35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Hiri-lurzoruen balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak eta tasak

Legardako Udalak, 2018ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ondoko koefizienteak eta zerga-tasak onestea:

a) Zerga oinarria zehazteko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.

Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Legardan, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1801467