2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko lan egutegia
Ikusirik 614/2017 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, 2017ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ekainaren 9an, bertaratutakoek aho batez erabaki dute:
Lehenbizikoa.–Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen 2018ko lan egutegia onestea. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiak, 2018rako:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
–Uztailaren 6a: Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lehen aipatu diren egun baliogabe eta jaiegunetan ere.
Bigarrena.–Urteko lanorduen banaketa hau ezartzea: Administrazioko lanorduen urteko kopurua benetako 1.592 lanordukoa da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera.
Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen urteko lanaldien banaketa honela eginen da:
a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:00etatik 14:45 arte; gainerako 30 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:30etik 8:00ak arte eta 14:45etik 15:15 arte.
b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:30a arte izanen da.
c) Lan ordutegia betetzeko eta aipatu lanorduak ez gainditzeko, egun baliodunak izanen dira, baina zerbitzurik gabekoak, abenduaren 24a eta 31.
Aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, familia-arrazoiengatik, laneko eta familiako bizitza bateratzeagatik edo zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, murriztua edo malgua. Horiek berariazko lan akordioa izanen dute.
Hirugarrena.–Lanaldiko atsedenaldia honela arautzea: eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek gehienez hogei minutuko atsedenaldia izanen dute. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 13:00etara hartzen ahalko da.
Laugarrena.–Prestakuntza ikastaroetara joateko honako arauak ezartzea: prestakuntza ikastaroetara joateko erabilitako denbora lan denboratzat hartuko da baldin eta ikastaroak lanaldian egiten badira eta zerbitzuaren beharrek uzten badute.
Oro har, lanorduetatik kanpo egindako prestakuntza ikastaroek ez dute eskubiderik sortuko ordu edo diru konpentsazioa jasotzeko. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora kasu honetan baizik ez da lan denboratzat hartuko: Administrazioak erabakitzen duenean, lanpostuak bere dituen eginkizunak ongi betetzeko, nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak jasotzeko.
Bosgarrena.–Norberaren arrazoiengatik lanera ez joatea eta lantokitik ateratzeari buruzko arauak ezartzea: otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen Erregelamendukoen artean egonen dira norberaren arrazoiengatik lanera ez joateko eta lantokitik ateratzeko kasu guztiak.
Urrotz Hirian, 2018ko urtarrilaren 16an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1800806