35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2018ko ekitaldiko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitateko Batzordeak, 2018ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, besteak beste hasiera batean onetsi zuen 2018ko tasak eta prezio publikoak finkatzeko erabakia.

Espedientea, Udaleko Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Leitzan, 2018ko otsailaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1801477