35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2017ko abenduaren 14ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2018ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturikoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, ondorio informatiboetarako, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Puiun, 2018ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Etxeberria.

ERANSKINA

2018ko aurrekontu orokor eta bakarra

DIRU-SARRERAK:

KAPITULUA

KONTZEPTUA

GUZTIRA (eurotan)

1

Zuzeneko zergak

155.000,00

2

Zeharkako zergak

3.000,00

3

Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

25.450,00

4

Transferentzia arruntak

131.595,00

5

Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak

51.416,50

6

Inbertsio errealak besterentzea

0,00

7

Kapital-transferentziak eta bestelako diru-sarrerak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

GUZTIRA

366.461,50

GASTUAK:

KAPITULUA

KONTZEPTUA

GUZTIRA (eurotan)

1

Langileria gastuak

66.460,50

2

Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak

130.750,00

3

Finantza-gastuak

0,00

4

Transferentzia arruntak

78.530,00

6

Inbertsio errealak

90.721,00

7

Kapital-transferentziak

0,00

8

Finantza-aktiboak

0,00

9

Finantza-pasiboak

0,00

GUZTIRA

366.461,50

Iragarkiaren kodea: L1801562