35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, euskarazko ikasleentzako diru-laguntzen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (Identifikazioa): 384843.

Onuradunak eta helburua:

2017ko uztailaren 1etik 2018ko ekainaren 30era bitarte egiten diren ikastaroen matrikularako emanen dira laguntzak. Kilometrajea ez da diruz lagunduko. Diruz lagunduko dira ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegietakoak eta baliabide informatikoen bidez eginikoak. Ez dira diruz lagunduko ikastaro teknikoak, ezta C1etik goragokoak ere. Ez dira diruz lagunduko Sakanako Mankomunitateko langileek egindako ikastaroak.

Oinarri arauemaileak:

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 384843) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean (http://sakana-mank.eus).

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa:

25.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea:

2018ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra arte.

Lakuntzan, 2018ko otsailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1801646