35. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

208/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen hiru lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15. artikuluaren 6. apartatuak ezartzen du ezen, eragimena eta ekonomia direla-eta lanpostuen antolaketan eta eginkizunetan aldaketa batzuk egitea komeni denean, eta aldaketek lanpostuak goragoko maila batean kokatu beharra eragiten badute, Nafarroako Administrazio publikoek, salbuespenez, beren funtzionarioentzako hautaprobetarako deialdi murriztu bat egin ahalko dutela, betiere deitutako lanpostu hutsek dagoen plantilla handitzen ez badute.

Arau hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 27ko 119/2017 Foru Dekretuaren bidez (2018ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 3an), D mailako liburutegiko laguntzaileentzako igoera murriztuari buruzko haren 4. artikuluan, liburutegiko arduradunen C mailako hiru lanpostu sortu ziren, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiari atxikiak, aipatu igoera ahalbidetze aldera.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradunen 3 lanpostu, C mailakoak, barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia eta dagozkion oinarriak onestea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

LIBURUTEGIKO ARDURADUNEN (C MAILA) HIRU LANPOSTU BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hona hemen deialdiaren,

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdiaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun (C maila) izateko hiru lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzea.

1.2. Hautatzeko prozedura honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamendua.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, betebehar hauek bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, eta borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea gora egiteko erabili nahi den abiaburuko lanpostuan.

b) D mailako liburutegiko laguntzaile lanpostu baterako izendatu izana.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat izatea edo eskuratzeko moduan egotea.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, tituluaren ordez administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasuna izatea frogatu ahalko da.

3.–Eskaerak.

3.1. Hautapen prozedura honetan parte hartu nahi dutenek II. eranskineko ereduari lotuta egon behar duen eskabidea erabili beharko dute, eta, bertan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabidearen eredua Interneten bidez eskuratzen ahalko da, www.nafarroa.eus helbidean, bai Nafarroako Aldizkari Ofizialetik, bai deialdiaren estekatik abiatuta.

Deialdian parte hartzeko eskaerak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabideak aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

A) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskaerak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

B) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web ataritik abiatuta.

3.2. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Bat.–Eskabidea, deialdiaren II. eranskinean dagoen ereduaren araberakoa.

Bi.–Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Hiru.–Desgaitasuna duten izangaiek, probak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskaeran adieraztea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Egokitzapenak eskatzeko eredua Interneten bidez eskuratzen ahalko da, www.nafarroa.eus helbidean, “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, ondoko agirietako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Eskaerak aurkezteko epea iraganik eta izangai bazterturik ez balego, onartutako izangaien behin betiko zerrenda zuzenean argitaratuko da.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauexek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Asunción Maestro Pegenaute andrea, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Liburutegien Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Fernando Ross García jauna, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Liburutegien Sarearen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Amaya Prado Fernández andrea, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Liburutegiaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Juan Francisco Elizari Huarte jauna, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Ondare Bibliografiko eta Filmografikoaren eta Lege Gordailuaren Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: José Antonio Gómez Manrique jauna, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Jendearentzako Zerbitzuen Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Ana Isabel Olaso Val andrea, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Informazio Baliabideen Bulegoko burua.

–Epaimahaikidea: Maite Soro Marqués andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Juan José Ayesa López jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Idazkaria: Juan Carlos Orenes Ruiz jauna, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Araubide Juridikoaren Ataleko burua.

–Ordezko idazkaria: Jesús Ascunce Elizaga jauna, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

5.2. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengo absolutua bertan ez bada.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiko buruak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2018ko maiatzetik aurrera hasiko da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioko lehen proba non, noiz eta zer ordutan eginen den.

Oposizioaldiko ariketa bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren web orrian, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak oposiziotik baztertuak izanen dira.

6.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko I. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Oposizioko ariketa guztiak plika sistemaren bidez eginen dira.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

6.3. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

6.3 1. Lehenengo ariketa.

Teorikoa, I. eranskineko gai zerrendari buruzko 10 galderari erantzun laburra ematea idatziz.

Kalifikazioa: Ariketa honetan gehienez ere 40 puntu lor daitezke.

Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 20 puntu lortzen ez dituztenak.

Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.

Proba hau egiteko ez da inolako materialik erabiltzen ahalko.

6.3 2. Bigarren ariketa.

Praktikoa, liburutegiko arduradun lanpostuko eginkizunei buruz epaimahaiak bost kasu praktiko planteatu, eta idatzita ebatzi beharko dira.

Kalifikazioa: ariketa honetan gehienez 40 puntu emanen dira.

Bazterturik geldituko dira ariketa honetan gutxienez ere 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.

Proba hau egiteko ez da inolako materialik erabiltzen ahalko.

6.4. Ariketen balorazioan 80 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak: Lehen ariketa, 40 puntu. Bigarren ariketa, 40 puntu.

Plika sistemaren bidez eginen dira ariketak.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.

7.1. Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du, Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, gainditu duten pertsonen zerrenda, bakoitzak oposizioan lortutako kalifikazioarekin eta lortutako puntuazioari jarraituz.

Berdinketarik gertatuz gero, lehen ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde joko da, eta, berdinketak badirau, bigarren ariketan lortutako puntuak hartuko dira aintzat.

Orobat, zerrenda hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko zaio, espediente osoarekin batera, baita gainditu duten izangaiak izendatzeko proposamena ere.

Izendatzeko proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean ere, www.nafarroa.eus helbidean “Menua” atalean, “Tramiteak” aukeratuta.

7.2. Deialdi honen xede den lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 3 oinarrian ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

8.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak funtzionario izendatuko ditu aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, C mailako liburutegiko arduradunen lanpostuetan aritzeko.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta biharamunean sortuko ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak. Ondorio guztietarako, ulertuko da egun horretantxe jabetzen direla liburutegiko arduradunen lanpostuez, espresuki inolako ekitaldirik egin beharrik gabe.

8.3. Hautapen probak gainditurik deialdiaren xede den liburutegiko arduradunen lanpostu baterako izendatzen den langilea C mailan sartuko da, eta kasuan kasuko mailarako eta lanposturako plantilla organikoan zehazten diren ordainsariak izanen ditu, eta lehenago zeukan eremu eta destino berari atxikirik geldituko da.

8.4. Mailaz igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko langileak mailaz igo aurretik zuen araubide juridikoa, funtzionarioa izan, estatutupeko langilea izan edo lan-kontratuduna izan. Eskubide pasiboen araubide berari ere eutsiko dio.

Baldintza horretatik salbuetsita daude Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioak, MUFACEn afiliatu eta, beraz, Estatuaren Klase Pasiboen Araubidearen menpe daudenak. Horiek, mailaz igotzean, nahitaez araubide hori utziko dute eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko dira.

8.5. Deialdiaren xede den lanpostu baterako izendatzen den langilea lehengo eginkizun berberetan arituko da, baina, horietaz gainera, maila berriari dagozkionak ere esleitzen ahalko zaizkio.

9.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta haiek aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.–Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistema: egungo egoera, antolaketa eta funtzionamendua. Nafarroako Liburutegia: liburutegi publikoa eta ondare-liburutegia.

2. gaia.–32/2002 Foru Legea, azaroaren 19koa, Nafarroako liburutegien sistema arautzen duena. 10/2007 Legea, ekainaren 22koa, irakurketari, liburuari eta liburutegiei buruzkoa.

3. gaia.–Argitaletxeak eta liburuaren merkataritza gaur egun: formatuak eta euskarriak. Identifikazio bibliografikoaren normalizazioa. ISBNa, ISSNa eta nazioarteko beste zenbaki normalizatuak.

4. gaia.–Liburutegiak: kontzeptua, motak eta eginkizunak.

5. gaia.–Liburutegi publikoak. UNESCOren agiria liburutegi publikoei buruz (1994). IFLA/UNESCOren jarraibideak liburutegi publikoen zerbitzua garatzeko. Kultura Ministerioaren jarraibideak liburutegi publikoen zerbitzuen gainean (2002).

6. gaia.–Liburutegi publikoaren zerbitzuen planifikazioa, kalitatearen kudeaketa eta ebaluazioa.

7. gaia.–Liburutegi publikoaren bilduma: plangintza, hautapena, eskurapena, mantentze-lanak eta garapena.

8. gaia.–Prozesu teknikoa eta funtsen antolaketa (sarrera librea eta gordailuak).

9. gaia.–Deskripzio bibliografikoa: kontzeptua eta eginkizuna: ISBDak (International Standard Bibliographic Description). Espainiako katalogazio arauak (1999ko edizioa). FRBR (Erregistro Bibliografikoentzako baldintza funtzionalak) RDA (Resource Description and Access). MARC 21 formatua.

10. gaia.–Hizkuntza dokumentalak eta sailkapen sistemak. Gaien idazpuruak eta sailkapen hamartar unibertsala (SHU).

11. gaia.–Katalogo automatizatuak: prestaketa, mantentze-lanak eta normalizazioa. Katalogo kolektiboak. On lineko katalogoaren sarbide publikoa (OPAC).

12. gaia.–Informazio eta komunikazio teknologiak liburutegi publikoan. Interneteko liburutegiak. Web soziala. Liburutegi publikoetan Interneten sartzeko zerbitzuaren gaineko jarraibideak (Kultura Ministerioa, 2005). IFLAren manifestua Interneti buruz (2014ko bertsioa).

13. gaia.–Liburutegi publikoa herritarrentzako hurbileko zerbitzu gisa kultura, informazioa, prestakuntza eta aisialdia eskuratzeko orduan. Irakurketaren sustapena eta zabalkundea. Liburutegietako hedapenerako zerbitzuak. Irakurle taldeak.

14. gaia.–Erabiltzaileen prestakuntza. Alfabetatze informazionala eta etengabeko ikaskuntza.

15. gaia.–Liburutegi publikoa eta tokian tokiko memoria. Tokian tokiko gaiak aukeratzea: gaien esparrua, agirien definizioa, eskurapena, antolaketa eta hedapena.

II. ERANSKINA

Onartua izateko eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1801489