1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
22/2018 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita heziketa zikloa 2016-2017 ikasturtean bukatu duten ikasleei hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen sari bereziak emateko, Nafarroako Foru Komunitatean.
Heziketa zikloa 2016-2017 ikasturtean bukatu duten ikasleei hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen sari bereziak emateko deialdiaren aldeko txostena egin du Lanbide Heziketaren Zerbitzuak, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren lehenbiziko puntuan adierazitakoari jarraikiz.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Heziketa zikloa 2016-2017 ikasturtean bukatu duten ikasleei hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen sari bereziak emateko deialdia onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso da.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2018ko otsailaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
ERANSKINA
Oinarriak
1. Deialdia egiten da hezkuntza sistemako lanbide heziketako erdi eta goi mailako ikasketen sari bereziak, 2016-2017 ikasturteari dagozkionak, emateko, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren arabera. Foru agindu horren bidez sortu eta arautu ziren hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasketen eta arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketen sari bereziak Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.
2. Deialdian parte hartzen ahalko dute hezkuntza sistemako erdi eta goi mailako ikasleek, baldin lanbide heziketako ikasketak 2016-2017 ikasturtean bukatu badituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan, publikoak nahiz pribatu izan, eta martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
3. Sari berezia eskuratu nahi duten ikasleek izena eman beharko dute, aipatutako martxoaren 4ko 29/2013 Foru Aginduaren 6. artikuluaren arabera behar den dokumentazioa eta eskabidea aurkeztuz.
Eskabideak Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari igorriko zaizkio, aurreko atalean adierazitako agiriekin batera, eta honela aurkezten ahalko dira:
–Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazten diren lekuetako edozeinetan.
Deialdi honetarako, eskabideak hamar egun balioduneko epean aurkeztuko dira, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
4. Sari berezietarako deialdi honetan inskribatzeko eskabideak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko “Lanbide Heziketako sari bereziak” izeneko tramite fitxan ageri den ereduari jarraituko dio, zeina helbide honetan baitago:
http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1967/Premios-Extraordinarios-de-Formacion-Profesional-y-Artes-Plasticas-y-Diseno
Orobat, aipatu tramite fitxan aurkitzen ahalko da sari berezietarako deialdi honi buruzko informazio guztia.
5. Sari berezien deialdian norgehiagokako araubidea erabiliko da. Sariak Hezkuntzako zuzendari nagusiak emanen ditu, hautapen batzordeak proposaturik. Horretarako, ikasketa espedientean agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan, eta berdinketa izanez gero, beste merezimendu batzuei emandako puntuazioa.
6. Honela gauzatuko da norgehiagokako araubidea:
a) Sariak heziketa zikloan azken kalifikaziorik handiena lortzen duten parte-hartzaileei emanen zaizkie. Kalifikazio hori bi dezimalekin emanen da.
b) Berdinketa izanez gero, honako atal hauek baloratuta lortzen den puntuazio handiena kontuan hartuz ebatziko da:
–Hizkuntza ikasketak. Hizkuntzen maila egiaztatzeko, otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio. Foru agindu horren bidez, hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulazioak eta ziurtagiriak ezarri ziren, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak ezartzen dituen mailei erreferentzia eginez, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko eskumeneko eremuan.
Egiaztatzen den hizkuntza bakoitzean, A2 maila edo baliokidea 0,2 punturekin baloratuko da; B1 maila edo baliokidea 0,5 punturekin; eta B2 maila edo baliokidea puntu 1ekin. C1 edo C2 maila edo baliokidea duela frogatzen duenari 1,5 puntu emanen zaio.
–Atzerriko prestakuntza egonaldiak. Atzerriko prestakuntza egonaldietan emandako hilabete bakoitzeko, administrazio batek antolatua bada: 0,1 puntu. 2 puntu guztira, atal honetan.
–Titulazioari lotutako berariazko prestakuntza. 0,05 puntu emanen dira administrazio publiko batek edo berak baimendutako entitate batek ziurtatutako ikastaroetan egindako 10 orduko. 2 puntu guztira, atal honetan.
–Bestelako prestakuntza: beste ikasketa batzuk burutu dituztela frogatzen dutenek: egindako zikloarekin zerikusia badute, 0,5 puntu emanen dira frogatutako titulu bakoitzeko; zerikusirik ez badute, 0,2 puntu frogatutako titulu bakoitzeko. 2 puntu guztira, atal honetan.
c) Berdinketak badirau, hautapen batzordeak curriculumean aurkeztutako beste alderdi aipagarri batzuk hartuko ditu kontuan, esate baterako, lan esperientzia, sariak, bekak edo beste batzuk.
7. Sari berezia lortzen duten ikasleei, Hezkuntza Departamentuaren aitorpen ofizialaz gainera, saria frogatzen duen diploma emanen zaie, eta saria lortu dutela frogatzen duen eginbidea jasoko da haien ikasketa espedientean.
8. Sari berezia lortzen duten goi mailako lanbide heziketako ikasleek Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak antolatzen duen Lanbide Heziketako Sari Nazionalen deialdian parte hartzen ahalko dute, uztailaren 15eko EDU/2128/2011 Aginduan jasotzen den bezala.
9. 2016-2017 ikasturteko sari bereziak Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez adjudikatuko dira, eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Iragarkiaren kodea: F1801752