2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Laburpena, 2018. urtean kirol jarduerak antolatzeko
diru-laguntzen deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 385020.
Deialdi hau oinarritzen duten printzipioak dira berdintasuna eta bazterkeria eza, publizitatea, gardentasuna, lehiakortasuna, objektibotasuna, eraginkortasuna eta efizientzia. Hona hemen haren xedea:
Herritarrei, arizale nahiz ikusle, parte hartzeko aukera ematen dieten kirol jarduera eta ikuskizunen antolaketa laguntzea eta bultzatzea, bereziki udalerrian errentagarritasun sozialari eragiten diotelarik.
Ekitaldi puntualen bidez, gazteengan nahiz haurrengan kirolzaletasuna piztea.
Oinarrizko kirola laguntzea eta sustatzea, udalerriko klubetan, gazteak eta haurrak kirol federatu nahiz federatu gabeetan modu jarraituan aritzeko erraztasuna emanez.
Udalerriko biztanleen artean kirolaren sustapena bultzatzea.
Dauden klubak sendotzea eta klub berrien sorrera bulkatzea, kirola egiteko parada ematen dutenak.
San Adrianen, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1801637