2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun-azterketa, Getze Galarko 4. poligonoko 136. eta 137. lurzatiei dagokiena. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2018ko urtarrilaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Getze Galarko 4. poligonoko 136. eta 137. lurzatietako xehetasun-azterketa, Getze Galarko Sektorean. Nuevo Sistema Modular SLk sustatu du.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.
Getze Galarren, 2018ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1801581