35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

247/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko 29 lanpostu betetzeko, oposizio bidez.

Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 17an) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2013ko, 2014ko eta 2015eko eskaintza. Bertan sartu ziren, besteak beste, gizarte-langile izateko 7 lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak.

Ekainaren 29ko 44/2016 Foru Dekretuaren bidez (139. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, uztailaren 19an) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2016ko eskaintza. Bertan sartu ziren, besteak beste, gizarte-langile izateko 8 lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak.

Orobat, abenduren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez (244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 22an) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen enplegu publikoaren 2017ko eskaintza. Bertan sartu ziren, besteak beste, gizarte-langile izateko 14 lanpostu huts, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 1222/2017 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko lanpostu hutsak betetzeko, lekualdatze lehiaketaren bidez. Lekualdatze lehiaketa tramitazioan dagoenez gero, lekualdatze lehiaketa horretan bete gabe gelditzen diren lanpostuak izanen dira deialdi honetan bete beharreko hogeita bederatziak.

Aurrekoa kontuan harturik, bidezkoa da deialdi bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko 29 lanpostu betetzeko, sarrera prozeduran eta oposizio bidez, baita dagozkion oinarriak onestea ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-langile izateko 29 lanpostu betetzeko, sarrera prozeduran eta oposizio bidez, baita dagozkion oinarriak onestea ere.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Langileen Kudeaketarako Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 31n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

DEIALDIA, GIZARTE-LANGILEEN 29 LANPOSTU BETETZEKO, OPOSIZIO BIDEZ

Hona hemen deialdiaren oinarriak:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da gizarte-langile izateko 29 lanpostu betetzea oposizio bidez. Lanpostuak funtzionarioen araubidekoak dira, B mailakoak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzukoak; zehazki, eskainiko dira Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 1222/2017 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketaren ondorioz bete gabe gelditzen diren lanpostuak. Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen zehaztuko dira haien plantilla-zenbakiak eta destinoak.

1.2. Hogeita bederatzi lanpostu huts horiek txanda hauetan banatuko dira:

–12 lanpostu, txanda irekian.

–13 lanpostu, igoera txandan.

–4 lanpostu txanda murriztuan, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat.

1.3. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Era berean, desgaitasuna dutenentzako txandako lanpostuak bete gabe geldituz gero, izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako, bidezko diren txandetakoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestetik, igoera txandan edota desgaitasuna dutenendako txandan eskaintzen den lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horretan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 8.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko lerroaldean adierazitako modu berean.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztien betebeharrak:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Gizarte-laneko diplomadunaren titulua izatea, edo baliokidetzat aitortutako beste bat, edo gizarte-laneko graduaren titulua, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, homologatuta daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko berariazko betebeharrak:

Txanda honetako izangaiek, aurreko atalean adierazitako betebeharrez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txanda honetan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

2.1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek bete beharreko baldintza berariazkoak:

Desgaitasuna dutenentzako txandako izangaiek, 2.1.1 atalean aipatzen diren baldintzez gain, ofizialki aitorturik eduki beharko dute %33ko edo hortik goitiko desgaitasuna.

2.1.4. Gidabaimena nahitaezko duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, B motako gidabaimena edukitzea.

2.1.5. Elebidunentzako lanpostuetara aurkeztu nahi izanez gero, euskarako B2 edo C1 maila duen batera, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailak frogatzen dituen titulu edo ziurtagiri bat izatea (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasotako bat –2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa–), edo ofizialki baliokidetzat jotako beste titulu bat, edo izangaiak behar den hizkuntza maila duela frogatzeko deitutako proba gainditzea.

2.1.6. Haurrentzako eta Nerabeentzako Babes Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

Betebehar hori egiaztatzearren, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari baimena eman beharko zaio Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion ziurtagiri hori, edo, bestela, erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da. Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez araututa dago aipatu erregistroa.

2.2. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira, lanpostuaren jabetza hartu arte.

Aurrekotik salbuetsita daude igoera txandako izangaiak, borondatezko eszedentzian edo nahitaezkoan ez egoteko baldintzari dagokionez. Izan ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko da hura, bai eta deialdiaren 8.2 atalean agiriak aurkezteko aurreikusten den epetik lanpostuaz jabetzeko unera arte ere.

2.3. Izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritako moduan eta epean frogatu beharko dute aurreko baldintzak betetzen dituztela, salbu eta 3.4 atalean ezarritako dokumentazioa, aurkeztu beharko baita deialdian parte hartzeko eskaera formalizatzean.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.navarra.es, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”, deialdi honen aipamenean sartuta.

Euskara ezagutza proba bat gaindituz frogatu nahi duten izangaiek hala adierazi beharko dute deialdian parte hartzeko eskabidean, horretarako prestatutako tokian.

Desgaitasuna izateagatik eta hala behar izateagatik probak egiteko denboretan eta bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek hala adierazi beharko dute eskabidean, eta, horretarako prestatutako tokian, adierazi beharko dute zer egokitzapen behar duten edo denbora eta/edo bitartekoak nola doitu behar diren. Horretarako, izangaiak egoki deritzon dokumentazioa aurkez dezake, eskaera aurkeztean, 3.4 atalean ezarritakoari jarraikiz.

3.3. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Hautaproben deialdia egin aurretik gutxienez hilabetez lan-eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikaturiko kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetero.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela hilero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Deialdian horretarako ezarritako eredua aurkeztuta eginen da hori, edo deialdian parte hartzeko eskabidean horretarako ezarritako tokian azalduta.

Telematikoki ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera on line aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute eskaneaturik, kasu bakoitzean egoki dena:

Bat.–3.3.b) ataleko kasuarengatik tasak ordaintzetik salbuetsita daudenek enplegu bulegoak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baita errentarik (aurreko atalean aipatutakoak) ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena ere. Parte hartzeko eskabidean horretarako prestatutako tokian adierazpen hori egin ez den kasuan bakarrik aurkeztu beharko da adierazpen hori.

Bi.–Elebidunentzako lanpostuetara, euskarako B2 edo C1 maila behar dutenetara, aurkeztu nahi dutenek mailari dagokion titulua edo frogagiria erantsi beharko dute, deialdi honen 2.1.5 atalean xedatuaren arabera.

Hiru.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskaerari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak badira, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak.

Lau.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, ondoko agirietako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Bost.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan eta/edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete justifikaziorako.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute telematikoki erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez dakar berekin aitortzen denik ezen zerrendan ageri direnek ebazpen honen bitartez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Hautapen prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauexek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Sara Soto Ahechu, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako gizarte-langilea.

–Ordezko epaimahaiburua: Laura Pérez Villanueva, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren Zuzendaritza Nagusiko Plangintza eta Ebaluazio Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: María Belén Guillén Gil, Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Pentsioen Bulegoko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Susana Ugarte González, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko gizarte-langilea.

–Epaimahaikidea: Juana Urra Mariñelarena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun arloko Gizarte Lanaren Unitateko burua.

–Ordezko epaimahaikidea: Ana Isabel Arriazu Enrique, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gizarte Lanerako eta Pazienteen Arretarako Unitateko burua.

–Epaimahaikidea: Elena Lacosta Artigas, Langileen Batzordearen ordezkari.

–Ordezko epaimahaikidea: Susana Sarrias Escors, Langileen Batzordearen ordezkari.

–Epaimahaikide-idazkaria: Olga Gordillo Gutiérrez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Gizarte Segurantzaren Ataleko burua.

–Ordezko epaimahaikide-idazkaria: Javier Carrica Arrese, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko burua.

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan parte ez hartzeko aipatzen diren egoeratakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola egingo den.

6.1. Oposizioa 2018ko urritik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

6.3.1. Lehen ariketa.

Teorikoa: test motako 80tik 100 galderara bitarteko galdera-sortari idatziz erantzutea. Galdera bakoitzerako lau erantzun eskainiko dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Ebazpen honen I. eranskineko 1., 2. eta 3. ataletako gaiei buruzkoa izanen da galdera-sorta. Erantzun oker bakoitzak penalizazioa ekarriko du, hain zuzen ere erantzun zuzenaren balioaren herena.

Ariketa hori egiteko lehiatzaileek zenbat denbora izanen duten adieraziko du epaimahaiak hura hasterakoan.

Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.

6.3.2. Bigarren ariketa.

Teoriko-praktikoa: kalifikazio epaimahaiak proposatutako kasuak ebatzi beharko dira idatziz. Ebazpen honen I. eranskineko gai-zerrendako 2. eta 3. ataletako gaiei buruzkoak izanen dira kasuak.

Ariketa hori egiteko lehiatzaileek zenbat denbora izanen duten adieraziko du epaimahaiak hura hasterakoan.

Kalifikazioa: Ariketa honetan gehienez ere 60 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 30 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Bigarren ariketa plika sistemaren bidez eginen da.

6.4. Euskararen ezagutzari buruzko proba. Behin argitaraturik oposizioko probetako ariketen kalifikazioak, probak gainditzen dituzten izangaien artean inork eskatu baldin badu euskara maila neurtzeko proba egitea, epaimahaiak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren laguntza eskatuko du. Organo horrek hizkuntza maila zehazteko proba berariazko bat eginen du, eta izangaiei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen die, eskatzen den euskarako B2 edo C1 mailarako.

Horretarako, euskara proba egiteko tokia, eguna eta ordua iragarriko ditu epaimahaiak, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuarekin adostuta. Izangai horientzako deialdia 10. oinarrian ezarritakoaren arabera argitaratuko da.

Euskararen probaren kalifikazioa bukaturik, emaitzak aurreko paragrafoan ezarritako modu berean argitaratuko dira.

7.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanpostu hutsak hautatzea.

7.1. Hautaprobak bukaturik, gainditu duten pertsonen zerrenda argitaratuko du kalifikazio epaimahaiak, oposizioan lortutako kalifikazioen arabera, txanden eta lortutako puntuazioaren arabera banaturik, adieraziz nork frogatu duen euskarako B2 edo C1 maila dutela, eta aipatutako zerrenda Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igorriko da, lanpostu hutsak hautatzeko tramitea egiteko.

Berdinketarik gertatuz gero, bigarren ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde ebatziko da. Eta hala ere berdinduta segitzen badute, lehenengo ariketan lortutako puntuazioa hartuko da kontuan.

7.2. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen dena esleituko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

Bestalde, hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak hautatzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, alde batera utzita desgaitasuna dutenen txandako izangaien salbuespena.

7.3. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldiaren deialdia eginen du, argitaratuz aukeratu beharreko 29 lanpostu hutsen zerrenda, izangaien zerrenda (txanden eta puntuazioaren arabera lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz) eta lanpostuak hautatzeko izangaiei ematen zaien epea.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiari buruz egiten den aipamenean.

Ondoren, izangaiek jakinaraziko dute, horretarako ezarritako epearen barrenean, zer lanpostu huts nahiago duten gizarte-langile izateko.

8.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko proposamena. Proposamen horretan egonen dira probak gainditu eta, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita deialdiari buruz egiten den aipamenean ere, 10. oinarrian aurreikusitakoarekin bat.

8.2. Proposatzen diren izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epearen barnean:

A) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako langile finkoak ez diren izangaien kasuan:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluen fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren fotokopia.

d) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez (abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautua) frogatuko da 2.1.6 ataleko baldintza, baldin Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ez bazaio baimenik eman hura lortzeko.

e) Osasun ziurtagiri ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

f) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

g) Nafarroako Foru Eraentza errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren eginkizunak zintzo betetzeko zina edo agindua.

B) Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finko diren izangaiek, edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finko diren izangaiek, aurreko ataleko dokumentazioaz gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzkoa.

C) Izangaiak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak badira:

a) Deialdiko 2.1.1.c) atalean eskatzen diren tituluen fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) B motako gidabaimena nahitaezko duten lanpostuetarako, B gidabaimenaren fotokopia.

c) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatibo baten bidez (abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez arautua) frogatuko da 2.1.6 ataleko baldintza, baldin Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari ez bazaio baimenik eman hura lortzeko.

D) Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

8.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangaien zerrendan, 7.1 atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 8.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, gizarte-langileen lanpostuetan aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituztela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatu eta alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboetan sarturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidezko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera (urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapena jakinarazten zaienetik hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Hala bada, 8.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.4. Izangairen bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko araudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 8.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.5. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aitzin hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

9.6. Euskara jakin beharra duten lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ez zuen lanpostu bat eskuratzeko.

10.–Jarduketen publizitatea.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenei eta haren jarduketari buruzko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko iragarki oholean argitaratuko da, baita Nafarroako Gobernuaren web-orrian ere, helbide honetan: www.navarra.es, “Enplegua”, “Lan eskaintzak”, “Enplegu publikoa Foru Administrazioan”, “Enplegu finkorako eta aldi baterako enplegurako deialdiak”.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak.

11.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan (aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena) eta oinarri honetan ezarritako prozedurarekin bat, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda hauek prestatuko dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

a) Prozesua gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda.

11.2. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bi zerrenda horiek onetsiko dira, hots, prozesua gainditu arren lanposturik lortzen ez duten izangaien zerrenda eta prozesua gainditu ez duten izangaien zerrenda, aplikatzekoak diren kudeaketa arauekin bat.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

11.3. Izangaiei deitu eta, bidezkoa denean, haiek kontratatzerakoan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n emandako 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direlako ziurtagiriak, kontratua gauzatzen denean ekarri ere, kopia aurkeztuz.

Sarrera prozedurako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

12.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

12.1. Gizarte-langileen aldi baterako kontratazioetarako zerrendak prestatzeko eta ondoko funtzionamendurako, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347E/2017 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio, edo zerrendak indarrean daudenean indarreko foru aginduan xedatutakoari; foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren (2017ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 12koa).

Horretarako, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak honako zerrenda hauek bidaliko dizkie Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko organo eskudunei, esparru horretako aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak presta ditzaten: hautaprobak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, hautaproba guztiak gainditu ez baina baten bat gainditu duten izangaien zerrenda, eta, azkenik hautaproba bakar bat ere gainditu ez dutenen zerrenda.

12.2. Deialdi honen ondorioz prestatzen den kontratazio zerrendako izangaiek 2.1 atalean eskatutako baldintzak bete beharko dituzte kontratazioaldi guztian.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa betetzen ez dutenak kontratazio zerrendatik kanpo utziko dira.

12.3. Kontratazio zerrendetan egoteko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Kontrataziorako zerrendetan egoteko, bai probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenek bai oposizioaldia gainditu ez dutenek 10 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dute, 7.1 atalean ezarritako deialdiko behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik, 2.1.1. c) atalean aipatutako titulazioaren agiria, salbu aldez aurretik O-NOZen aurkeztu badute. Agiri hori aurkezten ez dutenak zerrendetatik kanpo geldituko dira, salbu Administrazioak horren berri baldin badu Datuak Egiaztatu eta Kontsultatzeko Zerbitzuaren bidez.

b) Oposizioaldia gainditzen ez duten izangaiek 7.1 atalean ezarritako deialdiaren behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epea izanen dute edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuei buruzko ziurtagiri bat aurkezteko, non adieraziko baitira deialdia argitaratzen den egunera arte gizarte-langileen estamentuan eta espezialitatean egindako zerbitzuak (izendapenetarako indarrean den estamentu eta espezialitateen sailkapenaren arabera; sailkapen hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen I. eranskinean dago), salbu eta zerbitzu horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan eginak badira (Administrazio Erroa, Osasuna, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Hezkuntza, etab.).

12.4. Esparruak aukeratzea. Iraupen laburreko nahiz luzeko kontratazioetarako zerrendak prestatzeko, deialdian parte hartzeko eskaeran berean aukeratu beharko dira esparruak. Deialdiko behin betiko emaitzak argitaratu eta biharamunetik hamar eguneko epean, interesdunek hasieran aukeratutako esparruak aldatu, murriztu edo zabaldu ditzakete.

12.5. Kontratu motak. Esparru bakoitzean bi zerrenda eginen dira: bata, iraupen laburreko kontratuetarako, eta bestea, iraupen luzeko kontratuetarako.

12.6. Izangaiek lanpostu eskaintzari uko egiten ahalko diote lanaldia heren batekoa edo hortik beherakoa denean.

12.7. Frogatzea izangaiaren desgaitasuna aldi baterako kontratazioaren bidez bete beharreko lanpostuarekin bateragarria dela:

Aldi baterako kontrataziorako deituz gero, frogatu beharko da izangaiaren desgaitasuna bateragarria dela kontratazioaren xede den lanpostuarekin. Agiri hori ofizioz eginen dute balorazio eta orientazio talde eskudunek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskumena duen unitateak eskatuta.

13.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan igoera txandan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko gizarte-langileen aldi baterako barne igoerako zerrenda prestatzeko eta ondoko funtzionamendurako, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua bete beharko da –haren bidez arautzen da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea–, baita zerrenda horiek indarra hartzean foru dekretua garatzen indarreko araudia ere.

Aldi baterako barne igoerako zerrendetan parte hartu nahi duten izangaiek baldintza hauek bete behar dituzte: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile finkoa izatea eta horri eustea, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean, gizarte-langilearen lanpostuarena baino maila-talde edo kategoria beheragokoa den batean, eta lanpostu hori lortzeko 2.1.1 atalean eskatzen diren beste baldintzak betetzea.

Hautaproben emaitzak argitaratu ondoan, aldi baterako barne igoerako izangaien zerrendak sortuko dira, mailaz igotzeko moduan dauden izangaiekin, zeinak lortutako puntuazioaren arabera ordenatuko baitira. Berdinketarik izanez gero, deialdian eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean aitortutako antzinatasuna hartuko da kontuan.

14.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

1. atala.–Oinarrizko araudi orokorra.

1. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Koroa. Gorte Nagusiak: osaera eta eginkizunak. Gobernua eta Estatuko Administrazioa. Botere judiziala. Konstituzio Auzitegia: osaera, izaera eta eskumenak.

2. gaia.–Europar Batasuna: Europako Parlamentua. Europako Kontseilua. Europar Batasuneko Kontseilua: eskumenak, egitura eta funtzionamendua. Europako Batzordea: osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Justizia Auzitegia.

3. gaia.–Europako Erkidegoko zuzenbidea: haren iturriak. Jatorrizko zuzenbidea eta zuzenbide eratorria. Itunak. Erregelamenduak, zuzentarauak eta erabakiak. Europako Zuzenbidearen eta kide diren estatuen antolamendu juridikoaren arteko loturak. Politika bateratuak.

4. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

5. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: osaera, antolaketa eta funtzioak. Nafarroako Kontuen Ganbera: eskumen esparrua, funtzioak eta organoak. Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa: funtzioak, prozedura eta ebazpenak.

6. gaia.–Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Osaera, izendapena, eratzea eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentuaren desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Nafarroako Gobernuko kontseilariak.

7. gaia.–Zuzenbidearen iturriak: iturrien hierarkia. Legea. Legearen maila duten gobernuaren xedapenak. Legegintzako ekimena eta lege-mailako arauak emateko ahalmena. Erregelamendua: kontzeptua, motak eta mugak. Gobernuaren erregelamendu-ahala.

8. gaia.–Administrazio Publikoa eta sektore publikoa: kontzeptuak. Xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio publikoen organoak. Abstenitzea eta errekusatzea.

9. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan. Antolaketa: printzipio nagusiak, egitura organikoa eta administrazio organoen eskumenak, kide anitzeko organoak.

10. gaia.–Administrazio egintzak: egintza administratiboen betebeharrak. Egintzen eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea, ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

11. gaia.–Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; moduak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Exekuzioa.

12. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua: langile motak. Funtzionario publikoen hautapena. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Administrazio karrera. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak.

13. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: aplikazio eremuaz eta Nafarroako Ogasun Publikoaz. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena; gastuen sailkapen ekonomikoa: exekuzioa eta likidazioa.

14. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea: aplikaziorako arau orokorrak eta eremua. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Esleipenaren aurreko jarduketak. Esleipena. Diru-laguntzei buruzko Foru Legea: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Diru-laguntzak itzultzea.

15. gaia.–Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

16. gaia.–11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna jarduera publikoan: publizitate aktiboa eta gardentasuna kudeaketa administratiboan. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: edukia, mugak, prozedura eta hura gauzatzeko bermeak. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

17. gaia.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa: datu babesaren printzipioak, pertsonen eskubideak. Datuak Babesteko Agentzia.

18. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunerako politika publikoak. 33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroako emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzekoa. Genero eraginaren txostena.

2. atala.–Berariazko araudia.

19. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: xedapen orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Gizarte zerbitzuen sistema publikoa. Eskumenen eta antolaketaren gaineko araubidea. Gizarte zerbitzuen sistema publikoaren finantzaketa.

20. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: kontsultatzeko eta parte hartzeko organoak. Gizarte zerbitzuetako profesionalak. Ekimen pribatua. Kalitatea, ikuskapena eta zehapen araubidea.

21. gaia.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituena.

22. gaia.–128/2015 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Eskubide Sozialetako egitura organikoa ezartzen duena.

23. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: testu artikuluduna.

24. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: oinarrizko osasun arreta.

25. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: mendekotasunaren arreta.

26. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: adinekoentzako arreta.

27. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: desgaitasunen bat dutenentzako arreta eta eritasun mentala duten pertsonentzako arreta.

28. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: gizartean bazterturik edo hala geratzeko arriskuan dauden pertsonentzako arreta.

29. gaia.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena: adingabeentzako arreta eta genero indarkeriaren biktima direnentzako arreta.

30. gaia.–32/2013 Foru Dekretua, maiatzaren 22koa, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea oinarrizko gizarte zerbitzuen programaren eta finantzaketaren arloan garatzeko erregelamendua onesten duena: oinarrizko gizarte zerbitzuen programak.

31. gaia.–Apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretua, laguntza ekonomikoak arautzen dituena, gizartetik baztertuta daudenak gizartean eta lanean txertatzeko programetarako: enplegu sozial babestua: kontzeptua, xede diren entitateak eta pertsonak, laguntzak, proiektuetarako baldintzak, entitate sustatzaileen baldintzak.

32. gaia.–94/2016 Foru Dekretua, urriaren 26koa, Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea ezartzen duena.

33. gaia.–357/1991 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, zeinaren bidez garatzen baita, kotizazio gabeko pentsioen arloan, abenduaren 20ko 26/1990 Legea, zeinaren bidez ezartzen baitira Gizarte Segurantzan kotizaziokoak ez diren prestazioak. Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategina: kotizazio gabeko prestazioak: kotizazio gabeko pentsioak eta kotizaziokoak ez diren prestazioen xedapen komunak.

34. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: atarikoa. Mendekotasuna dutenen autonomiarako eta arretarako sistema (1): sistemaren konfigurazioa. Prestazioak eta zerbitzuen katalogoa.

35. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: mendekotasuna dutenen autonomiarako eta arretarako sistema (2): mendekotasuna eta haren balorazioa. Eskubidea aitortzea. Sistemaren finantzaketa eta onuradunen ekarpena.

36. gaia.–1856/2009 Errege Dekretua, abenduaren 4koa, desgaitasun-mailaren aitorpena, deklarazioa eta kalifikazioa egiteko prozedurari buruzkoa eta abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua aldatzen duena.

37. gaia–1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onesten duena: legearen xedea, definizioak eta printzipioak. Aplikazio esparrua. Aukera berdintasunerako eskubidea. Sustapenerako eta defentsarako neurriak.

38. gaia.–1/2011 Foru Legea, otsailaren 15ekoa, mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezartzen duena eta Nafarroan mendetasun-egoera baloratzeko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena: mendetasun-egoera aitortzeko prozedura eta sistemako prestazioak jasotzeko eskubidea.

39. gaia.–210/2009 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoak arautzen dituena.

40. gaia.–317/2009 Foru Agindua, urriaren 16koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, arreta goiztiarreko zerbitzua arautzen duena.

41. gaia.–3/2010 Foru Agindua, urtarrilaren 14koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, familia egoera baloratzeko prozedura eta baremoa arautzen dituena, adinekoak, egoitzetako plazak eskuratze aldera, hain zuzen ere desgaitasuna duten pertsonak, eritasun mentala dutenak eta gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak artatzera zuzendutako egoitzetako plazak eskuratze aldera.

42. gaia.–62/2013 Foru Agindua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzen dituena.

43. gaia.–Buru-nahaste larria duten pertsonei arreta emateko programaren berrantolaketa. Nafarroako Gobernua. 2010: programaren xedeko populazioa, kuantifikazioa eta zonifikazioa. Gaur egungo baliabideak. Programan sartzeko sistema. Zerbitzu aurreikusiak eta ezarriak. Arlokako gomendioak eta proposamenak.

44. gaia.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa, eta Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatzekoa.

45. gaia.–5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, Adingabeen Erantzukizun Penala arautzen duena: legearen aplikazio esparrua. Neurriak.

46. gaia.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.

47. gaia.–7/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Haurrentzako eta Nerabeentzako Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.

48. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osoko Neurriei buruzkoa: genero indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak. Babes instituzionala.

49. gaia.–4/2015 Legea, apirilaren 27koa, Delituaren biktimaren estatutuari buruzkoa: xedapen orokorrak. Biktimen Arretarako Bulegoak.

50. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egitekoa: xedapen orokorrak. Emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta. Arretarako eta oneratzeko baliabideak eta zerbitzuak.

51. gaia.–240/2015 Foru Dekretua, irailaren 30ekoa, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituena: izaera, atxikipena eta eskumenak.

52. gaia.–5/2001 Foru Legea, martxoaren 9koa, Nafarroako garapenerako lankidetzari buruzkoa.

53. gaia.–Garapen Jasangarrirako 2030eko Agenda. Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko irailaren 25ean onetsitako Ebazpena: hitzaurrea. Inplementatzeko bitartekoak. Garapen jasangarriaren helburuak.

54. gaia.–2/1998 Foru Legea, martxoaren 27koa, Nafarroako Boluntario Lanari buruzkoa: xedapen orokorrak. Boluntarioak. Gizartearen parte-hartzea.

55. gaia.–10/2010 Foru Legea, maiatzaren 10ekoa, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubideari buruzkoa: etxebizitza babestuaren kontzeptua, ezaugarriak eta tipologia, eta etxebizitza arloa sustatzeko jarduera publikoa. Etxebizitza babestua lortzeko baldintzak.

56. gaia.–61/2013 Foru Dekretua, irailaren 18koa, Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituena: gizarte integrazioko etxebizitzen araubidea.

57. gaia.–217/2008 Foru Agindua, maiatzaren 28koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, zeinaren bidez “Etxebizitzaren arloko Gizarteratze Zerbitzua” sartu baitzen maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren eranskineko bigarren atalean ezartzen den “Gizarteratze Arloan”.

58. gaia.–89/2014 Foru Agindua, abenduaren 16koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Etxebizitza Sozialerako Nafarroako Funtsa ezartzen duena.

59. gaia.–263/2015 Foru Dekretua, abenduaren 2koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituena: xedapen orokorrak. Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua.

60. gaia.–Langabeentzako babes soziala: langabeziagatiko laguntza prestazioak. Laneratzeko Errenta Aktiboa. Langabeziako babesa agortu duten pertsonentzako lanbide birkualifikazioaren programa (PREPARA). Enplegua suspertzeko programa (PAE).

61. gaia.–Arreta soziosanitario integralerako oinarrizko dokumentua. Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioa. 2015.

62. gaia.–Gizarte eta Osasun Laguntzako Foru Plana. Nafarroako Gobernuak 2000ko ekainaren 27an hartutako Erabakiaren bidez hasiera batean onetsitako dokumentua.

63. gaia.–10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Nafarroako Osasunari buruzkoa: Administrazio publikoen eskumenak eta eginkizunak. Osasun arloko lurralde antolamendua. Komunitate partaidetzako organoak. Nafarroako Osasun Zerbitzua. Osasun zerbitzuak emateko itunak.

64. gaia.–17/2010 Foru Legea, azaroaren 8koa, Nafarroako Foru Komunitatean osasunaren alorrean pertsonek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzkoa: xedapen orokorrak. Laguntza zerbitzuekin loturiko eskubideak. Ahultasun handieneko kolektiboen eskubideak. Intimitatearekin eta konfidentzialtasunarekin lorturiko eskubideak. Informazioaren eta parte-hartzearen arloko eskubideak. Borondatearen autonomiari buruzko eskubideak. Osasun dokumentazioaren arloko eskubideak. Pertsonek osasuna dela-eta dauzkaten betebeharrak.

65. gaia.–21/2010 Foru Legea, abenduaren 13koa, Nafarroako Osasun Mentalari buruzkoa, zeinaren bidez ezarri baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa. Xedapen orokorrak. Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura. Osasun Mentalaren Sarea. Kontsultatzeko eta parte hartzeko organoak.

66. gaia.–8/2013 Foru Legea, otsailaren 25ekoa, zeinaren bidez Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen baitzaie Nafarroan bizi diren pertsonei.

67. gaia.–148/1986 Foru Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Nafarroan oinarrizko osasun laguntzako egiturak arautzen dituena: arau orokorrak. Oinarrizko osasun laguntzako taldeen funtzionamendu araubidea: lantaldeko gizarte-laguntzailearen eginkizunak. 54/2016 Foru Agindua, ekainaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko egitura organikoa ezartzen duena osasun laguntzaz kanpoko atalen eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen mailan: Osasun eta Gizarte Lanaren Unitatearen eginkizunak.

68. gaia.–63/2012 Foru Dekretua, uztailaren 18koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena. Izaera, eskumenak eta eginkizunak. Parte hartzeko organoak: Nafarroako Lan Osasunaren Kontseilua. Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzua.

69. gaia.–132/2015 Foru Dekretua, abuztuaren 28koa, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena: Osasun Zuzendaritza Nagusiaren eskumenak. Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua. Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzua.

70. gaia.–171/2015 Foru Dekretua, irailaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituena: eginkizunak. Parte hartzeko organoak. Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza.

71. gaia.–103/2016 Foru Dekretua, azaroaren 16koa, zeinaren bidez ezartzen baita sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua. Xedea. Prestazioetarako eskubidea dutenak. Jarduteko printzipioak. Sexu- eta ugalketa-osasun arloko zerbitzuen zorroa. Prestazioak jasotzea.

72. gaia.–Nafarroako Osasun Plana (2014-2020): emaitzen helburuak. Ekintza plana: lehentasunezko osasun estrategiak eta osasun programak.

3. atala.–Gizarte-lana.

73. gaia.–Gizarte-laneko elkarrizketa: ezaugarri nagusiak eta faseak.

74. gaia.–Gizarte-lanaren kode deontologikoa. Gizarte Laneko Diplomadunen Kontseilu Ofiziala.

75. gaia.–Gizarte-langileen nazioarteko federazioaren kode etikoa.

76. gaia.–Bioetika: jatorria, bilakaera, printzipioak: autonomia, kalterik ez eragitea, ongintza eta justizia.

77. gaia.–Ospitaleko altaren plangintza: esparru teorikoa, alderdi orokorrak, programaren inplementazioa, xedeak, zirkuituak, kronologia, biztanleria taldeen araberako plangintza.

78. gaia.–Gizarte-langilea Justizia Administrazioan: Espainiako Sistema Judizialaren deskripzioa. Perituak Prozedura Zibilaren Legean. Gizarte-langilea lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegietan. Gizarte-langilearen peritu-txostena instrukzioko epaitegietan, zigor arloko epaitegietan eta auzitegietan.

79. gaia.–Akonpainamendu soziala, esku hartzeko metodoa inklusio prozesuetan: definizio adostua, parte-hartzeko baldintzak, ezaugarriak, esku hartzeko plana.

80. gaia.–Gizarte bazterketa Espainian: gizarte bazterketaren kontzeptua. Adierazle sozialak, baztertutako pertsonak identifikatzeko eta bazterketa prozesuen tamaina kuantifikatzeko.

Iragarkiaren kodea: F1801545