2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERIAIN
Deialdia, Beriaingo Udaleko administrari-ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta plantillako lanpostu kopurua handitu gabe betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda
Alkatetzak urriaren 18an emandako 220/2017 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Beriaingo Udaleko administrari-ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe. Deialdi hori 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an.
Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, eta haren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da onestea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eranskinean heldu dena, adierazita ez dela kalifikazio epaimahaia aldatu, eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.
Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua:
2018ko martxoaren 1ean hasiko da, 8:00etan, Beriaingo Udaleko osoko bilkuren aretoan (Udaletxeko plaza, z.g., Beriain).
Beriainen, 2018ko otsailaren 2an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
ERANSKINA
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
–Onartuak:
CARRIQUE IRIBARNE, MARÍA DOLORES
ESLAVA JERICÓ, AMAIA
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L1801525