35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

2018rako zerga-tasak

Enerizko Udalak, 2018ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Ondotik zehazten diren koefizienteak eta zerga-tasa onestea:

a) Zerga-oinarria zehazteko koefizienteak.

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20.

Erabaki honen aurka uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutako errekurtsoak jartzen ahal dira, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eneritzen, 2018ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, David Villarroya González.

Iragarkiaren kodea: L1801387