2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Ordenantza fiskala, Udalaren baratze sozialak erabiltzeko tasa arautzen duena. Hasierako onespena
Udalak, 2018ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen tasa ezartzea Tuterako Udalaren baratze sozialak erabiltzeagatik eta, halaber, hasiera batean onetsi zuen “Udalaren baratze sozialak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala”.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, hala bada, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai dago Ekonomia eta Ogasun Alorreko Ogasuneko, Katastroko, Ondareko eta Erosketetako Administrazio Unitatean.
Tuteran, 2018ko otsailaren 1ean.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, José Ángel Andrés Gutiérrez.
Iragarkiaren kodea: L1801557