35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Garinoaingo Udalak, 2017ko abenduaren 15eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.

2018ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean ez du inork alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aipatu legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturikoari jarraituz, behin betiko onetsirik gelditzen da Garinoaingo Udalaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra. Indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, laburturik eta kapituluka, argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaizkio aurrekontu orokorraren kopia eta horren dokumentazio osagarria, behin betiko onespena jaso eta 15 eguneko epean.

Aurrekontu orokor eta bakarraren eta bertan egindako aldaketen espedientea jendearen eskura egonen da, ondorio informatiboetarako, hura behin betiko onesten denetik ekitaldia bukatu arte.

Garinoainen, 2018ko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Oderiz.

ERANSKINA

2018ko aurrekontu orokor eta bakarra

KAPITULU EKONOMIKOA

AURREKONTUA (euroak)

GASTUAK

1.–Langileria gastuak

113.027,25

2.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea

173.691,00

3.–Finantza-gastuak

9.900,00

4.–Transferentzia arruntak

100.185,00

5.–Kontingentzietarako funtsa eta beste ustekabe batzuk

39.325,75

6.–Inbertsio errealak

46.400,00

7.–Transferentzia arruntak

9.–Finantza-pasiboen aldaketa

26.400,00

GUZTIRA

508.929,00

DIRU-SARRERAK

1.–Zuzeneko zergak

120.440,00

2.–Zeharkako zergak

5.000,00

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak

91.680,00

4.–Transferentzia arruntak

226.457,00

5.–Ondareko diru-sarrerak

26.352,00

7.–Kapital-transferentziak

39.000,00

8.–Finantza-aktiboen aldaketa

GUZTIRA

508.929,00

Iragarkiaren kodea: L1801558