34. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, adineko pertsonendako apartamentu babestuak esleitzeko 2018an egindako deialdi publikoarena

Burlatako Udalak, zinegotzigo ordezkariaren 2018ko urtarrilaren 30eko 2/2018 Ebazpenaren bidez, onetsi du Burlatako adineko pertsonendako apartamentu babestuak esleitzeko deialdi publikoa egitea 2018. urtean.

Deialdiaren laburpena ematen da argitara, haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta baitaiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (Identifikazioa): 384922.

Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen helburua da Burlatan bizi eta bertan erroldatuta (gutxienez urtebete) dauden adineko pertsonen bizitoki beharrari erantzutea. 65 urte baino gehiago izan behar dituzte eta beren kasa maila onean moldatu behar dute.

Oinarri arauemaileak:

Udalaren www.burlada.es webgunean eta 2017ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n, argitaratuak.

Burlatako Udalak, deialdi honen bidez, bestelako alojamendua emateko proposamena egin du, jabetzaren eta udal kudeaketaren zerbitzu osagarririk gabe, baldintzak betetzen dituzten eta alojamendua lortzeko arazo larriak dituzten pertsonei.

Eskabideak aurkezteko epea:

30 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2018ko urtarrilaren 30ean.–Zinegotzi delegatua, Joseba Ginés Eleno.

Iragarkiaren kodea: L1801617