35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2018rako zerga-tasak

Oibarko Udalak, 2017ko azaroaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen ez aldatzea indarrean diren zerga-tasak, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan, lege bereko 64. artikuluari dagokionez, ezarritakoan oinarrituz. Hortaz, hona hemen 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen direnak:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2363 tasa bakarra udal-mugarte osorako, ondasunen katastroko balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergentzat %4,12 karga-tasa izanen da eraikuntzak, instalazioak eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: benetako gehikuntzaren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bostera bitarteko aldia: %2,2; 10 urte bitartekoa: %2,1; hamabost urte bitartekoa: %2,0; 20 urte bitartekoa: %2).

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %14,28 izanen da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki horren kontra honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal da, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Oibarko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2017ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1801569