2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Aldaketa, Udal Planeko determinazio egituratzaileetan,
6. poligonoko 194. lurzatian. Hasierako onespena
Galar Zendeako Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko determinazio egituratzaileen aldaketa, katastroko 6. poligonoko 194. lurzatiaren eremuan, Olazko Kontzejuak sustatua (lurzoruaren egungo kalifikazioaren aldaketa, zuhaitzik gabeko basozaintzako lurzoru urbanizaezina izatetik, gorde beharreko lurzoru urbanizagarri, jarduera berezietarako lurzoruaren azpikategoria, izatera. Honela, kalifikazioa egokituko da lurzati horren errealitate fisiko eta ohiko erabilerara, Nafarroako Suhiltzaileek erabiltzen baitute praktikak eta entrenamenduak egiteko eremu gisa).
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 77.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Getze Galarren, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.
Iragarkiaren kodea: L1801436