36. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Laburpena, 2018. urtean zerbitzu sozialen eta ekintza sozialaren arloko jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/381063) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 385036.

2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egiten diren jarduera eta proiektuetarako emanen da diru-laguntza.

Zerbitzu sozialen eta ekintza sozialaren arloko jarduerak sustatzeko ekimenak laguntzeko, deialdi honen xedea da laguntza ekonomikoa ematea jarduerak egiteko, baldin horien xedeak helburu hauek baditu:

–Prebentziorako eta egoeretan esku hartzeko jarduerak, herritarren integrazioa eta gizarteratzea sustatzeko.

–Honako hauek babesteko programak: parte-hartze soziala, tolerantziazko bizikidetza lortzea eta etorkinak integratzea, gizarte sentsibilizazioko jarduketen bidez.

–“Garapen bidean diren herrialdeak” helburu dituzten proiektuak, herrien tokiko garapena sustatzen dutenak, azpiegitura sozialak bultzatuz hezkuntzan, osasunean, etxebizitzan, saneamenduan eta edateko ura izatearen arloan, giza eskubideetan, herritarren parte-hartzean, garapen ekonomikoan eta abarretan.

San Adrianen, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1801639