34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

43E/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 1ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiako Batzorde Teknikoa.

Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiako Batzorde Teknikoaren helburuak, erantzukizunak eta osaera.

Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak, bere definizioan eta garapenean parte hartzea sustatzeko garatu behar diren ekintzen artean, xedatzen du osasun barrutietako ordezkariak sartu behar direla estrategietako batzorde teknikoetan.

Hala, komenigarritzat jotzen da Lizarrako eta Tuterako arloetako ordezkari bana sartzea Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiako Batzorde Teknikoan.

Horregatik, aipatutako foru aginduan aldaketa bat egin behar da, aipatutako batzordean Lizarrako eta Tuterako kudeatzaileak sartzeko, edo, bestela, haiek eskuordetutako pertsonak sartzeko.

Halaber, Nieves Ascunce Elizaga, Desgaitasun Sentsorialari Aurrea Hartzeko eta Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Programaren koordinatzailea, ordeztu eta María Ederra Sanz izendatzen da.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 28ko 551E/2017 Foru Agindua aldatzea (foru agindu haren bidez ezarri ziren Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiako Batzorde Teknikoaren helburuak, erantzukizunak eta osaera), honela:

–Lizarrako eta Tuterako barrutietako ordezkari bana sartzea Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiako Batzorde Teknikoan, honela:

“Lizarrako eta Tuterako eremuetako kudeatzaileak edo haiek eskuordetzen dituzten pertsonak Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiako Batzorde Teknikoko kide izanen dira”.

–María Ederra Sanz izendatzen da Desgaitasun Sentsorialari Aurrea Hartzeko eta Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Programaren koordinatzaile.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 1ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1801495