2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Laburpena, kirol eta kultura entitateendako
2018rako diru-laguntzena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 386025.
1.–Xedea.
Kulturaren, kirolen eta aisiaren arloko jarduerak (besteak beste) antolatzea Cabanillasko bizilagunentzat.
2.–Betebeharrak.
Honako pertsona eta talde hauek parte hartu ahalko dute deialdian:
a) Irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Cabanillasen helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.
b) Pertsona fisikoak, Cabanillasen helbidea izanik Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.
c) Cabanillasen helbidea ez duten irabazi asmorik gabeko entitate eta elkarteak, eta pertsona fisikoak, Udalaren intereseko zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.
3.–Eskaerak aurkeztea.
Eskaerak Cabanillasko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, eta epea 2018ko martxoaren 7an bukatuko da, 12:30ean.
4.–Oinarri arautzaileak:
Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean (www.cabanillas.es) ikus daitezke.
Cabanillasen, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.
Iragarkiaren kodea: L1802180