34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anatomia Patologikoko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anatomia Patologikoko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 27koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenak, lortutako puntuen hurrenkeraren arabera, eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Anatomia Patologikoko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostu baterako honako hau izendatzeko proposamena onesten da:

CABALLERO MARTÍNEZ, MARÍA CRISTINA

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 1ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1801492