38. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 6an emandako 8/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko deialdi bat onetsi da nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta beste deialdi batzuetan jaso gabeko lehiaketa ofizialetan 2017ko urriaren 1etik 2018ko irailaren 30era bitartean parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat.

Oharra: testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/381063) ere. DDBN (identifikazioa): 385471.

Xedea: diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko prozedura ezartzea nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta liga erregular ofizialetan, beste deialdi batzuetan jaso gabekoetan, 2017ko urriaren 1etik 2018ko irailaren 30era bitartean parte hartzen duten kirol klubentzat eta kirol klub filialentzat. Horretarako, deialdi honetako baldintzak bete behar dituzte eta kreditua egon behar da aurrekontuan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 6an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1801881