2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte-langileen zerrendak oposizio bidez osatzeko, aldi baterako kontratatzeko
Ikusirik aldi baterako kontratatzeko gizarte-langileen zerrenda bat osatzeko beharra Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, langile finkoen beste edozein zerrendaren ondotik erabiliko baita, oraingo zerrenda izan, nahiz geroago sortua, ekainaren 5eko 11/1985 Foru Dekretuaren 42. artikuluak xedatu bezala,
EBATZI DUT:
1. Onestea ondoko
OINARRIAK
1.–Arauak.
1.1. Deialdi honen xedea da gizarte-langile izateko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako.
Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, ekainaren 5eko 11/1985 Foru Dekretuaren 42. artikuluan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.
1.2. Kontratatzen den langilea B maila edo taldean sartuko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan aldi baterako langile lan-kontratudunei ezartzen zaizkien ordainsari eta osagarriak jasoko ditu, eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean, araubide horren babespean.
1.3. Lanaldia, ordutegia, oporrak eta gainerakoak Nafarroako Administrazio Publikoen lan-kontratudunen hitzarmenaren araberakoak izanen dira.
1.4. Eskualdea handia dela kontuan izanik, kontratatzen diren pertsonak bere kabuz mugitu beharko dira, Nafarroako Gobernuak ezarritako kilometro-ordaina jasotzen dutela.
Laneko herria aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, Mankomunitatea osatzen duten entitateen barnean betiere.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hemezortzi urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Gizarte Laneko Diplomadun titulua edukitzea, edo dagokion gradu-titulua, edo ofizialki balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea (hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina aurkeztuz).
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Gidabaimena izatea, gutxienez ere A1 edo B1 motakoa. Deialdi honen ondorioz izendatzen denak ibilgailua duela frogatu beharko du izendapena baino lehenago.
e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
g) Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten gizarte-langilearen lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen-prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, bai Noaingo egoitzan (San Migel plaza, 5, behea) bai Beriaingo egoitzan (Morea Norte industrialdea, A kalea, 8b).
Eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.
Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.
4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, ebazpen bidez, eta hura argitaratzeko aginduko du, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Noaingo, Beriaingo eta Galarko udalen web-orrietan.
4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu eta, kasua bada, akatsak zuzendu ahalko dituzte, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Erregistroan.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzi ondoren, Mankomunitateko burutzak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Noaingo, Beriaingo eta Galarko udalen web-orrietan argitaratzeko aginduko du.
Ebazpen horretan adieraziko da probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Hauexek izango dira kalifikazio epaimahaiko kideak:
–Epaimahaiburua: Mankomunitateko burua.
–Mahaikide teknikaria: Laura Zardoya Ariza, Mankomunitateko kudeatzailea.
–Mahaikide teknikaria: Elsa Sancho Iztueta, Mankomunitateko gizarte-langilea.
–Mahaikide teknikaria: langileen legezko ordezkariek izendatu beharrekoa.
–Mahaikide-idazkaria: Mankomunitateko idazkaria.
Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta behin betiko osaera argitara emanen da, deialdirako onartuen eta baztertuen zerrendaren onespena argitaratzearekin batera.
5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.
5.4. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Mankomunitateko burutzari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla eta, aditzera emanen da, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.
6.–Hautapen prozedura nola eginen den eta balorazioa.
6.1. Aukera anitzeko galdera sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun zuzena bakarra izanik, baita kasu praktiko bati ere, deialdiko II. eranskinean agertzen diren gaiei buruz.
Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.
6.2. Hautapen proba horretan gehienez ere 100 puntu emanen dira, honela banatuak:
a) Lehen ariketa: teoriko/praktikoa. Deialdiko II. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko 50 galderari idatziz erantzutea. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Oker bakoitzeko 0,50 puntu kenduko dira. 50 puntu emanen dira, gehienez. Gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak bazterturik geldituko dira.
b) Bigarren ariketa: praktikoa. Kalifikazio epaimahaiak deialdiko II. eranskineko gai zerrendako gaien inguruan proposatutako kasu praktiko bati edo batzuei erantzutea. 50 puntu emanen dira, gehienez. Bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten izangaiak (gutxienez 12,5 puntu ariketa bakoitzean).
Kasu praktikoa baloratzeko, izangaiak gainditua behar du galdera sorta teorikoaren proba.
6.3. Lehen eta bigarren ariketak saio bakarrean eginen dira. Lehenbizi test motako zatia zuzenduko da eta, bigarrenik, hori gainditu dutenen kasu praktikoen zatia. Ez da pliketako kasu praktikoen zatia zuzenduko ez bada test motako zatia gainditu (25 puntu baino gutxiago).
6.4. Probetarako dei bakarra eginen da; hartara, izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela azaldu beharko dira.
Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.
6.5. Azken emaitzan diren berdinketetan, laneko merezimenduen balorazioan puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, baremo honen arabera:
–Gizarte-langile gisa, lanaldi osoan, administrazio publikoan lan egindako urte bakoitzeko: 4 puntu.
–Gizarte-langile gisa, lanaldi osoan, enpresa pribatu batean lan egindako urte bakoitzeko: 3 puntu.
6.6. Hautaprobetan, denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak ezarriko dira, desgaitasuna izanik beren eskabidean halaxe eskatzen dutenentzat.
7.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
7.1. Probaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak argitara emanen du gainditu duten izangaien zerrenda Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko bi egoitzetan eta Noaingo, Beriaingo eta Galar Zendeako udalen web-orrietan. Halaber, izangaien artean berdinketarik gertatzen bada, merezimenduak aurkezteko tokia eta eguna adieraziko ditu.
Lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako zerrenda Mankomunitateko buruari igorriko zaio, ebazpen bidez onets dezan, bai eta hautapen prozesuaren espediente osoa ere.
7.2. Gainditu duten izangaiei Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
7.3. Deiak horrela eginen dira:
a) Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen jakinarazi beharko dute. Horrez gain, harremanetarako beste telefono batzuk edo helbide elektroniko bat eman ditzakete. Informazio horrek beti eguneratua egon beharko du.
b) Telefonoz kontratu bat eskaintzeko, gutxienez bi saiakera eginen dira izangai bakoitzarekin, hark jakinarazitako bideak erabiliz, eta deiak egun bateko epean banatuz.
c) Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.
Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.
d) Lanaldi partzialeko aldi baterako kontratazioetan, ahaleginak eginen dira lanaldia zerbitzu berean sortzen diren beste behar batzuekin osatzeko, betiere kontratu berarekin egitea posible bada eta interesduna ados baldin badago.
7.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta PFEZren atxikipena, behar diren zenbatekoetan.
8.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Noainen, 2018ko otsailaren 6an.–Mankomunitateko burua, Jesús M.ª Erburu Anchaño.
I. ERANSKINA
Eskabide-orria (PDFa).
II. ERANSKINA
Gai zerrenda
1. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. Eskubideak eta betebeharrak. Gizarte zerbitzuen sistema publikoak. Eskumenen eta antolaketaren gaineko araubidea. Gizarte zerbitzuen sistema publikoaren finantzaketa. Gizarte zerbitzuetako profesionalen parte-hartzerako eta kontsultarako organoak. Ekimen pribatua. Kalitatea, ikuskapena eta zehapen araubidea.
2. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. I. titulua. Prozeduretako interesdunak. IV. titulua. Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak.
3. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa. Mendekotasuna dutenen autonomiarako eta arretarako sistema. Mendekotasuna eta haren balorazioa. Eskubidea aitortzea.
4. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena. Definizioak. Aplikazio esparrua. Prestazioaren onuradunak. Administrazioen eskumenak. I. eta II. eranskinak. Prestazio bermatuak eta bermatu gabeak.
5. gaia.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.
6. gaia.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabeen Babes Juridikoari buruzkoa. Adingabearen interes gorena. Adingabearen eskubideak. Arrisku egoeretan nola jokatu. Babesgabetasun egoeretan nola jokatu. Zaintza. Familian eta egoitza batean hartzea. Adopzioa.
7. gaia.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzkoa: arrisku egoera, babesgabetasun egoera, babes neurriak arrisku eta babesgabetasun egoeretan, eta neurri horiek betearaztearen ondoriozko egoerak. Eskumenen banaketa. Adingabeen eskubide eta betebeharrak. Prebentzio lanak. Gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeen babesa. Autonomia pertsonalerako programak. Jarduketak erreforma sisteman.
8. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatean Babesgabeko haurren kasuetan esku-hartzeko eskuliburua.
9. gaia.–14E/2017 Foru Agindua, martxoaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak emana, toki entitateentzako diru-laguntza deialdi bat onesten duena gizarte larrialdietako laguntzak eta/edo gizarteratze prozesuetan laguntzekoak banatzeko.
10. gaia.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa.
11. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.
12. gaia.–1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onesten duena.
13. gaia.–32/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea oinarrizko gizarte zerbitzuen programa eta finantzaketa arloan garatzeko erregelamendua onesten duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Oinarrizko gizarte zerbitzuen programak.
14. gaia.–2/1998 Foru Legea, martxoaren 27koa, Nafarroako Boluntario Lanari buruzkoa II. kapitulua. Boluntarioak. III. kapitulua. Boluntariotzako entitateak. IV. kapitulua. Boluntariotza sustatzea. V. kapitulua. Nafarroako administrazio publikoak.
15. gaia.–5/2010 Foru Legea, apirilaren 6koa, Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzkoa. II. titulua. Aplikatzekoak diren xedapenak eta neurri orokorrak eta berariazkoak. III. titulua. Arau orokorrak.
16. gaia.–Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Plana. Noain Elortzibarko, Beriaingo eta Galar Zendeako udalen web-orrietan argitaratua.
17. gaia.–Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ELZri buruzko ordenantza. 2007ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 27an.
18. gaia.–Siuss programa (Gizarte Zerbitzuen Erabiltzaileentzako Informazio Sistema).
Iragarkiaren kodea: L1801751