2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Laburpena, “Piriniotar behi arraza” II. argazki lehiaketarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 385042.
Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, “Piriniotar behi arraza” II. argazki lehiaketaren oinarriak (2018. urtea) onetsi zituen.
Lehena.–Onuradunak.
Herritar guztiek har dezakete parte eta oinarri hauek onartu eta bete egin beharko dira.
Bigarrena.–Xedea.
Lehiaketa honen helburua da argazkiak hautatzea, bai kartel iragarlerako, bai publizitate eskuorrirako, ekitaldi honetarako: Piriniotar behi-aziendaren lehiaketa - enkante nazionalaren XXXI. edizioa, Elizondon eginen dena 2018ko irailaren 22an eta 23an.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://www.baztan.eus
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Epaimahaiak hiru (3) argazki hoberenak sarituko ditu, 400 eurorekin (lehen saria), 200 eurorekin (bigarren saria) eta 100 eurorekin (hirugarren saria).
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Aurkezteko epea bukatuko da 2018ko ekainaren 15ean, ostirala, 14:00etan.
Elizondon, 2018ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo.
Iragarkiaren kodea: L1801618