2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Aurrekontuko 2/2018 aldaketa. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 02/2018 aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontu luzatuan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Burlatan, 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1801347