35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Laburpena, 2018. urtean kultur jarduerak antolatzeko diru-laguntzak emateko deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 385030.

1. San Adriango Udalak diru-laguntzen deialdi publikoa aurkeztu du, San Adrianentzat interesa duten askotariko kultur jarduerak eta proiektuak egiteko 2018. urtean. Deialdia irizpide hauetan oinarrituko da: publikotasuna, lehia, objektibotasuna, berdintasuna eta bereizkeriarik eza, gardentasuna, eraginkortasuna eta efizientzia.

2. Kultura aktibo eta parte-hartzailea sustatzeko ekimenei sostengu emateko asmoz, San Adrianen kultur jarduerak egiteko diru-laguntza ematea du xede deialdi honek, baita interes publikokotzat jotzen diren proiektuak finantzatzea ere, lehendabiziko eta funtsezko helburua kultur jarduera badute.

3. 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egiten diren jarduera eta proiektuetarako emanen da diru-laguntza.

San Adrianen, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1801636