36. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

135/2018 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako diru-laguntzaren deialdia onesten duena 2018. urteko produkzio ekologikoaren kontrol eta ziurtapen jardueretarako.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenaren bidez, NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako 2016-2020 aldirako laguntzaren oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako Foru Komunitatean produkzio ekologikoaren kontrol-agintaritza den aldetik. Ebazpen hori, zazpigarren oinarriari dagokionez, uztailaren 4ko 801/2017 Ebazpenak aldatu zuen.

Aurretik, Europako Batzordeari ebazpen horren berri eman zitzaion, eta hark eragozpenik ez jartzea erabaki zuen aipatu araubideari dagokionez; izan ere, bateragarria da Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.3.c) artikuluarekin. Nafarroako nekazaritzako produkzio ekologikoa Arautzeko Kontseiluari 2016-2020 aldirako laguntza ematearen aldeko erabakian, SA.44490 (2016/N), jasota dago bateragarritasunaren aitorpen hori.

Aipatu ebazpenak bosgarren oinarrian ezartzen du aurrekontu ekitaldi bakoitzean urte horretako diru-laguntzari dagokion gastua baimenduko dela, eta kontrol neurrietarako laguntzaren portzentajea ezarriko dela, kostu errealen %100 gehienez ere.

Orobat, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenaren seigarren oinarriak ezartzen du NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak aurrekontu ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren batetik aurrera aurkeztuko duela eskaera Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan.

Bestalde, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, behin organo eskudunak diru-laguntza emateko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri eta gero, non eta ez dauden aurrez ezarrita.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen direnez eta laguntzaren iraupena 2020ko abenduaren 31 artekoa denez, Nafarroako Foru Komunitateak NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako laguntzen deialdia onetsi gogo du, 2018. urteko produkzio ekologikoaren kontrol eta ziurtapen jardueretarako, eta hori nekazaritzaren eta basogintzaren sektoreetan eta landa eremuetan estatuetako laguntzei 2014tik 2020ra aplikatzen zaizkien Europar Batasunaren irizpideekin bat.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako diru-laguntzaren deialdia onestea 2018. urteko produkzio ekologikoaren kontrol eta ziurtapen jardueretarako.

2. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3. 200.000 euroko gastua baimentzea, 2017ko gastuen aurrekontuetako “Produkzio Ekologikoa Arautzeko Kontseilurako diru-laguntza. Kontrola eta ziurtapena” izeneko 720003-71620-4459-413104 partidaren kargura, horretarako gaituko baita 2018an, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa bada ebazpen honen ondoriozko konpromisoak betetzeko.

4. Egiten diren kostu errealen %100ekoa izanen da kontrol neurriengatiko laguntza, 2018. urterako.

5. Deialdi honetan Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 2ko 799/2016 Ebazpenean aurreikusitako oinarri arautzaileak aplikatuko dira, bertan onesten baitira NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarentzako 2016-2020 aldirako laguntzaren oinarri arautzaileak, Nafarroako Foru Komunitatean produkzio ekologikoaren kontrol-agintaritza den aldetik. Aipatu ebazpena Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak uztailaren 4an emandako 801/2017 Ebazpenak aldatu zuen.

6. Deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basean erregistratzea.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko otsailaren 6an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1801976