35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Laburpena, Sakanako euskaltegietan helduak euskalduntzeko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 384823.

Onuradunak eta helburua:

Oinarri hauen xedea da Sakanan helduak euskalduntzen aritzen diren euskaltegiei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzea. 2018. urtean egiten diren ikastaroak hartuko dira kontuan deialdi honetan.

Oinarri arauemaileak:

Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 384823) eta Sakanako Mankomunitatearen webgunean http://www.sakana-mank.eus.

Laguntzetarako dagoen diru kopuru osoa:

25.000 euro.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 30ean bukatuko da 2018ko lehen hiruhilekoari dagozkion laguntzei dagokienez; ekainaren 29an, 2018ko bigarren hiruhilekoari dagozkion laguntzei dagokienez; eta 2018ko abenduaren 31n, hirugarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien laguntzei dagokienez.

Lakuntzan, 2018ko otsailaren 5ean.–Mankomunitateko burua, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1801645