, Antzingo Kontzejuaren 712E herri lurzatiaren enkantean, oraindik egin gabea baita. Enkantea 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6an.

Bigarrena.–Xedatzea atzera egitearen arrazoia dela Antzingo Udalaren Idazkaritzak 2018k otsailaren 14an egindako txostena, horretarako egin baitzen.

Hirugarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-oholean argitara dadila.

Antzinen, 2018ko otsailaren 19an.–Kontzejuko burua, Javier Dallo Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1802355