35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza, elikagai eta edariak prestatu, saldu eta zerbitzatzen dituzten establezimenduetan elikagaien segurtasunari buruzko baldintza tekniko eta higienikoak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2018ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, legezko gehiengoa izanik erabaki zuen hasiera batean onestea Elikagai eta edariak prestatu, saldu eta zerbitzatzen dituzten establezimenduetan elikagaien segurtasunari buruzko baldintza tekniko eta higienikoak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udaletxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2018ko otsailaren 1ean.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1801473