38. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

250/2018 EBAZPENA, 2018ko otsailaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Antonio Gil Bravo irakaslearen zuzendaritzapeko Ingurumen Teknologiak eta Aplikazioak (ITA) ikerketa taldeari atxikitako doktoretza ondoko laguntza baterako deialdia egiten duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2017ko apirilaren 12an emandako 709/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko Ikerketa Areagotzeko Programa onetsi zen, Santander Bankuak finantzatua, eta dagokion gastua baimendu zen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2017ko abenduaren 29an emandako 1532/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko Ikerketa Areagotzeko Programa ebatzi zen.

Programa honek ematen dituen laguntzen barruan, finantzazioa dago, lau urtez, gehienez, honako ikertzaile hauetako bat kontratatzeko: Laguntzailea, prestakuntzan dagoen ikertzaile doktorea, edo prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzailea. Kontratazioak indarrean diren legeek kasu bakoitzerako ezartzen dituzten lehiaketa publikorako prozeduren bidez tramitatuko dira, eta hasierako deialdian hiru urteko gehieneko kontratazioa jarriko da, urtebeterako berritzen ahal dena.

Antonio Gil Bravo irakasleak prestakuntzako doktoretza ondoko laguntza baterako deialdia eskatzeko egin zuen eskaera ikusirik.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik. Ikerketarako errektoreordeak egindako proposamena ikusirik.

Gobernu Kontseiluaren 2017ko apirilaren 7ko erabakia ikusirik, gastua baimentzen duena.

Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena.–Deialdi honek sortuko duen gastuak, aldez aurretik 709/2017 ebazpenak baimendu duena, 71.471,4euro jotzen du.

Laguntza emateko ebazpenean egingo dira prestakuntzan dagoen ikertzaile doktorea kontratatu baino lehen behar diren aurrekontu-doiketak.

Bigarrena.–Doktoretza ondoko laguntza baten deialdia onestea, 2017ko Ikerketa Areagotzeko Programaren barruan, Santander Bankuak finantzatua. Kontratua 3 urtekoa izango da, gehienez, eta urtebetez luzatzen ahalko da, baldin eta aurrekontuan diru hornidura eta laguntzaren zuzendariaren aldeko txostena badaude.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Santander Bankua S. A. bankuko zuzendari nagusiari eta Santander Unibertsitateak zuzendariari helaraztea, eta Ikerketako errektoreordeari, Ekonomia Gaietarako eta Programazioko kudeatzaileordeari jakinaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzura eta Kontuhartzailetzara bidaltzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Halaber, Unibertsitateko baliabide elektronikoen bidez ahalik eta hedapen handiena izan dezan arduratuko da Ikerketa Zerbitzua.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka eta haren oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2018ko otsailaren 7an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

DOKTORETZA ONDOKO LAGUNTZA BATEN DEIALDIA, 2017KO IKERKETA AREAGOTZEKO PROGRAMAREN BARRUAN, SANTANDER BANKUAK FINANTZATUA

I. ERANSKINA

2018ko otsailaren 7ko 250/2018 Ebazpenaren

I. KAPITULUA

Deialdiaren xedea eta modalitateak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko gauzatu duen politikaren barruan, funtsezkotzat jotzen da ibilbide luzea duten eta garrantzi handiko ikerketa-proiektuetan nahasita dauden irakasleei arduraldi intentsiboan ikertzeko aukera emango dieten ekintzetan laguntzea.

Horregatik, 709/2017 Ebazpenak onetsi zuen 2017ko Ikerketa Areagotzeko Programa, Santander Bankuak finantzatua.

Programa honek ematen dituen bi laguntzen barruan, finantzazioa dago, lau urtez, gehienez, honako ikertzaile hauetako bat kontratatzeko: Laguntzailea, prestakuntzan dagoen ikertzaile doktorea, edo prestakuntzan dagoen doktoretza aurreko ikertzailea.

1.–Xedea.

Deialdi honen helburua da doktoretza ondoko ikertzaileak kontratatzea, Ingurumen Teknologiak eta Aplikazioak (ITA) ikerketa taldearen barruan.

Doktoretza ondoko beka baterako deialdia egiten da, ITA taldeari atxikiko zaiona, eta 2017ko Ikerketa Areagotzeko Programaren onuraduna den talde honen Antonio Gil Bravo irakasleak zuzenduko duena, bera baita taldearen arduraduna.

2.–Eskaeren tramitazioa eta ebazpena.

2.1. Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, Iruñeko campusean (Arrosadia z/g, 31006) zein Tuterakoan (Tarazonako etorbidea z/g), astelehenetik ostiralera eta 8:30etik 14:30ak arte, edo 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluaren b idatz- zatian eta hurrengoetan aipatzen diren bitarteetako edozeinen bidez.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian egingo da, posta zerbitzuko langileak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan, eta ondoren egiaztatu eta bidali Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistrora (Arrosadiko campusa, z/g, 31006 Iruñea).

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

Oro har, eskatzen diren bete beharreko baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira.

2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gehienez ere hilabete bateko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web orrialdean jarriko da behin-behineko zerrenda, tramitatzeko onartuak izan direnena eta baztertuena, eskaturiko laguntzarako ezarri eskakizunen bat ziurtatu ez dutelako edo eskaturiko agiriak aurkeztu ez dituztelako. Bitarteko horiek dira Unibertsitateak onarturiko publizitate tresna bakarra, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez-ofizialean. Eskatzaile horiei 5 egun balioduneko epea emango zaie, zerrenda Unibertsitatearen web orrialdean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, dagokion dokumentazioan atzemandako gabeziak konpon ditzaten edo osatu beharreko dokumentazioa osa dezaten. Ezarritako epean egin ezean, eskaera ezin izango da tramitatu.

2.3. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzi eta gero, eta Balioespen Batzordeak proposaturik, Unibertsitatearen web orrialdean argitaratuko da tramitatzeko onartu diren eta baztertu diren eskaeren behin betiko zerrenda. Behin betiko ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta bere aurka zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi- errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web orrialdean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.4. Tramitatzeko onartu diren eskaeren behin betiko zerrenda argitaratzen denetik bi hilabeteko epean gehienez ere, puntuazioak eta laguntzen behin-behineko esleipen proposamena argitaratuko dira Unibertsitatearen web orrialdean, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez ofizialean, eta 5 egun balioduneko erreklamazio epea jarriko da proposamena webean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Balioespen Batzordeak Unibertsitateko errektoreari igorriko dio behin betiko esleipen proposamena, ebazpen baten bidez onetsia izan dadin. Puntuazioak eta laguntzak emateko behin betiko proposamenak Unibertsitatearen web orrialdean argitaratuko dira. Lau hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatuta, ez bada ebazpenik ematen, eskaerak ezetsi direla ulertuko da.

2.5. Laguntzak emateko errektorearen behin betiko ebazpenaren aurka, zilegi da aukerako berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, Unibertsitatearen webean argitaratu edo jakinarazi, eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko

Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

2.6. Argitaratzeko web orrialdea: http://www.unavarra.es/investigacion/laguntzak-eta-deialdiak

3.–Laguntzen araubide juridikoa.

3.1. Laguntzen onuradunen eskubideak eta betebeharrak deialdi honetan ezartzen direnak izango dira, eta aplikagarria zaien legeria indardunean ezartzen den beste edozein.

3.2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 22. artikuluan ezarritakoak arautuko ditu kontratuak.

3.3. Laguntzaren onuraduna Ingurumen Teknologiak eta Aplikazioak (ITA) ikerketa taldeari atxikiko zaio.

3.4. Deialdi honetan jasotzen diren laguntzek ez dute inolaz ere konpromisorik ezartzen onuradunak Nafarroako Unibertsitate Publikoko plantillan sartzeko.

3.5. Deialdi honen babesean laguntza bat jasotzea bateraezina da funts publiko edo pribatuekin finantzaturiko beste laguntza batzuekin, bai eta laguntzaren onuradunari kontratu edo estatutu lotura ekartzen dioten soldata edo lansariekin ere. Nolanahi ere, badira salbuespen batzuk, Ikerketako errektoreordeak baimena eman ondoren:

  • Prestakuntzan dauden ikertzaileek egiten duten ikerketa-jarduerarekin zuzenki loturik dauden ikerketa edo irakaskuntza lanetatik datozen ordainsariak, bai eta beste hauetatik datozen osagarriekin ere: I+G proiektuetako parte-hartze baimenduak, 2001eko abenduaren 21eko Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa, 2007ko apirilaren 14ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutakoa, aplikatuz egindako kontratuak.
  • Ikertzaileen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzeko laguntza osagarriak.
  • Ikerketako errektoreordearen arabera emandako laguntzaren xedea garatzeari traba egiten ez dioten jarduerengatik noizean behin jasotako laguntzak.

4.–Onuradunen betebeharrak.

4.1. Onuradunak laguntza onartzeak berarekin dakar deialdi honetan ezarritako arauak onartzea eta baita Nafarroako Unibertsitate Publikoak laguntzen jarraipen zientifikorako ezartzen dituenak ere.

4.2. Onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

4.2.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzea, laguntzaren helburuko ikerketa- lana egiteko xedez, laguntza emateko ebazpenean edo kontratuan adierazten den egunean bertan, eta sartzen ez badira laguntzari uko egiten diotela ulertuko da. Halaber, laguntzari uko egiten zaiola ulertuko da Giza Baliabideen Zerbitzutik kontratua sinatzeko jakinarazpena jasotzen den egunaren hurrengo 5 egunetan sinatzen ez bada.

Ikerketako errektoreordeak, interesdunak eskatuta, laguntzaren zuzendariaren oniritziarekin, baimenduko du sarrera atzeratzea, horretarako larritasun handiko arrazoiak daudenean. Bateraezintasun arrazoiak ez dira ezinbesteko kausatzat jotzen taldean edo institutuan sartzea atzeratzeko.

4.2.2. Laguntza atxikita daukan ikerketa-taldean beren lana aprobetxamenduz egitea.

4.2.3. Laguntzarekin lotutako lana garatzean lortu dituzten informazio zientifikoak edo teknikoak ez zabaltzea, laguntzaren zuzendariaren baimenik ez badute.

4.2.4. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari igortzea egindako lanari buruz eskatzen dizkieten txostenak, lanaren zuzendariak ontzat emanak.

4.2.5. Laguntza jaso duten aldiko argitalpen guztietan eta ikerketa-jardueretatik eratorritako beste emaitza batzuetan jasotzea Nafarroako Unibertsitate Publikoak emandako finantzaketaren aipamena.

4.2.6. Laguntza-aldia behin betiko bukatu ondoren, egindako lanaren azken oroitidazkia aurkeztu beharko da, laguntzaren zuzendariak ontzat emana eta lan bizitzaren ziurtagiriarekin batera.

4.3. Deialdi honetan aipatzen diren betebeharrak ez betetzeak emandako laguntza baliogabetzea ekarriko du, eta bidegabeki jasotako diru kopuruak itzuli behar izatea, hala badagokio, diru laguntzak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko erregimen orokorra arautzen duen 2005eko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean agindutakoarekin bat etorriz.

4.4. Erdietsitako laguntzari uko egiten diotenek, laguntzaren zuzendariaren sinadura daukan idazkia egingo diote Ikerketako errektoreordeari, bertan arrazoiak emanez. Deialdi honetako gainerako eskatzaileek beteko dituzte kontratua hasi eta hurrengo 3 hilabeteetan gertatzen diren hasierako emate berrien bajak, laguntzak emateko ebazpenean onetsitako balioespenean ezarritako ordenaren arabera. Laguntzari uko egiteko eskaera ondorio-eguna baino 7 egun lehenago aurkeztu behar da gutxienez.

4.5. Laguntza hauen onuradunek Nafarroako Unibertsitate Publikoari lagatzen dizkiote laguntzaren helburu den ikerketa-jardueren ondorioz sortzen diren emaitzei legozkiekeen eskubideak. Unibertsitateak laguntzen onuradunei egile eskubideak aitortuko dizkie lortzen lagundu duten emaitzen gainean, Unibertsitateko kontratupeko ikertzaileei edo ikertzaile funtzionarioei dagozkien baldintza berdinetan.

5.–Onura sozialak.

Laguntzen onuradunek sinatutako kontratuari dagozkion lan arloko eta arlo sozialeko onurak edukiko dituzte.

6.–Irakaskuntza.

6.1. Laguntzen onuradunek zilegi dute baimena eskatzea Unibertsitateko sail batean irakaskuntza lanak egiteko, laguntzaren zuzendariak eta ukitutako saileko zuzendariak ados daudela adierazi ondoren. Lankidetza horrek, gehienez, laurogei ordu hartuko ditu urte bakoitzean, eta ez da kontabilizatuko Sailaren ikasketak antolatzeko planean.

6.2. Baimena eskatuko da ezarritako prozedurarekin bat, eta Ikerketa Zerbitzuan aurkeztuko da http://www.unavarra.es/investigacion/inprimakiak helbidean eskuragarri dagoen

Inprimakia laguntzaren zuzendariaren eta Saileko zuzendariaren izenpearekin.

7.–Laguntzak baliogabetzea.

Laguntza hauen onuradunek eskubidea edukiko dute Gizarte Segurantzaren erregimeneko prestazioak jasotzeko, deialdian azaltzen den moduan, Gizarte Segurantzari buruzko Legearen Testu Bateratua onesten duen 1994ko ekainaren 20ko 1/1994 Errege Dekretuan ezarritakoekin bat, sortzen duten gorabeherek irauten duten artean. Baimenei dagokienez, Langileen Estatutuak eta aplikagarri diren lege indardunek ezarritakoari jarraituko diote.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen

22 c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aldi baterako ezgaitasuna, arriskua haurdunaldian, amatasuna, adopzio edo harrera, arriskua bularra ematean eta aitatasuna direla medio sortzen diren egoeretan eten egingo da kontratuaren zenbaketa.

8.–Eskatzaileen betebeharrak.

8.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoretza ondoko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzek honako helburu hauek dituzte: Doktoretza titulua eskuratu berri duten ikertzaileen gaitasun ikertzailea bultzatzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa taldeen jardun ikertzailea gehiagotzea.

8.2. Betebeharreko baldintzak:

–Doktore izatea,

9.–Eskaera egiteko inprimakiak eta dokumentazioa:

a) Eskaera orri normalizatua, zeina helbide honetan baitago jaisteko: http://www.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias/personal- investigador. Eskaera orria bete eta gero, izenpeturiko ale bat aurkeztu behar du eskatzaileak Erregistro Orokorrean, kasu bakoitzean eskatzen diren dokumentuekin batera. Zuzendariak eskaera-inprimaki honetan jasotzen den kontratua atxiki zaion ikerketa taldeko kide izan behar du. Hark laguntzari oniritzia emateak esan nahi du izenpetzailea tutoretzat onartzen dela, Prestakuntzan dauden Ikertzaileen Estatutuak eta Zientzia, Teknologia eta

Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezartzen dituzten ondorioetarako, eta deialdi honetan ezarritako oinarriak onartzen direla.

b) Merezimendu zerrendari buruzko laburpen inprimakia, helbide berean dagoena: http://www.unavarra.es/investigacion/ayudas-y-convocatorias/personal- investigador. Inprimakiarekin batera, alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da. Agiriz egiaztatutako merezimenduak balioetsiko dira bakarrik. Merezimenduak aurkeztu eta frogatzea ez denez baldintza baztertzailea deialdian, eskatzaileak ez badu dokumentazio hori aurkezten, Unibertsitateak ez ditu merezimendu horiek balioetsiko eta ez du eskatuko haiek egiaztatzea.

Ez dira kontuan hartuko egiaztatzeko eskumena beren arauetan ez daukaten pertsonek, organoek edo erakundeek jaulkitzen dituzten agiriak.

c) Nortasun Agiri Nazionalaren edo pasaportearen fotokopia.

d) Lizentziadun edo graduatuaren tituluaren fotokopia, baita irakaskuntza- espedientearena ere.

e) Doktore tituluaren fotokopia edo eskatu izanaren ordezkagiria.

f) Garatu nahi den ikerketa-proiektua.

Deialdi honetako oinarrietan interesdunei eskatutako dokumentazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskuetan baldin badago jada, ez dira dokumentazio hori aurkeztera behartuak egongo, eta zirkunstantzia hori idatzita jasotzeko eskatu beharko dute idazki batean. Idazki horretan zein dokumentu den identifikatu behar dute eta zein datatan eta zein administrazio unitatetan aurkeztu zen.

Merezimenduak egiaztatzen dituzten agiri akademikoak gaztelania, euskara, ingelesa edo frantsesa ez den hizkuntza batean idatzita badaude, hizkuntza hauetako batera egindako zinpeko itzulpena erantsi beharko da.

10.–Izangaiak hautatzea

Atal honetan ezarritakoari jarraikiz hautatuko dira hautagaiak:

–Zientzia Kimikoen edo Ingeniaritza Kimikoaren lizentziadun edo graduatu titulua edukitzea, 20 puntu.

–Eskatzailearen curriculuma, I. Eranskinean ezarritakoaren arabera, 45 puntu gehienez ere.

–Prozesu katalitikoetan eta adsorzio-prozesuetan frogatzen ahal den esperientzia izatea, baita gas-kromatografiaren bidezko analisian ere. Esperientzia hori egiaztatuko da lan ziurtagirien, egindako ikastaroen sinestamenduen, argitalpen zientifikoen edo biltzarretako komunikazioen bidez, eta curriculumaren barruan balioetsiko da.

–Eskatzaileak aurkeztutako ikerketa proiektua, 15 puntu gehienez ere. Balioetsiko da izangaiak garatu nahi duen proiektuaren kalitatea eta egokitzapena taldearen ikerketa lerro honetara: CO2 -en balioespena, CH4 -ren erreformatu lehorraren eta hidrogenazioaren bidezkoa.

–Balioespen batzordea:

  • Batzordeburua: Antonio Gil Bravo jauna, Unibertsitateko katedraduna, Kimika Aplikatuko Sailari atxikia.
  • Idazkaria: Sophia A. Korili and., Kimika Aplikatuaren Sailari atxikiriko unibertsitateko irakasle titularra.
  • Batzordekidea: José Ignacio Pérez de Landazabal Berganzo, Unibertsitateko irakasle titularra, Fisika Sailari atxikia.

Hautaketa prozesua gainditzeko, gutxienez ere 40 puntu ateratzea eskatuko da.

11.–Kontratuaren baldintzak.

11.1. Laguntzaz baliatzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sistemarako Sarrerarako kontratu baten bidez gauzatuko da onuradunaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 22. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.

11.2 Kontratua hiru urterako gauzatuko da, aldez aurretik laguntzaren zuzendariak eta ikerketa taldeko arduradunak aldeko txostena eginda. Kontratuak urtebetez luzatzeko aukera egongo da, betiere aurrekontuan diru hornidura eta laguntzaren zuzendariaren aldeko txostena badaude. Hasierako kontratuaren iraupenak gehi ondorengo luzapenek ezin izango dute lau urteko muga gainditu.

11.3. Laguntzen zenbatekoa 1.600 euroko 14 lansari izango da. Hileroko kopuru horretatik nahitaez kotizatu behar den kuota kenduko da, eta Unibertsitateak Gizarte Segurantzako dagozkion enpresa kuotak bere gain hartuko ditu, lege indardunetan ezarritako moduan.

12.–Argitalpena.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta Unibertsitateko bitarteko elektronikoen bidez zabalduko da.

13.–Errekurtsoak

Deialdi hau onesten duen ebazpenaren aurka eta deialdiko oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

I. ERANSKINA

Curriculuma balioesteko baremoa

KATEGORIAK

Argitalpenak

20

Biltzarrak

6

Egonaldiak

6

Proiektuetan parte hartzea

2

Doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko laguntzak eduki izana

4

Beste merezimendu batzuk

7

EKARPENA

PUNTUAK

KATEGORIA

PUNTUAK

1

JCR artikuluak Q1-en

1

Argitalpenak
10. atalean
aipatutako
gaietan

Gehieneko
normalizatua 20

2

Patenteak

1

3

JCR artikuluak Q2-n

0,75

4

JCR artikuluak Q3-n

0,5

5

JCR artikuluak Q4-n

0,25

6

Monografiak

1

7

Nazioarteko liburuak, osorik

1

8

Nazioko liburuak, osorik

0,5

9

Nazioarteko liburuetako kapituluak

0,4

10

Nazioko liburuetako kapituluak

0,1

11

Beste argitalpen batzuk

0,2

12

Nazioarteko biltzarretara gonbidatutako txostenak

1,2

Argitalpenak
10. atalean
aipatutako
gaietan

Gehieneko
normalizatua 6

13

Nazioarteko biltzarretara gonbidatutako txostenak

0,4

14

Nazioarteko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

0,5

15

Nazioko biltzarretako komunikazioak edo posterrak

0,3

16

Puntu 1 urteko egonaldiarengatik Hori baino laburragoak diren egonaldietarako, dagokion ehunekoa

Egonaldiak

Gehieneko
normalizatua 6

17

Europar Batasuneko proiektuak

0,6

Proiektuak
Argitalpenak
10. atalean
aipatutako
gaietan

Gehieneko
normalizatua 2

18

Plan Nazionaleko proiektuak edo parekatuak

0,4

19

Autonomia eremuko proiektuak

0,2

20

Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorrak

0,2

21

Parte-hartzea kontratuetan. LOUko 83. art.

0,1

22

Puntu 1 urteko laguntzarengatik. Hori baino laburragoak diren aldietarako, dagokion ehunekoa

Doktoretza aurreko eta
doktoretza
ondoko laguntzak
eduki izana

Gehieneko
normalizatua 4

23

Hizkuntzak

3

Beste
merezimendu
batzuk

Gehieneko
normalizatua 7

24

Gaiarekin lotutako jardun profesionala, 10. atalean aipatutako gaietan

1

25

Prestakuntza ikastaroak

1

26

Irakaskuntza kolaborazioak

2

Merezimenduen kalkuluaren xehetasunak

Kasu guztietan, onetsitako edo argitaratutako ekarpenak hartuko dira aintzat. Proiektu, ikastaro eta abarretako parte-hartzea behar bezala dokumentatu behar da.

Argitalpenak, komunikazioak eta txostenak: onartu direla edo argitaratu direla egiaztatzea. Biltzarretako akta-liburuak ez dira argitalpenak balira bezala puntuatuko. Biltzarretara joatea baina parte ez hartzea prestakuntza-ikastaroen atalean sartuko da.

Proiektuak: beharrezkoa da egiaztatzea eskatzailea ofizialki proiektuaren ikerketa taldekoa dela, ez bada proiektuaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa ez bada; kasu hauetan, proiektuaren eta deialdiaren datuak adieraziko dira, dokumentazioa errazago topatu ahal izateko. Ez dira baliozkoak izango proiektuaren arduradunak emandako egiaztagiriak.

Kontratuak: kontratudunak kontratuaren testuan taldeko partaide bezala agertzen direnean edo beka bat edo lan kontratua eduki dutenean, orduan bakarrik balioetsiko dira LOUren 83. artikuluaren araberako kontratu atxikipenak.

Merezimendu bakoitza behin bakarrik puntuatuko da, eta ezingo da merezimendu bera bi ataletan aurkeztu.

–Argitalpenak: gehieneko normalizatua, 20 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: artikuluak aldizkarietan Q1-en, puntu 1; Q2-n, 0,75 puntu; Q3-n, 0,5 puntu, eta Q4-n, 0,25 puntu. Monografiak eta nazioarteko liburuak osorik, puntu 1; patenteak, puntu 1; nazioko liburuak osorik, 0,5 puntu; nazioarteko liburuko kapituluak, 0,4 puntu; nazioko liburuetako kapituluak, 0,1 puntu; beste argitalpen batzuk, 0,2 puntu.

–Biltzarretako parte-hartzeak (komunikazioak edo posterrak biltzarretan): gehieneko normalizatua, 6 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: nazioarteko biltzarretarako txostenak, 1,2 puntu; nazioko biltzarretarako txostenak, 0,4 puntu; nazioarteko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,5 puntu; nazioko biltzarretarako komunikazioak edo posterrak, 0,3 puntu. Biltzarretako txostenen kasuan, gonbidaturik egiten badira, beharrezkoa da biltzarreko gonbidapena agiriz egiaztatzea.

–Egonaldiak ikerketa zentroetan: gehieneko puntuazio normalizatua, 6 puntu.

Egonaldia egin dela eta haren iraupen osoa egiaztatu behar dira.

–Finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartzea: gehieneko normalizatua, 2 puntu. Ekarpenak honela balioetsiko dira: Europar Batasuneko proiektuetan parte hartzea, 0,6 puntu; Plan Nazionaleko proiektuetan edo parekatuetan parte hartzea, 0,4 puntu; autonomia erkidego bateko proiektuetan parte hartzea, 0,2 puntu; Unibertsitateek finantzaturiko proiektu lehiakorretan parte hartzea, 0,2 puntu; LOUren 83. artikuluaren araberako kontratuetan parte hartzea, 0,1 puntu.

–Doktoretza aurreko eta doktoretza ondoko laguntzak eduki izana, gehieneko normalizatua, 4 puntu. 1 puntu emango dira eduki den laguntzaren urte bakoitzeko. Laguntzaren iraupen osoa egiaztatu behar da. Laguntzaren jakinarazpena aurkeztea ez da nahikoa, ez baitu justifikatzen denbora guztia erabili denik.

–Beste merezimendu batzuk: gehieneko normalizatua, 7 puntu.

–Interes zientifikoko hizkuntzak: 3 puntu, gehienez ere. Bakarrik balioetsiko dira hizkuntza eskola ofizial, Goethe Institut, Alliance Française, Cambridge University eta abarren ziurtagiri ofizialak. C2 maila 0,75 puntuz balioetsiko da, C1 maila 0,5 puntuz, eta B2 maila 0,25 puntuz.

–Prestakuntza ikastaroak: 1 puntu, gehienez ere. Egiaztatzen direnak balioetsiko dira, gehienez ere 200 ordu artekoak, doktoretza-programarako sarbidea ematen duten titulazioak ez diren beste titulazio batzuk, Irakaslanerako Egokitze Ikastaroa (IEI) etab., jardunaldi eta biltzarretako parte-hartzea barne. Jardunaldi eta biltzar egun bakoitzeko 5 ordu zenbatuko dira. Zehazten ez bada, 10 ordu balioetsiko dira. 0,1 puntu emango dira 10 orduko ikastaro bakoitzeko.

–Ikerketarekin lotutako intereseko lanbide jarduera izateagatik: 1 puntu gehienez, zeina lanaldi osoko 12 hilabeteren baliokidea baita. Prestakuntza bekak eta irakaslanetako lankidetzak ez dira puntuatuko. Ikerketa proiektuen kargura egindako kontratuak proiektuen atalean balioetsiko dira.

–Irakaskuntza kolaborazioak unibertsitatean: gehienez 2 puntu. Behar bezala justifikatutako 60 orduko aldi bakoitzeko puntu 1 emango da.

Azkenik, atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira.

Iragarkiaren kodea: F1802235