1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
120C/2017 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Lizarrako Udaleko lan-kontratudunen lan-baldintzei buruzko hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
Aztertu da Lizarrako Udaleko lan-kontratudunen lan-baldintzei buruzko hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100242012013), erregistro honetan sartu zena 2017ko urriaren 23an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2017ko uztailaren 4an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko azaroaren 24an.–Izaskun Goñi Razquin, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia.
Lizarrako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudunen lan-baldintzei buruzko hitzarmena. 2016-2019 aldia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: F1800068