36. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

3/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak emana. Ebazpen honen bidez Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzen zaio administrazio espediente bat, prozedura arrunteko 42/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoarena, zeina Sindicato Médico de Navarra eta Sindicato de Enfermería SATSE sindikatuek aurkeztu baitzuten xedapen honen aurka: azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

2018ko urtarrilaren 31ko idazkiaren bidez, otsailaren 2an jaso baitzen, Salako Justizia Administrazioaren letraduak eskatu zuen administrazio espediente bat bidaltzeko, prozedura arrunteko 42/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoarena, zeina Sindicato Médico de Navarra eta Sindicato de Enfermería SATSE sindikatuek aurkeztu baitzuten xedapen honen aurka: azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, letraduak espediente hori Salara igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten edo argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 130/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea administrazio espediente bat, prozedura arrunteko 42/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoarena, zeina Sindicato Médico de Navarra eta Sindicato de Enfermería SATSE sindikatuek aurkeztu baitzuten xedapen honen aurka: azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretua, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

2. Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertzeko modua izan dezaten bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 38.1 artikuluan xedatuarekin bat, organo judizialari jakinaraztea badugula metatzeko modukoa izan daitekeen errekurtso honen berri: prozedura arrunteko 497/2017 eta 528/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoak, goian aipatutako arau xedapen beraren aurka aurkeztu dutena AFAPNA, Unión General de Trabajadores de Navarra eta Sindicato del Personal Administrativo sindikatuek.

4. Ebazpen hau igortzea Sindicato Médico de Navarra eta Sindicato de Enfermería SATSE sindikatuei, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 7an.–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea, Mikel Arregi Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1802183