36. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXO

Deialdia, desjabetze aktak egiteko

Artaxoko Kontzejuko buruak, 2018ko urtarrilaren 29an, honako ebazpen hau eman du:

Artaxoko Kontzejuak, 2017ko ekainaren 14an, “Artaxo Longidan (Nafarroa) hondakin uren araztegirako sarbidea eta ondoko finkak egokitzea” proiektua onetsi zuen, baita ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda hasiera batean ere, eta jendaurrean paratu zuen hamabost eguneko epean. Longidako Udalak erabaki hori berretsi zuen 2017ko ekainaren 21ean egin bilkura berezian.

Jendaurreko aldia bukatutakoan, Artaxoko Kontzejuak, 2017ko irailaren 29an egindako bilkuran, alegazio bakarra ebatzi zuen, eta behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendari ere, eta onespen horri loturik daude onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra. Era berean, erabaki zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea presakoa deklara dezala aipatutako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa. Longidako Udalak erabaki hori berretsi zuen 2017ko urriaren 4an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Gobernuak, 2017ko azaroaren 28ko erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,

EBATZI DA:

1. Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, martxoaren 7an Artaxoko Kontzeju-etxean, Carretera kaleko 17an, Artaxon, ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala egokituz gero, behin betiko okupaziokoak.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.

3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta eta Itziar Calvo Oteiza administrazioko peritu izendatzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Artaxoko Kontzejuko iragarki oholean eta Longidako Udalarenean argitaratuko dira. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

5. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.

Artaxon, 2018ko urtarrilaren 29an.–Kontzejuko burua, Lidia Rodríguez Aristu.

ERANSKINA

Proiektua: “Artaxo Longidan (Nafarroa) hondakin uren araztegirako sarbidea eta ondoko finkak egokitzea”.

Aktak egiteko tokia: Artaxoko Kontzeju-etxea.

Eguna: 2018ko martxoaren 7a.

HITZORDUA

TITULARRAK

POL.

LUR.

UDAL-MUGARTEA

10:00etan

Rosalía Otano Remiro

11.

88.

Artaxo (Longida)

Iragarkiaren kodea: L1801326