2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
2018ko zerga-tasak. Behin betiko onespena
Lekunberriko Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa-espedientea tasak eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, Lekunberriko udalerrian 2018ko ekitaldian indarrean egonen diren horietan. Horren bidez finkatzen dira Udalaren zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak aipatu ekitaldirako.
Hasierako onespena eman zitzaion Lekunberriko Udalak 2017ko azaroaren 30eko osoko bilkuran harturiko erabakiaren bidez, eta hura 2017ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Lekunberrin, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Natalia Azcona Mendía.
ERANSKINA
2018ko zerga-tasak
Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,413.
Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,413.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga:
1,4 indizea aplikatzea Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei.
Gainbalioa:
Karga-tasa: %25, aplikatzetik sortzen den zerga-oinarriaren gainean.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ):
karga-tasa, %5.
Iragarkiaren kodea: L1801513