38. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 8an emandako 4E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako udalerriei diru-laguntzak emateko deialdi bat onetsi da “Artea eta Kultura 2018” programako arte eta kultur jarduerak egiteko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (identifikazioa): 375437 eta aldizkari honen “Diru-laguntzak eta bekak” izeneko atalean.

Iruñean, 2018ko otsailaren 8an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1801876