2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
2018rako zerga-tasak
Deikazteluko Udalak, 2017ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea ondoko zerga-tasa hauek, 2018ko urtarrilaren 1ean indarrean jar daitezen:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,16.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %4.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,35 indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 27/1995 Foru Legearen 175. artikuluan aldi bakoitzerako ezarritako gutxieneko koefizienteak; eta %15 karga-tasa.
Deikaztelun, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.
Iragarkiaren kodea: L1801560