35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Arau subsidiaroen aldaketa, industriako lurzoru urbanizagarrian, (Mazkolanda poligonoa), S1 sektorean. Hasiera bateko onespena

Santakarako Udalak hasiera batean onetsi du aldaketa egituratzailea egun indarrean dauden Santakarako Arau Subsidiarioetan, Mazkolanda poligonoko industriako lurzoru urbanizagarriari –S1 sektorea– dagokiona, 5. poligonoko 82. lurzatian, eta Udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77.2 artikuluetan xedatuari jarraikiz, agindu da espedientea jendaurrean egoteko hilabetez, aitzinetik behar diren iragarkiak Udalaren oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan argitaraturik, egokiak juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2018ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1801469