36. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea, N-121 Zaragozako errepideko zeharbidearen alboko eremuetako euri uren sarea
eta zoladura berritzeko obretarako

Caparrosoko Udalak, 2018ko otsailaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedientea, obra hauek egiteko:

1. Euri uren sarea eta zoladura berritzea, Caparrosoko N-121 Zaragozako errepideko zeharbidearen alboko eremuetan, eskuinaldean, Zaragozako errepidea kaleari eraginez.

2. Zoladura berritzea Caparrosoko N-121 Zaragozako errepideko zeharbidearen alboko eremuetan, ezkerraldean, Val de Tejería kaleari eraginez.

Aipatu erabakia eta espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdun izan daitezkeenek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten eta zergadunen administrazio elkartea era dezaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119 eta 120. artikuluen arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Caparroson, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1802098